Iruñeko Udala
2025/05/07 - 19:31
Donibane auzoko heriotzean ez zegoen beste inor nahasita, ikertzaileen ustez
Oraingoz, baina, ez dute argi zerk eragin zuen 67 urteko gizonaren heriotza.
2025/05/06 - 15:53
Iruñeko Udalak Tomas Caballero zinegotzia oroitu du bere hilketaren 27. urteurrenean
Iruñeko hilerrian eguerdian egindako omenaldian loreak jarri dituzte haren hilobian. UPN alderdiko zinegotzia zen Tomas Caballero ETAk hil zuenean. Udaletxera joateko autoa hartu zuenean bi tiro eman zizkioten buruan.
2025/05/06 - 09:54
Albiste izango dira: Iruñeko ustezko hilketa, konklabearen bezpera eta itzalaldiaren inguruko azalpenak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/05 - 18:04
Ikerketa zabaldu dute Iruñeko Donibane auzoan hilda agertu den gizon baten heriotza argitzeko
Etxebizitza eraikin bateko eskailera buruan agertu da gorpua, odol putzu baten gainean eta labana bat ondoan zuela. Hipotesi guztiak zabalik ditu Udaltzaingoak. Banatzaile batek aurkitu du gorpua, eraikineko bigarren solairuko eskailera-burura iritsi denean, pakete bat entregatzeko asmoz.
2025/05/01 - 16:38
GKSk salatu du Iruñeko Udalak txosna jartzea galarazi diela Txantreako jaietan
GKS mugimenduari lotutako Haustura taldeak Txozna Gorria zabaldu du Txantreako jaietan, Iruñeko Udalaren baimenik gabe. Txupinazoan egindako protestan, Yolanda Barcina alkate ohia eta Joseba Asiron egungo alkatea pankarta berean jarri zituzte. Haustura taldeak txosnagune propioa nahi zuen.
2025/03/07 - 21:39
Iruñeko Haur Eskoletan euskarazko 102 plaza gehiago eskainiko dituzte hiru urteko epean
Plaza berriak Mendebaldean, Printzearen Harresi eskolan eta Donibanen kartzela zaharreko orubean eraikiko den zentroan banatuko dira. Udal gobernuak eta PSNk adostu dute neurria; UPN eta PP, berriz, aurka agertu dira.
2025/02/12 - 22:37
Euskal hiriburuetako alkate eta alkateordeek jaien inguruan eztabaidatu dute Baionan
Joseba Asironek, Eneko Goiak, Jean Rene Etchegarayk, Beatriz Artolazabalek eta Juan Mari Aburtok jaien ereduari eta herritarren segurtasunari buruzko hausnarketa egin dute.
2025/01/14 - 09:10
Sute batek Iruñeko Planetarioaren kupula eta proiekzio gela suntsitu ditu
Eraikina hutsik zegoen sutea piztu denean, eta ez da inor zauritu.
2025/01/08 - 11:18
Frankismoaren eta faxismoaren ondorioei buruzko pedagogia egitea garrantzitsua dela nabarmendu du Asironek
Iruñeko alkateak bigarren agintaldiko lehen urtearen balantze positiboa egin du. Halaber, EH Bilduk Iruñean PSNrekin adostutako formulan sakontzea eta beste toki batzuetara esportatzea defendatu du.
2025/01/01 - 09:42
Prezioak 2025ean: hipotekak jaitsiko dira, baina elikagaiek, energiak eta telekomunikazioek gora egingo dute
Urtea hastearekin batera, zerbitzu eta produktu guztien tarifak eguneratuko dira. Elektrizitatea eta gas naturala dira gehien igoko direnak, eta hipotekak dira jaitsiko diren bakarrak. Pentsioak % 2,8 altuagoak izango dira, baina gutxieneko soldatak izoztuta hasiko du urtea.
2024/12/29 - 11:16
Piroteknia Urtezahar gauean: debekua Donostian eta Iruñean, eta arduraz jokatzeko eskaera Bilbon eta Gasteizen
Gipuzkoako eta Nafarroako hiriburuetan debekatuta dago kalean erabiltzea, Gasteizen urteko lehenengo ordu laurdenean baimenduta dago, eta Bilbon arduraz erabiltzeko eskatu dute.
2024/12/28 - 15:00
Iruñeko aginte makila hartu eta urtebetera, balantzea egin du Joseba Asiron alkateak
Gaur urtebete da Iruñeko udalean EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroaren arteko aurrekaririk gabeko akordioaren ondorioz UPNko Cristina Ibarrolari aginte makila kendu ziotela. PSN gobernutik kanpo geratu bazen ere, akordio giroa da nagusi, aurrekontuak onartzeko, besteak beste.
2024/12/10 - 13:00
Iruñeko kaleak eta bertarako errepideak hartu dituzte gaur beste behin traktoreek
Eroskitik abiatuta, hiribururako bidean dira 20 bat traktore. Sektoreak bizi duen egoera larria salatzearekin batera, antolatzaileek salatu dute aferaren protagonista diren nekazarien iritzia ez dela ezertarako kontuan hartu.
2024/12/08 - 18:33
Uholde planaren 1. gradua aktibatu dute Iruñean eta ibilgailuak ibai ondotik kentzeko eskatu dute
Arrisku gehien duten eremuak Corralillos, Parque Runa, Igeriketa eta Magdalena dira. Gainera, ibai ertzetatik gertu ez paseatzea gomendatzen da, badaezpada.
2024/11/29 - 20:48
Iruñeak Anne Lukinen musikarekin eman die ongietorria Gabonei
"Argiluna" izeneko ikuskizunarekin piztu dituzte argiak Iruñean. Anne Lukin artista nafarra eta plazako balkoietako musika izan dira protagonista. Jende ugari bildu da Udaletxe plazan.
2024/11/28 - 21:02
Udalaren txosten juridiko batek atzera bota du Erorien Monumentua eraisteko eskaera
Urriaren erdialdean, elkarte memorialista batzuek monumentua eraisteko administrazio-prozedura abiatzea eskatu zuten.
2024/11/25 - 15:36
Hego Euskal Herriko erakundeak bat eginda, Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean
Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, foru aldundiek eta hainbat udalek elkarretaratzeak eta ekitaldiak egin dituzte Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean.
2024/10/23 - 12:26
Joseba Asiron: "Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren arteko lankidetzara egiteko aukera badago"
Iruñeko alkateak Udalean eta Gobernuan EH Bilduren eta PSNren arteko harreman ona azpimarratu du.
2024/10/11 - 15:37
Angel Berroetaren omenezko plaka bat jarri dute Iruñean
Senide, lagun eta Iruñeko Donibane auzoko bizilagunek Angel Berrueta omendu dute. Duela 20 urte hil zuen zerbitzuz kanpo zegoen polizia nazional batek Berrueta. Iruñeko Udalak plaka bat jarri du ezbeharra gertatu zen lekuan.
2024/10/04 - 11:29
Koldo Martinezek hunkituta esan dio agur Iruñeko Udaleko zinegotzi izateari
Koldo Martinezek umorez eta samurtasunez eskaini zuen azken hitzaldia. 'Urtebetean, bi pertsonari eman diet alkatetza. Ez dakit zer gertatuko litzatekeen beste sei hilabetez jarraituko banu', esan zuen txantxetan. Politikari eta medikuak barkamena eskatu zien gainerako zinegotziei.