Isunak
2020/08/25 - 11:59
Bilbok 300 salaketa inguru jarri ditu abuztuaren 20tik maskara gaizki erabiltzeagatik
Horrez gain, beste 50 isun ezarri ditu kale-zurrutean ibiltzeagatik, eta beste 10 establezimenduei ezarri dizkiete ordutegiak eta COVID-19aren aurkako protokoloak ez errespetatzeagatik.
2020/08/14 - 11:34
3.030 salaketa jarri dira maskararen nahitaezko erabilera ez betetzeagatik
Gehienak ez eramateagatik izan dira (2.686), beste batzuk erabilera desegokia egiteagatik (47) eta batzuk establezimenduetan zaintza lanak ez betetzeagatik (13).
2020/07/29 - 20:12
Isuna jarri dio GHK-k erraustegia kudeatzen duen enpresari, maiatzeko isuragatik
Gipuzkoako Hondakinen Batzordeak jakitera eman duenez, hiru arau-hauste egin ditu Ekondakin enpresak; horietako bat larria, eta beste biak arinak. Guztira, 45.000 euroko isuna ezarri diote.
2020/07/28 - 12:48
68 gazteri isunak jarri dizkiete asteburuan makrobotiloi bat egiteagatik Muskizen
Euskal Autonomi Erkidego osoko gazteak bildu ziren txabolaren inguruan. Guztira 80 arau-hauste inguru zenbatu zituzten ertzainek, eta alkateak arduraz jokatzea eskatu du.
2020/07/16 - 01:01
Maskara derrigorrezkoa da jada Kantabrian
Ez eramateak, nahiz eta gainerako pertsonekin 1,5 metroko segurtasun-tartea bermatzeko aukera izan, 100 eurorainoko isunak ekar litzake.
2020/07/15 - 21:20
Maskara ez eramateak 100 eurorainoko isuna ekarriko du Euskadin
Musukoa behar bezala jantzita ez daramatenei ere isuna jarriko zaie. Derrigorrezkoa da leku publiko guztietan edo jendearentzako sarbidea duten leku guztietan eramatea, itxietan nahiz aire zabalean.
2020/07/13 - 20:38
500 euroko isuna jarriko diete Bakion maskarak botatzen dituztenei
Udalak "brigada berde bat" sortuko duela ere iragarri du, hondartza eta inguruak hondakinik gabe mantentzearen inguruan kontzientziatzeko.
2020/07/09 - 19:35
Ordiziako Udaltzaingoak 11 isun jarri ditu maskara ez eramateagatik
Zigor guztiak maskararik gabe autoan zihoazenentzat izan dira. Guztira, 58 positibo zenbatu dituzte, horietatik erdiak udalerrian bizi dira.
2020/07/03 - 15:34
Legez kanpo arrantzatutako 122 kilo hegalabur atzeman dituzte Hondarribian
Ontziko patroi arrasatearrari 601-60.000 euroko isuna ezar diezaiokete. Atzemandako arraina ongintzako elkarteen eskuetan utzi dute.
2020/06/26 - 14:29
Isuna, Biarritzeko G7aren aurkako protestetan emakume bat zauritu zuen poliziari
Irailaren 17an, Biarritzeko G7aren kontrako manifestazioan, matrailean hiru haustura eragin zizkion pilotakada batek Lola Villabrigari.
2020/06/02 - 15:25
300 euroko isuna jarriko diete Gasteizen maskarak eta eskularruak botatzen dituztenei
Ingurumen Plangintza eta Kudeaketako zinegotziak azaldu duenez, zigorrak gogortzeko erabakia Udalak maiatzean hasitako kontzientziazio kanpainatik dator.
2020/06/01 - 14:56
Ibarrak uste du konfinamenduko salaketen "% 10a soilik" isunak izango direla
Ibarraren arabera, alarma-egoera ez betetzeak ez dakar berez isunik; kasu horretan, arau-hausleak desobeditzearekin edo ekintza horretan kontumazia eta berrerortzearekin jardun behar du.
2020/05/17 - 21:55
Ertzainburu bati isuna jarri diote Castron, konfinamendua ez errespetatzeagatik
Sestaoko ertzain etxeko burua duela bi aste harrapatu zuen Guardia Zibilak Kantabrian, bajan egonda eta kotxe ofizialarekin zihoala.
2020/05/12 - 17:44
Zazpi salaketa eta 22 isun, Gasteizko ostalaritza lokaletan
Atzo, 1 fasearen lehen egunean, lau lokalek ez zuten baimenik, bik mahai gehiegi jarri zituzten eta batek taberna barruan zerbitzatu zuen.
2020/05/12 - 12:31
"Isuna jarriko diegu arauak betetzen ez dituzten ostalariei eta herritarrei"
"% 50eko edukierako terrazan eserita dauden pertsonei bakarrik eman dakieke zerbitzua", azaldu du Bilboko alkateak, atzo ostalaritza inguruetan izandako jendetzaren harira.
2020/04/27 - 16:14
Orokorrean jendearen jokaera egokia izan zela azpimarratu dute euskal poliziek
Haur eta gurasoek arauak bete zituzten atzo, oro har, eta ertzaintzak 4 isun bakarrik jarri zituen.
2020/04/06 - 12:56
Alarma egoeran ezarritako TAOko isunak baliogabetzea eskatu dio RACVNk Bilbori
Real Automovil Club Vasco Navarrok Donostiako Udalaren urratsei jarraitzea eskatu dio Bilbokoari, hark TAOa bertan behera utzi aurreko isunak baliogabetu eta ordaindutakoen dirua itzuli baitzuen.
2020/04/06 - 11:18
400 euroko isunak Lombardian, maskararik ez daramatenei
Maskararik ezean, isuna jaso nahi ez dutenek aho-sudurrak bufanda batez estalirik eraman beharko dituzte kaletik ibiltzen direnean.
2020/04/05 - 22:12
10.500 bat isun jarri ditu dagoeneko Ertzaintzak, eta 150 lagun baino gehiago atxilotu
Egonaldia betetzen dela ziurtatzen ari da hiru aste hauetan Ertzaintza, eta gaur balantzea egin digu. Jendeak konfinamendua errespetatzen duela esan digu, baina hala ere salbuespenak daude.
2020/03/29 - 20:44
Beste 534 isun alarma egoeragatik ezarritako neurriak ez betetzeagatik
Larunbatean, martxoaren 28an, Ertzaintzak 290 pertsonari jarri zien isuna, Udaltzaingoek 244 salaketa jarri zituztelarik. Bost pertsona atxilotuak izan ziren.