EAEko 5.000 herritar salatuta, maskara ez eramateagatik edo txarto erabiltzeagatik
Ertzaintzak eta udaltzaingoek, ekaineko erdialdetik, 6015 salaketa jarri dituzte, Eusko Jaurlaritzak pandemiari aurre egiteko agindutako murriztapenak ez betetzeagatik; gehienak, 5.000, maskara ez erabiltzeagatik edo hori zuzen ez erabiltzeagatik izan dira.
Nekane Murga Osasun sailburuak ekainaren 18an eman zuen lehen agindua, murriztapen-neurriak iragartzeko, eta osasun-krisia geldiarazteko emandako azken agindua abuztuaren 19koa da. Tarte horretan, Araban 1.477 salaketa jarri dituzte, 1,589 Bizkaian, eta 2.949 Gipuzkoan.
Zigorrei erreparatuta, Ertzaintzak jarri ditu gehienak; izan ere, guztira, 3.189 herritar zigortu ditu. Udaltzaingoek 2.826 lagun zigortu ditu, Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez.
Bereziki, maskara ez erabiltzeagatik edo txarto erabiltzeagatik jarri dituzte zigorrak, baina beste arrazoi batzuengatik ere izan dira; ostalaritzan 1,5 metroko tarte fisikoa ez zaintzeagatik, gazte-lokalak erabiltzeagatik, aforoak ez betetzeagatik, kalean edariak kontsumitzeagatik "osasungaiztasuneko egoeretan", eta botiloia egiteagatik; azken jarduera horrek 481 salaketa ekarri ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Migratzaileen aurkako tentsioak gora egin du Ceutan, Negu Gorriaken aurkako protesta batean