Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

400 euroko isunak Lombardian, maskararik ez daramatenei

Maskararik ezean, isuna jaso nahi ez dutenek aho-sudurrak bufanda batez estalirik eraman beharko dituzte kaletik ibiltzen direnean.
Italiarrak, aho-sudurrak estalita
Italiarrak, aho-sudurrak estalita supermerkatura sartzeko ilara. Argazkia: Efe.

Lombardia Italiako eskualdean, herrialdean 15.000 pertsona baino gehiago hil dituen koronabirusak gogorren jo duen inguruan, 400 euroko isuna jarriko diete, atzoz geroztik, kaletik ahoa eta sudurra maskaraz edo, horrelakorik ezean, bufanda batez estalita eramaten ez dituztenei.   

Eskualde mailako ordenantza Attilio Fontana Lombardiako presidenteak onartu du, eskualde horretan 49.000 pertsona kutsatu eta 8.600 hil dituen birusa hedatzea ekiditeko helburuz.

“Maskarek % 100ean konpontzen dute arazoa, bufandek % 30-40an, baina ezer ez jartzea baino hobe dira”, azaldu du Fontanak Radio Padania irrati kateak egindako elkarrizketa batean.

Agindua apirilaren 13ra arte egongo da indarrean, Gobernuak onartutako konfinamendu nazionala bukatzen den egunera arte.

Nahasmendua

Ekimen honek eztabaida piztu du herrialdean, agintari politiko eta sanitarioak ez baitira bat etorri etxetik kanpo maskara eramatea komenigarria ote den.

Munduko Osasun Erakundeak martxoan esan zuenez, maskara eramateak segurtasun sentimendu faltsu bat eman diezaioke erabiltzen duenari eta, horrela, gerta liteke beste neurri batzuk ez hartzea.

Angelo Borrelli Italiako Babes Zibileko buruak maskara erabiltzea gomendatu zien larunbatean metro eta erdiko tartea errespetatu ezin dutenei, baina erantsi zuen berak ez duela erabiltzen, nahiago duelako gomendatutako tartea uztea beste pertsonekin.

Giuseppe Sala Milango, Lombardiako hiriburuko, alkateak adierazi du herrialdean maskarak falta direla, eta osasun agintariei eskatu die farmazien hornidura zaintzeko eta kontuz ibiltzeko ez ditzaten prezio neurrigabean saldu.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X