KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

3.030 salaketa jarri dira maskararen nahitaezko erabilera ez betetzeagatik

Gehienak ez eramateagatik izan dira (2.686), beste batzuk erabilera desegokia egiteagatik (47) eta batzuk establezimenduetan zaintza lanak ez betetzeagatik (13).
Ertzain bat txirrindulari batkiz hizketan
Ertzain bat txirrindulari batkiz hizketan. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Ertzaintzak eta udaltzaingoek guztira 3.030 isun jarri dituzte Osasuneko sailburuaren ekainaren 18ko aginduan, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoan, Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3 fasea gainditu eta gero, jasotako maskararen nahitaezko erabilera ez betetzeagatik. Arrazoi horrengatik, Ertzaintzak 1.521 pertsonari jarri dizkie isunak eta udaltzaingoek, berriz, 1.509ri.

Ezarritako 3.030 salaketetatik, gehienak ez eramateagatik izan dira (2.686), beste batzuk erabilera desegokia egiteagatik (47) eta batzuk establezimenduetan zaintza lanak ez betetzeagatik (13).

Gainerako 344 isunak garraio publikoan maskara ez janzteagatik jarri dituzte.

Gainera, bi hilabete hauetan beste 1.009 isun jarri dituzte Osasuneko sailburuaren aginduan jasotako beste prebentzio-neurri batzuk ez betetzeagatik, hala nola pertsonen artean 1,5 metroko tartea gordetzea eta ostalaritzako establezimenduetan aforoak errespetatzea (720), edarien kontsumoa leku publikoetan, establezimenduetatik kanpora, (228) eta beste hainbat kasu.

Zure interesekoa izan daiteke

martxoak 3 dokumentala radio vitoria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Oroimenaren indarra', Martxoaren 3ko sarraskiari buruzko audio eta elkarrizketa bilduma

Martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrenean, Radio Vitoriak hamar ataleko dokumentala ondu du, elkarrizketa esklusiboak eta sekula argitaratu gabeko audioak biltzen dituena. Gaur aurkeztu dute proiektua Gasteizko Villa Suso Jauregian, Ismael Diaz de Mendibil eta Pilar Ruiz de Larrea kazetariek aurkeztutako ekitaldi batean. Lehenengo atala bihar emitituko da; aurrena, Radio Vitorian eskainiko da, eta ondoren, Guau plataforman jarriko dute entzungai. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X