Izquierda Ezkerra
2022/06/01 - 17:15
NA+ koalizioak irabaziko lituzke hauteskundeak Nafarroan, PSNk indarra mantendu eta EH Bilduk gora egingo luke
Gainera, EITBk egindako makroinkestaren arabera, Vox Parlamentuan sartuko litzateke bi ordezkarirekin, eta Geroa Baik zein Podemosek ordezkari bana galduko lukete. Izquierda-Ezkerra batetik bira pasatuko litzateke.
2022/06/01 - 16:19
NA+ irabaziko lituzke Foru Hauteskundeak Nafarroan, baina boto gutxiago lortuta
EITB Focusen arabera, Navarra Sumak, Geroa Baik eta Podemosek behera egingo lukete, eta EH Bilduk, Ezkerrak eta Voxek gora. PSNk ordezkaritza mantentzea lortuko luke.
2022/05/31 - 17:18
NA+ izango litzateke indar bozkatuena Iruñean, baina bi zinegotzi galduko lituzke
EH Bilduk babes handiagoa lortuko luke (% 3,3 gehiago), eta horrek ordezkari bat emango lioke, 8ra iritsita. Vox Udalean sartuko litzateke lehen aldiz, eta bai PSNk baita Geroa Baik ere gaur egungo ordezkari kopurua mantenduko lukete.
2022/04/28 - 17:41
Zer da PAI programa eta zertan datza Nafarroako Parlamentuak onartu duen egitasmoa?
Duela 10 urte Barcinaren gobernuak ezarritako ingelesezko irakaskuntzaren programa "blindatzeko" lege proposamenari bide eman dio Foru ganberak, PSNren eta Navarra Sumaren aldeko botoekin.
2022/04/28 - 14:54
Nafarroako Parlamentuak bide eman dio PAI ingelesezko irakaskuntza programa D ereduaren pare jartzeari
PSNren eta Navarra Sumaren botoekin onartu dute legea. NA+ koalizioak lege proposamenari egindako hainbat zuzenketa onartu dituzte sozialistek, programa hizkuntza eredu bilakatzeko "beharrezko urratsak emateko". Gainerako taldeek kontra bozkatu dute.
2022/04/07 - 13:09
Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza lege berrirako oinarriak onartu ditu
EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IUk alde bozkatu dute; PP+Cs-ek eta Voxek, aldiz, kontra.
2022/03/22 - 21:53
Nafarroako Parlamentuak atzera bota du Bizikidetza Plana Na+ eta EH Bilduren aurkako botoekin
Foru Gobernuak igorritako testuari 13 proposamen erantsi dizkiote. Guztira, 42 proposamen eztabaidatu dituzte talde politikoek.
2022/01/20 - 22:30
Nafarroako Parlamentuak ez du Santos Indurain eta Carlos Artundo gaitzesteko mozioa onartu
Mozioak Navarra Suma koalizioaren aldeko botoak baino ez ditu jaso; PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerra kontra agertu dira, eta EH Bildu abstenitu egin da.
2022/01/03 - 21:08
Ezker Batuak Gabonzaharrean jasandako eraso faxista gaitzetsi dute Lizarrako plazan
Nafarroako Gobernuaz gain, alderdi eta sindikatuek gogor gaitzetsi dute erasoa herriko plazan egin den elkarretaratzean."Gorriak hormara" gisako mehatxuak idatzi eta lapurreta egiteaz gain, erasotzaileek gezurretako pistola bat utzi zuten mahai gainean.
2021/11/04 - 13:35
Chivitek elkarrizketa aldarrikatu du "akordioak bilatzeko tresna gisa"
Erkidegoaren egoerari buruzko eztabaidaren lehen saioan, "adierazle ekonomikoak onak" direla esan du, baina inflazioak eragindako "hodei beltzak" aintzat hartu behar direla ohartarazi. Horien aurrean, murrizketarik gabeko eta erkidegoaren aniztasuna bultzatuko duen eredu bat aldarrikatu du.
2021/10/25 - 22:59
Nafarroako Gobernuak eta parlamentu-talde guztiek, NA+k izan ezik, tokiko finantziazioko akordioa adostu dute
EH Bilduk adierazi duenez, hori aurrekontu-akordiorako negoziazioan lagungarria izan daiteke; Foru Gobernua eta koalizio abertzalea Aurrekontua eztabaidatzen ari dira.
2021/09/16 - 18:11
Elkarrekin Podemos-IUko Jon Hernandezen mintzaldi osoa
Honako hau izan da Elkarrekin Podemos-IUko Jon Hernandezen mintzaldi osoa, 2021eko Politika Orokorreko Eztabaidan.
2021/09/16 - 18:06
Elkarrekin Podemoseko Miren Gorrotxategiren mintzaldi osoa
Honako hau izan da Elkarrekin Podemoseko Miren Gorrotxategiren mintzaldi osoa, 2021eko Politika Orokorreko Eztabaidan.
2021/02/19 - 10:54
Nafarroako Parlamentuak pediatria lurralde osoan indartzeko eskatu dio Gobernuari
Lurralde osoan osasun-estaldura bermatzeko plan bat egin dezan eskatu diote Gobernuari, haurrentzako osasun-arreta hobetze aldera.
2021/02/02 - 09:33
NA+k ez beste guztiek babestu dute Ayerdiren dimisioa eragin duen legea aldatzea
Aipaturiko lege horren 68. artikulua anbiguoa dela irizten diote eta begi onez ikusten dute gehiago zehaztea.
2020/10/01 - 11:52
COVID-19aren osteko gaixotasuna iraupen luzeko patologia gisa aitortzea eskatu dute
Halaber, gaixo horiei kalitatezko osasun arreta eskaintzea eta ikerkuntzan inbertitzea eskatu dio Nafarroako Parlamentuak Maria Chiviteren Gobernuari.
2020/03/11 - 16:30
Nafarroako erakundeek egia, justizia eta erreparazioa eskatu dute M11ko biktimentzat
Nafarroako Gobernuak, Foru Parlamentuak eta biktimen ordezkaritza batek biktimak oroitu dituzte Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna dela eta.
2020/02/28 - 14:12
Nafarroako Gobernua "eredu berritzaile eta ausart baterantz" doala esan du Chivitek
"Politikarako eta herritarrentzako baliagarriak garela erakusten dugu", azpimarratu du.
2020/02/27 - 14:13
Nafarroako Parlamentuak 2020ko aurrekontuak onartu ditu
PSNren, Geroa Bairen eta Nafarroa Ahal Duguren babesarekin atera dira aurrera Kontuak, eta EH Bildu eta Izquierda-Ezkerraren abstentzioarekin. Kontrako botoa eman du Nafarroa Sumak.
2020/02/24 - 18:04
EH Bildu eta Izquierda-Ezkerra abstenituko dira Nafarroako Aurrekontuen bozketan
Horrela, baliteke Foru Erkidegoko Kontuak ostegun honetan onartzea, bi botoko aldearekin.