Jaiak
San Joan bezperan Donostiako Konstituzio plazan dantza egin du Udalbatzak, ohiko legez, lizar lerdena lekuko
Udalbatzak esku dantza tradizionala dantzatu du, Goizaldi, Arkaitz, Eskola eta Gero Axular taldeetako dantzariekin eta Udal Txistulari Bandarekin batera.
Behin esku dantza amaituta, lizarrari erritua egiteko unea iritsi da. Eneko Goia alkateak lizarra ureztatu du eta, jarraian, dantzariek su eman diote.
Bederatzi pertsona zauritu dira Galdakaon, auto batek harrapatuta
Auto erakusketa bateko hainbat ikusle zauritu dira Galdakaon (Bizkaia), parte hartzen ari zen autoetako batek harrapatuta. Zaurituak ospitalera eraman dituzte. Motor Show ikuskizunean gertatu da ezbeharra, Urreta auzoko San Joan jaietan. Dirudienez, ibilgailua kontrola galdu du, biribilgune batean irrist egin duelako, eta hesiaren atzean zeuden ikusleak aurretik eraman ditu.
“Elkartasun zapia”, Gazako herriari elkartasuna adierazteko kanpaina
Gernika-Palestina herri ekimenak “Elkartasun zapia” udako kanpaina aurkeztu du gaur Gasteizen. Zapia jaietan erabiltzeko proposatu dute, Gazako herriari elkartasuna adierazteko.
Hiri eta herrietako jai eragile askorekin elkarlanean, Gernika-Palestinak gazatarren aldeko aldarrikapena jai guztietan presente egotea nahi du.
Andre Maria Zuriaren jaiek badute kartela
2025eko Andre Maria Zuriaren Jaiak Arabako hiriburuan ospatuko dira, abuztuaren 4tik 9ra.
'Camino a Bilbao', 2025eko Aste Nagusirako aukeratutako kartela
Mario Larrinaga Mochalesek egindako kartela aukeratu dute 2025eko Aste Nagusia iragartzeko. Sei lan finalisten artean herritarren botoen %43,77 jaso du. Egileak 3.000 euroko saria jasoko du.