Jaialdiak Jazz 2025
2021/07/01 - 13:50
Javier Colinaren laukotea, Getxo Jazzen
Nafar kontrabaxu-jotzailearen taldea Muxikebarriko agertokira igo da bart, Bizkaiko jazz jaialdiaren lehen egunean.
2021/06/30 - 16:56
Hasi da Getxo Jazz, eta horrekin batera Euskadiko jazz denboraldia
Gaur hasi eta uztailaren 4ra arte, 17 ekitaldi izango dira Getxoko Muxikebarri aretoan eta Biotz Ala plazan.
2021/06/10 - 16:38
Kultur eskaintza zabala prestatu dute Donostian uda honetarako
500 jarduera baino gehiagok osatzen dute pandemiaren geldialdiaren ostean hiria suspertzen lagunduko duen agenda kulturala.
2021/06/09 - 14:53
Jazzaren nazioarteko izenak, Gasteiz eta Donostiara bueltan
Arabako hiriburuan, agertoki berria estreinatuko dute, Iradier Arena; donostiar jaialdiak 60 kontzertu eskainiko ditu zortzi agertokitan, guztietan ere, kalean zein itxita egon, erretzea debekatuta.
2021/05/06 - 15:13
Brad Mehldau, Cécile McLorin Salvant eta Kenny Barron, Donostiako Jazzaldian
Donostiako jazz jaialdiaren 56. edizioa uztailaren 21etik 25era egingo dute.
2021/04/13 - 22:50
Getxoko Jazzaldiaren 44. ekitaldia ekainaren 30etik uztailaren 4ra egingo da
Jazz doinuak berriro entzungo dira Getxon. Iaz isilik egon ziren agertokiak, baina aurten 44. edizioa antolatzea erabaki dute.
2021/04/13 - 14:42
Eneko Goiak zaila ikusten du Aste Nagusia ospatzea
Donostiako alkateak oso zaila ikusten du abuztuan Aste Nagusia ospatu ahal izatea, baina Jazzaldia, Musika Hamabostaldia eta Zinemaldia ospatzea espero du.
2021/03/29 - 14:25
Donostiako 56. Jazzaldiak mezu baikorra dakar
Isabel Herguera animaziogile, zuzendari eta produktoreak “urte arraro eta mingarriari” agur esan nahi dio “Bye Bye Blues” karteleko irudiarekin.
2021/01/29 - 13:04
Bilboko Udalak sei kontzertu antolatu ditu jazza auzoetara hurbiltzeko
Egungo jazzaren erreferentziazko musikariek parte hartuko dute otsailaren 5etik martxoaren 12ra bitartean Bilbao Distrito Jazz programaren barruan.
2020/07/24 - 13:15
Iñaki Salvador izan da Donostiako Jazzaldiaren bigarren saritua
Jazzaldiaren 55. edizioko bigarren saritua izan da Iñaki Salvador. Atzo, Kursaaleko eszenatokia bereganatu zuen, bakarka lehendabizi, eta Chano Dominguez sarituarekin, beranduago.
2020/07/23 - 13:08
Chano Dominguez izan zen Jazzaldiko Trinitate eszenatokira igotzen lehen artista
Donostia Jazzaldia saria jaso zuen Chano Dominguezek kontzertua hasi baino lehen. Gainera, artistak azaldu zuenez, oso kontzertu berezia zen atzokoa beretzat, hilabeteak zeramazkielako eszenatoki batera igo gabe.
2020/07/22 - 18:08
Donostiako Jazzaldia Charlie Parker-en omenezko kontzertu batekin hasi da
Pandemiara egokituta baina esentziari eutsiz, 5 egunean 48 kontzertu izango dira.
2020/07/10 - 15:09
Gasteizko Jazzaldia, kontzertu oso txikiak lau egunetan
Jaialdiaren atzerapena saihesteko, Jazz VG kluba antolatu dute The Garage aretoan. Kontzertu bikoitzak eskainiko dituzte bertan, 200 pertsonaren aurrean.
2020/07/09 - 14:24
Jazzaldiaren 55. edizioak 21 kontzertu eskainiko ditu Kursaaleko terrazetan
Kontzertu gehienak tokiko musika taldeek eskainiko dituzte eta Frigo Gunean eta Zurriola Terrazan izango dira, uztailaren 21etik 26ra bitartean.
2020/07/08 - 16:11
Dazz Jazz jaialdiak bost kontzertu eskainiko ditu Gasteizen, uztailaren 10tik 14ra
Raynald Colom Trio, The Cuban Jazz Syndicate Fate, Felix Rossy & Toni Saigi dira jaialdian parte hartuko duten taldeetako batzuk.
2020/06/05 - 13:07
Gazteizko Jazzaldiaren 44. edizioa, atzeratuta
"Azkeneraino saiatu" direla esan dute antolatzaileek, eta "epeak ahalik eta gehien estutu" arren, aurtengo jaialdia atzeratzea beste aukerarik ez dutela izan esan dute.
2020/05/29 - 14:58
Silvia Perez Cruz, Chano Dominguez eta Joachim Kühn, Donostiako Jazzaldian
Aurreikusita zegoen bezala, uztailaren 22tik 26ra izango da musika jaialdia, eta ekitaldi guztietan zenbatutako eserlekuak jarriko dituzte.
2020/05/27 - 18:50
Getxok uztaileko jazzaldia eta iraileko folk-jaialdia bertan behera utzi ditu
Halaber, urrian egitekoa zen Komiki Azoka, Nazioarteko Folklore Jaialdia, Habanera Jaialdia, Getxo Magik magia-jaialdia eta udako liburutegiak ere bertan behera utzi dituzte.
2020/04/29 - 17:31
Donostiako Jazzaldiak edizio txikiagoa egingo du aurreikusitako datetan
Orain arte erositako sarrerak itzuli egingo dira eta Trinitate plazako agertokiari eutsi nahi diote.
2020/04/15 - 22:41
Zer gertatuko da udako ekitaldiekin eta jaiekin?
Kontzertuen eta ekitaldi jendetsuen aldeko apustua egin beharrean, herri eta auzo txikiak berpiztea da uda honetako asmoa.