Donostiako 56. Jazzaldiak mezu baikorra dakar
Donostiako 56. Jazzaldia uztailaren 21etik 25era izango da aurten, eta musika jaialdiaren antolatzaileek gaur erakutsi dutenez, badu kartela; Isabel Herguera animaziogile, zuzendari eta produktoreak egin du.
“Bye Bye Blues” lana “urte arraro eta mingarriari agur esateko” egin du artistak, bere hitzetan, eta “jazzaren historiaren parte izan ziren emakumeei eta orain direnei eskainitako omenaldia” ere bada.
Hain zuzen ere, jazzaren estandar bat ere bada “Bye Bye Blues”. 1925ean Fred Hammek, Dave Bennettek, Bert Lownek eta Chauncey Grayk konposatu bazuten ere, Les Paul eta Mary Forden bertsioan igo zen irratietako zerrendetan gora 1952an. Isabel Herguerak, baina, bi bertsio hauek hartu ditu erreferentzia gisa kartela irudikatzeko: Julie Londonena (1957) eta Cab Callowayren instrumentala (1940).

Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da