Jaialdiak Jazz 2025
2018/07/25 - 14:18
Jazza Donostiara iritsi da: Gregory Porter, Chick Corea, Rubén Blades…
Uztailaren 25etik 29ra, Donostiako Jazzaldiak 105 emanaldi eskainiko ditu 17 agertokitan. Mary Stallingsek eta Michel Portalek jasoko dute 2018ko Donostiako Jazzaldia Saria
2018/07/19 - 17:09
Jazza eta musika sinfonikoa uztartuko dituzte Gasteizko Jazzaldian
Bihar, ostiralarekin, Gasteizko Ganbera Orkestrak eta Perico Sambeat saxofonistaren laukoteak "Conversaciones" obra estreinatuko dute Mendizorrotzan.
2018/07/18 - 12:15
David Cid eta Joel Frahmen kontzertu bikaina, Gasteizko Jazzaldian
David Cid piano-jotzaile gasteiztarrak eta Joel Frahm saxofoi-jotzaile estatubatuarrak kontzertu bikaina eskaini dute Gasteizko Jazzaldian.
2018/07/17 - 12:47
Gasteizko Jazzaldia abian, funk doinuen erritmoan
Arabako hiriburuko jazzaldiaren 42. edizioa asteartean, uztailak 17, hasiko da, eta hilaren 21era arte ateak zabalduko dizkio Carla Bruniri, Hudson taldeari, Kool & The Gangi…
2018/07/04 - 23:03
100 bat musikari eta artistak parte hartuko dute Getxoko Jazzaldian
16 kontzertuk jazz musikaz gozatzeko aukera emango dute 42.edizioan. Haurrentzako jazzak bere lekua izango du aurten ere.
2018/07/04 - 14:17
Charenée Wadek Getxoko 42. Jazzaldia irekiko du gaur, asteazkenarekin
Uztailaren 4tik 8ra, besteak beste, Kenny Garrettek, Chano Dominguezek eta Tomatitok ere joko dute Bizkaiko udalerrian.
2018/06/22 - 18:38
Mary Stallingsek eta Michel Portal lapurtarrak jasoko dute Jazzaldiko Donostia saria
Estatubatuar kantariak eta lapurtar musikariak Donostiako jazz jaialdian zehar jasoko dute saria, uztailaren 25 eta 29 artean.
2018/05/23 - 18:43
34 euskal talde eta bakarlari izango dira Donostiako Jazzaldian
Besteak beste, Kike Mora, Old School Funky Family, Oso Fan, Traffic Quintet, Iñaki Salvador, Mikel Erentxun eta IZARO izango dira agertoki gainean, uztailaren 25etik 29era.
2018/05/11 - 13:54
Rubén Blades, Gary Clark Jr., Mikel Erentxun eta Anna Calvi, Donostiako Jazzaldian
Zurriolako hondartzako agertokian, Two Many Zooz, Anna Calvi, IZARO, Amateur eta Morgan ere arituko dira uztailaren 25etik 28ra. Emanaldiak doakoak izango dira.
2018/03/02 - 13:26
Carla Bruni Gasteizko Jazzaldian arituko da
Frantses herritartasuna duen italiar kantariak bat egingo du honezkero Hudson, The Mingus Big Band eta Cory Hendry iragarrita dituen kartelean.
2018/02/23 - 13:48
Hudson, The Mingus Big Band eta Cory Henry, Gasteizko Jazzaldian
Gasteiztar musika jaialdiaren berrogeita bigarren edizioa egingo dute aurten, uztailaren 17tik 21ra.
2018/02/16 - 19:33
Salvador Sobral eta Robert Glasper 53. Jazzaldian izango dira
Jose Luis Lanzagorta diseinatzaile grafikoak jaialdi donostiarraren 2018ko kartela egin du. Aurreko hamar ediziotan ere bere lanak izan ziren Jazzaldiko irudi.
2018/01/31 - 12:33
Chick Corea, Brad Mehldau, Caetano Veloso eta Maceo Parker, Donostiako Jazzaldian
Gipuzkoako hiriburuko jazz jaialdirako sarrerak otsailaren amaieran jarriko dituzte salgai, eta Kenny Barron, Benny Green eta Cécile McLorin Salvant ere arituko dira, besteak beste.
2017/12/14 - 19:53
Porter Jazzaldira itzuliko da McLorinen eta Collierren estreinakoan
Horrela, iaz "egundoko arrakasta" izan zuen Gregory Porter Donostian izango da berriro, baina Nat 'King' Coleren abestietan oinarritutako proiektu berriarekin, orkestra sinfoniko bat lagun duela.
2017/07/22 - 19:36
37.000 pertsona, Donostiako Jazzaldiaren lehen gauean
Jendetza bildu zen Zurriola inguruan, Pretenders talde mitikoaren emanaldiaz gozatzeko.
2017/07/21 - 14:25
'Poem of a Cell' ikuskizunak Donostiako 52. Jazzaldia ireki du
Bart Zurriolan eskainitako ikus-entzunezko ikuskizunak abiatu zuen Donostiako jazz jaialdiaren aurtengo edizioa. 60 musikarik lagundu zituzten pantailetako irudiak.
2017/07/13 - 16:44
Gasteizko Jazzaldiak Thelonious Monk handia oroituko du gauean
TS Monk haren semea ere izango da bertan; emozio eta oroitzapenez betetako gaua izatea dago aurreikusita.
2017/07/11 - 12:54
Gasteizek jazzari ongietorria egin, eta Ruben Blades agurtuko du
Jazz jaialdiaren berrogeita batgarren edizioaren programazioari azkena emateko, panamar musikariak kontzertua emango du Mendizorrotzan, agertokiei agur esateko egingo duen biraren barruan.
2017/06/28 - 13:11
Andrzej Olejniczakek zabalduko du Getxoko 41. Jazzaldia
17 kontzertu eskainiko dituzte bost egunez Getxon, besteak beste, Christian Scott Quintet, Bille Evans, Dianne Reeves eta Chucho Valdes ezagunek.
2017/06/26 - 18:01
Ikusi eta entzuteko poema batek zabalduko du Donostiako Jazzaldia
Poem of a Cell: Triptych of Love and Ectasy uztailaren 20an taularatuko dute, Zurriolan. Bestalde, Charles Lloyd saxofoi-jotzaileak jasoko du Donostiako Jazzaldia saria.