Charenée Wadek Getxoko 42. Jazzaldia irekiko du gaur, asteazkenarekin
Charenée Wadek Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 42. edizioa irekiko du gaur, uztailak 4, eta Kenny Garrett, Billy Hart, Joshua Redman, Chano Domínguez, Michel Camilo eta Tomatito ere izango dira saio nagusietan hilaren 8ra arte, Biotz Alai plazan, 22:15etik aurrera. Gainera, ohi bezala, Talde Lehiaketan (Biotz Alai plazan, 21:00etan) eta Hirugarren Milurtekoan (Algortako Geltokia plazan, 19:00etan) arituko diren taldeen kontzertuak ere izango dira entzungai.
Ordainpeko kontzertuak Charenée Waderekin hasiko dira, uztailaren 4an, “gaur egungo jazzaren ahots indartsuenetakoarekin”. Biharamunean, Kenny Garrett arituko da, “seguru aski bere belaunaldiko saxo alturik onena”, antolatzaileen hitzetan.
Uztailaren 6an, jazz munduko bateria-jotzaile garrantzitsuenetako bat arituko da, Billy Hart, Joshua Redman saxofoi-jotzailearen kolaborazio berezia izango duela.
Getxo Jazzek flamenko jazzaren izen handienetako bat hartuko du uztailaren 7an: Chano Domínguez piano-jotzailea. Saio nagusiak bukatzeko, uztailaren 8an, Michel Camilo pianistak eta Tomatito gitarrista flamenkoak "flamenkoaren eta latin jazzaren arteko oreka paregabea lortu duen bikotea" osatuko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da