Jihadismoa
2017/08/18 - 09:33
Bost terrorista hilda eta sei zibil zaurituta eraso batean, Cambrilsen
Hildako bost terroristek soinean zeramatzaten lehergaiak faltsuak ziren, mossoek baieztatu dutenez.
2017/08/17 - 22:39
Honela kontatu du Gaur Egun albistegiak Bartzelonako atentatua
Furgoneta batek hainbat lagun harrapatu ditu Bartzelonan, Ramblan. Gutxienez 13 lagun hil eta beste 50 zauritu dira atentatuan.
2017/08/17 - 19:32
Gutxienez 13 hildako eta 100 zauritu, Bartzelonan izandako atentatuan
Estatu Islamikoak bere gain hartu du atentatua, Amaq albiste-agentziak zabaldu duen ohar baten arabera.
2017/08/09 - 22:41
Soldadu frantsesen kontrako erasoaren ustezko egilea atxilotu du Poliziak
Aljeriarra omen da atxilotua, eta "delitu txikiengatik" soilik zegoen fitxatuta. Gizona ez zegoen 'S' fitxategian, arriskutsuenen zerrendan, eta ez zegoen Inteligentzia zerbitzuen zaintzapean.
2017/07/27 - 17:19
Tutoretzapeko gazteen manipulazio islamista saihesteko programa, martxan
Gipuzkoako Aldundiaren eta Ertzaintzaren arteko lana da "Elkarbizitza helburu" proiektua eta aldundiaren zaintzapeko pisuetan bizi diren gazteei mezu erradikalei aurre egiteko tresnak emango dizkio.
2017/07/24 - 16:56
Gutxienez 35 pertsona hil dira Kabulen, atentatu suizida batean
Gainera, 50 bat pertsona zauritu dira. Biktima guztitak zibilak dira. Langileak garraiatzen zituen autobus baten kontra egindako erasoa talibanek hartu dute haien gain.
2017/07/24 - 09:01
Gutxienez 35 pertsona hil dira Kabulen, atentatu suizida batean
Talibanek aldarrikatu dute atentatua, eta "Inteligentziako langileak" hil direla gaineratu dute.
2017/07/15 - 00:08
Macronek terrorismoari 'edonon' aurre egiteko konpromisoa hartu du Nizan
"Gure mugen barruan eta kanpoan, alde guztietan, borroka egingo dugu terrorismoaren aurka atsedenik hartu gabe", azpimarratu du Frantziako presidenteak.
2017/07/11 - 16:46
Mosul berreskuratuta, berreraikitzearen garaia du Irakek bertan
Iturri batzuen arabera, oraindik jihadista batzuk geratzen dira hirian. Normaltasuna berreskuratu nahi dute herritarrek.
2017/07/10 - 12:46
Irakeko Armadak Mosul hiriaren kontrola bereganatu du
Haider al Abadi Irakeko lehen ministroak soldaduak zoriondu ditu. 2014ko udaz geroztik zegoen hiria Estatu Islamikoaren kontrolpean.
2017/07/08 - 14:14
Mosulgo kontrola hartu dutela iragarriko dute laster Irakeko indar armatuek
Mosulen kontrolpean zituzten guneak galduz joan diren bitartean, jihadistek eraso terroristak burutu dituzte Irakeko iparraldean. Hala, borrokan jarraitzen dute haien esku dauden eremuetan.
2017/07/04 - 17:39
ISISek dozenaka emakume suizidiora bidali ditu Armada geldiarazteko Mosulen
Itxaropen-faltaren seinalea omen da, adituek diotenez. Jihadistak, hiria ia galduta duten arren, ez daude amore emateko prest.
2017/07/04 - 12:03
ISIS-en propaganda arloarekin lotutako gizon bat atxilotu dute Madrilen
Espainiako Barne Ministerioaren arabera, atxilotua aditua zen informatikan eta aurkitzeko zailak diren eduki erradikaletara heltzeko gaitasuna zuen.
2017/07/03 - 11:51
Irakeko indar armatuek aurrera egin dute Mosulgo Alde Zaharrean
Estatu Islamikoaren kontra borrokan jarraitzen dute eta egun gutxiren buruan hiriaren 'askapena' iragartzea aurreikusten dute.
2017/06/28 - 09:25
ISISen ustezko sei kide atxilotuta Espainia, Alemania eta Erresuma Batuan
Horietatik lau Palman atxilotu dituzte, beste bat Birminghamen, eta, laugarrena, Alemanian. Operazioa ez dute bukatutzat eman, eta hainbat miaketa egiten ari dira.
2017/06/27 - 01:33
Facebook, Microsoft, Twitter eta Youtubek talde antiterrorista osatu dute
Global Internet Forum to Counter Terrorism izeneko koalizioaren helburua da "terroristentzat eta muturreko erasotzaileentzat" lau konpainiak "etsaiak" izatea.
2017/06/23 - 22:54
Saudi Arabiak 'Al Jazeera'ren itxiera eskatu dio Qatarri blokeoa altxatzeko
Saudi Arabiak eta bere aliatuek eskaintza helarazi diote Dohako gobernuari blokeoa altxatzeko, baina Qatarrek argi esan du ez duela presiopean negoziatuko.
2017/06/23 - 22:47
Al Jazeera ixtea eskatu diote herrialde arabiarrek Qatarri
Saudi Arabiak, Egiptok, Bahreinek eta Arabiar Emirerri Batuak hainbat baldintza jarri dizkiote Qatarri, gatazka diplomatikoa konpontzeko.
2017/06/23 - 15:26
Ustezko jihadista bat atxilotu dute Melillan
Soldaduak Siriako gerra guneetara bidaltzen zituen sare jihadista bateko kide izatea leporatzen diote.
2017/06/22 - 09:02
ISISek Mosulgo meskita suntsitu du; kaliferria aldarrikatu zuen han
Estatu Islamikoak, alabaina, esan du nazioarteko koalizioak bonbardatu duela Al Nuriren meskita. 1172. urtean eraiki zuten eta Mosul hiriko ikur nagusia zen.