Gutxienez 35 pertsona hil dira Kabulen, atentatu suizida batean
Gutxienez 35 pertsona hil eta hainbat zauritu dira gaur, astelehena, Kabulen (Afganistan) izan den atentatu suizida batean, lehergaiz lepo zegoen auto bat leherrarazita, funtzionario afganistandarrak bizi diren etxebizitza gune batean.
Eztanda hango 07:00ak aldera (04:30ean, gurean) izan da, 3. Polizia Barrutiko kale batean, hiriburuko mendebaldean, Najib Danish Barne Ministerioko bozeramaileak Eferi adierazi dionez.
Danishen esanetan, Facebooken argitaratu duenaren arabera, hildako "guztiak zibilak" dira, eta leherketa izan den lekuan hiru auto eta 15 denda ere kaltetu direla gaineratu du.
Atentatua funtzionarioak bizi diren leku batetik oso gertu izan den arren, denda eta establezimendu horietan egin ditu kalterik handienak eztandak.
Azken hilabeteotan, atentatu larriak izan dira hirian, besteak beste, aurreko maiatzaren 31n lehergaiz betetako kamioi batekin egindakoa. Atentatu horretan, 150 pertsona hil eta 300 bat zauritu ziren, eta AEBko soldaduak Afganistanen sartu zirenetik (2001) egin duten atentaturik larriena izan da.
Gerran, zibilak hil dira, nagusiki.
NBEk Afganistanen duen taldeak aurreko astean iragarri zuenez, gatazkak marka hautsi du berriro, zibilen hildako kopuruari dagokionez: urteko lehen sei hilabeteetan, 1.662 hildako, 2016an baino % 2 gehiago eta, haur eta emakumeen kasuan, % 9 eta % 23 gora egin du kopuruak, hurrenez hurren.
Talibanek aldarrikatu dute
Zabihula Muyahid talibanen bozeramaileak atentatua aldarrikatu du Twitter sare sozialean argitaratutako mezu batean. Horren esanetan, "Inteligentziako 37 langile" hil dira, eta, zehaztu duenez, atentatuaren helburua orain dela bi hilabetetik kontrolatzen ari ziren bi autobus ziren.
Segurtasun indarren arabera, Meatze Ministerioko autobus txiki bat suntsitu da leherketan. Gainera, beste hiru ibilgailu pribatu eta 15 denda ere kaltetu edo suntsitu dira, Barne Ministerioaren hitzetan.
Zure interesekoa izan daiteke
7,8 graduko lurrikara bat izan da Filipinetan, eta 14 hildako eragin ditu
Agintariek kostaldeko hainbat eremu zaintzen jarraitzen dute, eta bitartean bilaketa lanak eta kalteen ebaluazioak egiten dihardute.
Israelek eta Iranek elkarri eraso egin diote berriro
Israelgo Armadak Irango "helburu militarrei" eraso egin die, Trumpek Netanyahuri horrelakorik ez egiteko eskatu arren. Iranek misilak jaurti ditu Israelen kontra eta sirena hotsak entzun dira berriro Tel Aviven eta Jerusalemen.
Kurti lehen ministroaren alderdiak irabazi ditu berriz ere hauteskundeak Kosovon
Albin Kurti jarduneko lehen ministro nazionalistaren Autodeterminazioa alderdiak argi eta garbi irabazi ditu hauteskundeak, baina ez du bakarrik gobernatzeko gehiengorik lortu.
Israelek Beiruti eraso dio berriro, Trumpek ez egiteko exijitu zion arren, eta Iranek Israelen aurka misilak jaurtiz erantzun du
Gutxienez bi pertsona hil eta 20 zauritu dira Israelen erasoan. Erantzun gisa, Iranek misilak jaurti ditu gaur gauean Israelen aurka. Irango Armadak dio Israelek erasoei erantzuten badie "erantzun suntsitzailea" emango dutela. Trumpek iragarri du Netanyahuri deituko diola erantzun ez dezan.
Paxinianek irabazi ditu Armeniako hauteskundeak, inkesten arabera
Galdeketa batzuek gehiengo osoa eman diote egungo lehen ministroari; beste batzuek, berriz, garaipen estuagoa aurreikusi dute, eta oposizioko alderdi nagusitik puntu gutxira kokatu dute.
Israelgo Armadak ikerketa abiatu du Zisjordanian soldadu batek haurtxo bat tiroz hil ostean
Hain zuzen ere, Sam Fahd Abu Haikal zazpi hilabeteko haurtxoaren hilketa ikertuko dute. Tel Rumeida inguruan, Hebronen, egin zioten eraso, gurasoekin autoan zihoala.
Fujimori eskuindarra eta Sanchez ezkertiarra, Peruko Presidentetza lortzeko lehian
27,3 milioi perutar baino gehiago daude botoa ematera deituta. Mende laurden gobernutik urrun eman ostean, fujimorismoa boterera itzuliko den ala ez erabakiko dute hauteskunde hauetan.
Gutxienez hamabi pertsona zauritu dira Ohion izan den tiroketa batean
Gutxienez hamabi pertsona zauritu dira (horietako bi larri daude) Ohioko Toledo hirian izan den tiroketa batean. Aire zabaleko jaialdi batean izan da tiroketa, eta Polizia erasotzaileen bila ari da. Ikerketa hasi dute gertatutakoa argitzeko.
Errusiak 12 pertsona hil ditu Donetsken eta Khersonen, eta 272 drone jaurti ditu Ukrainaren aurka
Azpiegitura energetikoei ere eraso die, eta, ondorioz, etenak izan dira hornidura elektrikoan.
Raul Castro jendaurrean agertu da berriro
Raul Castro Kubako presidente ohia jendaurrean agertu da berriro, 95 urte bete dituela-eta egin dioten omenaldian. AEBk maiatzaren 20an inputatu zuenetik egin duen lehen agerraldia izan da. 1996an nazioarteko uretan bi hegazkin zibil eraisteagatik inputatu dute.