Junts per Catalunya
2023/09/30 - 17:24
Puigdemontek mobilizatzeko deia egin du igande honetarako, duela sei urteko "garaipena defendatzeko"
Bestalde, Junquerasek esan du amnistia "nahitaezko pausoa" dela independentziara bidean Espainiako Gobernuarekin "berdintasun egoeran" jokatzeko.
2023/09/29 - 15:45
Feijooren inbestidurak porrot egin du
PPko hautagaiak ez du babes nahikorik jaso bigarren bozketan ere, aldeko 172 boto eta kontrako 177 jaso baititu. Juntseko diputatu batek nahastuta 'bai' bozkatu du eta Mahaiak boto baliogabe gisa kontatu du.
2023/09/29 - 12:05
Kataluniako Parlamentuko Mahaiak argi berdea eman dio ERC eta JxCaten erreferendumaren ebazpenari
ERC, JxCat eta CUP alderdiek erreferendumari eta amnistiari buruz adostutako testuen aurka Voxek eta Ciudadanosek egindako berraztertze-eskaerak atzera bota ditu.
2023/09/29 - 00:27
PSOEk ohartarazi du erreferenduma baldintza gisa jarrita ez dagoela "aurrera egiteko aukerarik"
ERC eta Junts alderdiek goizean adostu dute Sanchezen inbestidura ahalbidetuko dutela, baldin eta erreferendum baterako oinarriak ezartzen badira.
2023/09/27 - 15:48
Feijook Kongresuaren lehen ezezkoa jaso du
PPren hautagaiak ez du lortu inbestidura lehen saioan, eta 48 orduen buruan berriz ere egingo dute bozketa.
2023/09/27 - 15:13
Feijooren inbestidura bozkatzen ari dira Kongresuan
Diputatuak banan-banan eta ahoz ematen ari dira botoa.
2023/09/26 - 22:26
Junts-ek Feijoori: 'Ez dituzu botoak bakarrik falta, errealitatea konplexua dela ulertzea falta zaizu'
Miriam Noguerasek gogorarazi dio Feijoori Juntsen zazpi botoak 'Ez' izango direla. Bere esanetan, Feijoori ez zaizkio botoak bakarrik falta, errealitatea konplexua dela ulertzea falta zaio.
2023/09/24 - 17:08
PPk bere jarraitzaileak bildu ditu Madrilen, amnistiaren aurka
Feijooren inbestidurarako 48 ordu falta direnean, independentismoak eskatzen duen amnistiaren aurka ateratzeko deia egin du Alderdi Popularrak. Ekitaldira bertaratu dira Espainiako Gobernuko presidente ohiak, presidente autonomikoekin eta bestelako agintariekin batera, Carlos Iturgaitz, kasu.
2023/09/24 - 14:54
Jordi Turull: ''Diskrezioz arituko gara, unea garrantzi handikoa baita''
Junts per Catalunyako idazkari nagusia Alderdi Egunera gonbidatu du EAJk. Kataluniako balizko amnistiaren aurka PPk deitutako manifestazioaren inguruan ere mintzatu da Turull (jatorriz, gaztelaniaz).
2023/09/22 - 16:33
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak aztertuko du Proces auziaren epaia
Auzipetuen defentsen arabera, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren ebazpenak aurkeztutako eskubideak urratzeagatik aurkeztutako demandak izapidetzea onartzen du.
2023/09/16 - 17:02
Juntsek PSOEri ohartarazi dio ez duela atzera egingo eskakizunetan, eta ERCk amnistia "egintzat" ematen du
ERCko Marta Rovirak azpimarratu duenez, ez dute azken minutuko negoziaziorik eta azken uneko kontzesiorik nahi. Juntseko Miriam Noguerasek azpimarratu du denborak ez dituela arazoak konponduko, Kataluniari eta amnistiari erreferentzia eginez.
2023/09/15 - 21:28
Ortuzar eta Puigdemont bildu dira Waterloon, "harremanak estutu" eta inbestidurari heltzeko
EAJko eta JxCateko buruek azpimarratu dute bi alderdiek "funtsezko zeregina" izango dutela Espainiako Gobernua osatzeko negoziazioetan.
2023/09/12 - 16:12
EAJk, Juntsek eta Sumarrek talde propioa izango dute Senatuan, PSOEk senatariak laga ostean
Senatuko Mahaiak, PPren gehiengoarekin, oniritzia eman dio talde parlamentarioen osaketari, erakundearen zerbitzuen txosten juridikoan oinarrituta.
2023/09/11 - 23:01
Dozenaka mila pertsona kalera atera dira amnistiak markatutako Diada egunean
ANCren arabera, 800.000 lagun izan dira manifestazioan, eta Bartzelonako Udaltzaingoak 110.000ra jaitsi du kopurua. Edonola ere, esperotakoa baino jende gutxiago izan da martxan.
2023/09/11 - 09:15
Turullek "inozotasunean ez erortzeko" deia egin du Estatuarekin negoziatzeko orduan
Junts alderdiko idazkari nagusiak ohartarazi duenez, bere alderdiak "ez dio ezeri uko egingo", Rafael Casanovaren monumentuaren aurrean egindako lore-eskaintzan. "Aldebakartasunari uko egitea nazioari uko egitea litzateke", gaineratu du.
2023/09/10 - 23:21
Aragones: ''Amnistiak ez du gatazka konpontzen; Kataluniak independentziari buruz bozkatu nahi du''
Generalitateko presidenteak bezperako ohiko hitzaldia eman du gaur, eta amnistia nahikoa ez dela azpimarratu du: "Kataluniak askatasunez bozkatu nahi du independentziari buruz. Eta Espainiako Estatuak aldarrikapen demokratiko horri erantzuten ez dion bitartean, gatazkak bere horretan jarraituko du".

2023/09/08 - 15:58
Almuniak uste du oraingoz ez dagoela baldintzarik interes orokorraren ikuspuntutik amnistia lortzeko
Joaquin Almuniak Radio Euskadiko Boulevard saioan adierazi duenez, Konstituzio Auzitegiak erabaki beharko du inbestidura babesteko Carles Puigdemontek eskatzen duen amnistia konstituzioan "sartu ala ez".
2023/09/05 - 13:52
Puigdemontek amnistia legea eta Kataluniaren "zilegitasun demokratikoa aitortzea" eskatu ditu
Aldeen artean adostutakoa betetzen dela egiaztatzeko mekanismo bat sortzea ere eskatu du. Kataluniako Generalitateko presidente ohiak Juntsen baldintzak zehaztu ditu Pedro Sanchezen inbestidura negoziatzen hasteko.
2023/09/05 - 09:17
Albiste izango dira: Juntsekin negoziazioak, hiru zauritu Zestoan eta Antzar Eguna Lekeition
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/05 - 07:00
Puigdemontek gaur jakinaraziko ditu Sanchezen inbestidura negoziatzeko JxCaten baldintzak
11:00etan Bruselan hedabideen aurrean egingo duen agerraldian argituko du Generalitateko presidente ohiak zeintzuk diren bere alderdiaren lehentasunak eta betebeharrak Pedro Sanchezen inbestidura negoziatzen hasteko.