Junts per Catalunya
2023/08/16 - 14:14
"Ekintza egiaztagarriak" eskatu ditu Puigdemontek, Kongresuko Mahaia aukeratzeko bozketaren aurretik
Presioak presio, ez dela Juntsen jarrera aldatu nabarmendu du Kataluniako presidente ohi eta Juntseko eurodiputatu denak. Bestalde, BNGk baieztatu du PSOEren hautagaiaren alde egingo duela Diputatuen Kongresuko presidente izateko. Halaber, ERCk eta Juntsek talde propioa izatea babestuko du.
2023/08/15 - 16:08
Kongresuko Mahaia osatzeko negoziazioak aurrera doaz, Juntsen erabakiaren zain
Ezkerreko taldeak "diskrezioz" ari dira lanean, alderdi "aurrerakoiek" Kongresuko Mahaian gehiengoa izan dezaten. Gorte Nagusiak eratzeko bilkura ostegunean (10:00) egingo da eta Juntsek minutu batzuk lehenago erabakiko du bere jarrera.
2023/08/14 - 22:56
JxCatek ostegun goizean erabakiko du Kongresuko Mahaiaren osaketaren inguruan zein jarrera hartu
Bilera telematikoa izango da, 08:00etatik 09:45era, Gorte Nagusiak eratzeko bilkura baino bi ordu lehenago.
2023/08/09 - 11:11
Estatuko etxebizitza legearen aurka jotzea erabaki du orain ERCk, "eskuduntzak urratzen" dituela argudiatuta
Estatutu Bermeen Kontseiluaren txosten bati men egin diote errepublikanoek; horren arabera, arauak Generalitatearen eskumenak urratzen ditu. Konstituzio Auzitegira jotzearen alde bozkatuko dute irailean ERCk eta Juntsek, nork bere proposamena eginda (boto gehien biltzen dituena aterako da aurrera).
2023/07/31 - 12:02
"Indarrak batu" eta PSOEkin "Kataluniarentzat akordio on bat" negoziatzeko deia egin dio ERCk Juntsi
Gutuna igorri dio ERCk Juntsi, "Hamalau boto Kataluniaren defentsan" goiburupean. Bertan errepublikanoek zehazten dutenez, PSOEk ez du gehiengoa osatzeko beste alternatibarik eta diputatu independentisten botoak aukera gisa erabili behar dira.
2023/07/30 - 14:30
Yolanda Diaz: "Koalizio-Gobernu bat izango dugu, zalantzarik gabe"
'La Voz de Galicia' kazetan eskainitako elkarrizketan Sumarreko buruak aurreratu duenez, Juntsekiko negoziazioa "zaila eta konplexua" izango da, baina lortuko dutela sinetsita dago. Hori bai, elkarrizketa horretarako mugak zehaztu ditu Diazek: "Konstituzioa eta Legea".
2023/07/29 - 20:44
Puigdemont: "Uste duenak xantaia egitearen truke etekina aterako duela, ahalegina aurreztu dezake"
"Giltza izatea zirkunstantziala da. Egun batean izan dezakezu eta, hurrengoan, ez, eta hori ezin dugu inoiz ahaztu. Horrek ezin du eragin presaka ibiltzea (giltza) galtzearen beldur, eta ezin da gaineragin ere, ezinbestean, iragankorra den boterearen aurrean", gaineratu du.
2023/07/28 - 11:49
Iturgaizek ziurtzat jo du Sanchezen "bigarren Frankenstein gobernua", zer eta "iheslari" batekin adostua
EAEko PPren presidenteak ohartarazpena egin dio EAJri, horrek Feijoren inbestidura negoziatzeko emandako ezezkoaren ostean. Nabarmendu duenez, popularrak gako dira Durangoko Udalean edo Gipuzkoako Aldundian. "Bidean egingo dugu topo", gaineratu du.
2023/07/27 - 11:52
Ortuzarrek "planteamendu orokorra" eskatu dio Sanchezi babesaren truke, "inbestidura ituna ez da nahikoa"
Hautagai sozialistari abertzaleekin eta katalanekin negoziatzeko deia egin dio EAJren EBBko presidenteak. Horren ustez, "eskuina geldiarazita dago, eta EAJk jarri dio balazta" eta "bigarrenez, Sanchez salbatu duen kanpaia gurea da". Jeltzaleek M28ko emaitzen autokritika egin dutela erantsi du.
2023/07/26 - 11:57
Anduezak aukeratzeko deia egin dio JxCati: "Elkarrizketaren alde egingo duen gobernu sozialista edo blokeoa"
PSE-EEko idazkari nagusiaren ustez, Carles Puigdemonten indultua "ez dago mahai gainean". Feijoori ere zuzendu zaio, eta herritarrei "adarra jotzeari uzteko" eskatu dio. EAJri erantzunez, bestalde, azpimarratu du PSOEk ez dituela "ez orain ez inoiz amets subiranistak" onartuko.
2023/07/26 - 11:55
Aizpuruak diskrezioa eskatu du Juntsen negoziazioek irauten duten bitartean; jarrera ''modulatzea'' espero du
Asteazken honetan Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean, EH Bilduko Kongresuko bozeramaileak adierazi du "arduraz" jokatu beharra dagoela, eta gauzak "isilean" eramatea espero du, dena bere onera etorri arte.
2023/07/25 - 17:44
PSOE Juntsekin hitz egiteko prest dago, baina ez "Konstituziotik kanpo"
Alderdi Sozialistak esan du Konstituzioa izango dela beti muga Espainiako Gobernu berria osatzeko negoziazioetan. Abuztuaren 17an eratuko dira Gorte Orokorrak, eta mahaiaren osaketak argibideak emango ditu akordioen inguruan.
2023/07/25 - 15:08
PSOEk diskrezioa eskatu du, eta Sanchezen inbestidura Konstituzioaren barruan "zorrotz" negoziatzea
Bestalde, Laura Borras Junts koalizioko presidenteak PSOEri ohartarazi dio bere alderdiak ez dituela baldintzak (autodeterminazioa eta amnistia) murriztuko.
2023/07/24 - 22:35
JxCatek Sanchezen inbestidura negoziatuko luke soilik "autodeterminazioa eta amnistia" ardatzean oinarrituta
Josep Rius JxCateko presidenteorde eta bozeramaileak galdetu du "zer egiteko prest" dagoen Sanchez Junts "konbentzitzeko". "Pilota bere teilatuan dago", ohartarazi du.
2023/07/24 - 19:44
Clara Ponsati aske, deklaratzeari uko egin ostean
Kontseilari ohi eta Juntseko eurodiputatuak azaldu duenez, bere abokatuaren gomendioz, ez die Pablo Llarena Auzitegi Goreneko instruktoreak Bartzelonako guardiako epaileari igorritako galderei erantzun.
2023/07/24 - 17:55
Sumarrek Juntsekin negoziatzeko eskatu dio Asensi, ezkerreko gobernua erraz dezan
Unidas Podemoseko buruzagi kataluniarrak gidatuko du Espainiako ezkerra Carles Puigdemonten alderdiarekin izango dituen negoziaketetan.
2023/07/24 - 17:46
Juntsek prezioa jarri die bere eserlekuei: amnistia eta autodeterminazioa
Juntsen eserlekuek "urrea balio" dutela eta hautetsontziek emandako aukera aprobetxatu beharra daukatela esan du Miriam Nogueras taldeak Kongresuan duen bozeramaileak.
2023/07/24 - 15:04
Puigdemonten eta Cominen aurkako euroaginduak berraktibatzeko eskatu dio Fiskaltzak Llarena epaileari
Europako Auzitegi Orokorrak uztailean eurodiputatu gisa zuten immunitatea kendu ondotik iritsi da Proces auziko fiskalen erabakia. Horrela, Auzitegi Gorenari bidea eman diote euroaginduak berraktibatzeko.
2023/07/24 - 14:23
Clara Ponsati atxilotu dute Bartzelonan, Auzitegi Gorenaren aginduz
Esquadra Mossoek JxCateko eurodiputatua atxilotu dute, desobedientziagatik auzipetuta dagoela jakinarazteko.
2023/07/24 - 01:50
U23aren osteko balizko itunak: Ezkerreko blokeak JxCaten abstentzioa behar du
Carles Puigdemonten alderdiak bere esku du gobernua bloke ezkertiarrari ematea edo hauteskundeak errepikatzera behartzea.