EAEko Justizia Auzitegi Nagusia
2024/02/14 - 18:48
Gipuzkoako 119 administrari lanpostu airean, euskara dela eta LEPari jarritako helegiteagatik
ELA eta LAB sindikatuek elkarretaratzea deitu dute ostiral honetarako, otsailaren 16rako, Donostiako Gipuzkoa plazan, euskararen defentsan.
2024/02/14 - 18:03
Hilketa saiakera egotzita, 10 urtera igo diote kartzela-zigorra Nelson Davidi
Hasiera batean, Bizkaiko Lurralde Auzitegiak gizon bat jipoitu eta itotzen saiatzeagatik zigortu zuen akusatua, eta zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zion, homizidio saiakera delitua egotzita.
2024/02/14 - 18:01
Kolektibo sozialek helegitea jarri diote DSBEren araudiari, "laguntza jasotzeko aukera mugatzen" baitu
Salatu dutenez, "pobretuenak kriminalizatzen dituen irizpide baztertzailea" sartzen du etxebizitza eskuratzeko laguntzetarako.
2024/01/09 - 15:48
Donostiako Udalak helegitea aurkeztuko du euskararen aurkako azken epaiaren kontra
Donostian udaltzain izateko euskararen B2 hizkuntza-eskakizuna izatea ez dela beharrezkoa ebatzi du Donostiako epaitegi batek. Horren harira, Goiak uste du epai horrek ez dituela euskal hiztunen hizkuntza eskubideak bermatzen.
2024/01/09 - 12:07
Osasun Ministerioak musukoaren erabilera inposatu dezake baldintzak betetzen badira, Subijanaren arabera
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak azaldu duenez, erregimen autonomikoaren barruan dagoen "aginduzko koordinazioa" izeneko lege aurreikuspenak aukera ematen dio Espainiako Gobernuari autonomia erkidegoei erabaki bat ezartzeko.
2024/01/09 - 11:19
Subijana pelleten krisiari buruz: ''Ingurumen delitua izan liteke''
Iñaki Subijana EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak Radio Euskadin esan duenez, pelletek Galiziako eta Asturiasko hondartzetan isurtzea "hipotetikoki" ingurumen delitua izan liteke.
2023/12/07 - 14:04
Ifam Seguridad enpresak kalte ordaina eman beharko die amiantoak hildako langile baten alargunari eta semeari
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzita, Arrasaten egoitza duen enpresa horrek 108.622.26 euroko kalte ordaina eman beharko dio hildako langilearen emazteari, eta 27.864,42 eurokoa semeari, "heriotzak haiei eragindako kalte moralengatik".
2023/11/23 - 14:01
Jaurlaritzak auzitegietara eraman du euskararen normalizazioaren kontrako epaien afera
Dagoeneko prest dituzte irailean eta urrian Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako bi epaien kontrako kasazio errekurtsoak. Euskararen normalizazioarekin lotutako dekretuaren hainbat artikulu baliogabetu zituen epai horien bidez Justizia Auzitegiak.
2023/11/17 - 21:35
EAEko Auzitegi Nagusia PSOE-Junts akordio politikoaren aurka agertu da, 'lawfare'ri erreferentzia egiteagatik
Hala ere, adierazpenak Iñaki Subijana presidentearen boto partikularra izan du, bi alderdi politikoren arteko akordio bati buruzko akordio batek organo horri esleitutako eskumenak gainditzen dituela argudiatuta.
2023/11/07 - 09:04
Albiste izango dira: Junts-PSOE negoziazioak; Gaza, erasopean; eta Kontseiluaren balorazioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2023/11/04 - 17:32
Euskararen aurkako epaien kronologia judiziala: 18 ebazpen 2020tik
Norbanakoek, sindikatuek edota enpresek jarritako salaketen ondotik etorri dira gehienetan epaileen erabakiak, eta argudioei erreparatuta, gogortzen joan dira, indarrean dagoen hizkuntza-eskakizunen sistema osoa zalantzan jartzeraino.
2023/11/02 - 13:43
"Euskara biziberritzearen aurka" egiten duten epaiak salatu dituzte EAJk eta EH Bilduk, Legebiltzarrean
Gainera, gaur aurkeztutako ekimenarekin, bat egin dute datorren larunbaterako Euskalgintzaren Kontseiluak, "euskararen erasoaldia salatzeko" Bilbon deitu duen manifestazioarekin.
2023/10/26 - 16:35
Juan Luis Ibarrak euskarari buruzko epaien inguruan egindako kritiken aurka egin du
Magistratuaren ustez, "erabaki judizialei emandako erantzun horretan, MLNVk sufrimendua sozializatzeko estrategiaren esparruan sustatutako Botere Judizialaren deslegitimazio sozialeko beste kanpaina batzuen oihartzuna antzeman daiteke".
2023/10/23 - 11:25
Zupiria, greben harira: "Borondate bat dago ikusarazteko kaos eta katastrofe batean bizi garela"
Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, hauteskunde kutsu nabarmena dute deialdiek. Euskararen kontrako azken epaiak hizpide, Zupiriak esan du "zalantza" sorrarazten diola "prozesu judizialek berme guztiak" ote dituzten.
2023/10/20 - 14:12
"Euskara eta gazteleraren arteko desoreka tratatzeko sentsibilitate falta" egotzi dio Urkulluk justiziari
Lehendakariak iragarri duenez, helegiteak aurkeztuko dizkiote EAEko Auzitegi Nagusiak euskararen kontra eman dituen epaiei. Hala jakinarazi du Urkulluk gaur Voxeko legebiltzarkideak egindako galderari erantzunez.
2023/10/20 - 12:21
Iñigo Urkullu: ''Epaia ez da behin betikoa, ez gaude konforme eta errekurtsoa aurkeztuko dugu''
Iñigo Urkullu lehendakariak EAEko Auzitegi Nagusiak euskararen aurka hartutako azken epaiekin ez datozela bat adierazi du Legebiltzarrean, eta Jaurlaritzak helegitea aurkeztuko duela iragarri du.

2023/10/19 - 19:36
Bigarren epaia bi eguneko epean euskararen normalizaziorako udal dekretuaren aurka
Zehazki, toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko 179/2019 dekretuaren hiru artikulu baliogabetzen ditu. Epaia ez da irmoa eta Eusko Jaurlaritzak 30 eguneko epea du Auzitegi Gorenean helegitea aurkezteko.
2023/10/19 - 19:23
Eudel EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiari buruz: "Toki-autonomiaren aurkakoa da, eta eskumenak mugatzen ditu"
Euskadiko Udalen Elkarteko Batzorde Eragileak egin duen lehenengo ohiko bileran, alkateek adierazpen bat onartu dute, EAEko Auzitegi Nagusiak asteartean eman zuen epaia dela eta.

2023/10/18 - 18:43
Euskararen indarberritze-prozesua "lege-babes sendoarekin hornitzeko" eskatu die UEMAk erakundeei
UEMAk "kezkaz eta larritasunez" hartu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak udal legearen inguruan emandako azken ebazpena. Euskararen indarberritze-prozesuaren aurkako erabakitzat jo du.
2023/10/18 - 14:36
Hizkuntza eskubidea lan eskubide ere badela aldarrikatuko dute azaroaren 4an, "olatu euskarafoboa"ren aurka
Atzo EAEko Auzitegi Nagusiak euskararen kontra emandako epaiaren ondotik, Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbon deituta duen manifestazioa babestu dute gaur hainbat sindikatuk eta eragile sozialek.