2024an Donostian epaitegi bat eta Bilbon lan arloko beste bat sortzea eskatu du EAEko Auzitegi Nagusiak
EAEko Auzitegi Nagusiko salaren osoko bilkurak lehentasunezkotzat jo du aurten bi epaitegi berri sortzea: Donostiako Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia eta Bilboko Lan arloko beste bat, 13.a.
Auzitegiak eremu judizialaren dauden beharrizanen inguruko txostena onartu du, eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari (BJKN) helarazi azterlanean proposatutakoak. Halaber, EAEko epaitegi eta auzitegien funtzionamendua hobetzeko beste neurri batzuk ere jaso ditu.
Espainiako Gobernuari, zehazki Justizia Ministerioari, dagokio organo judizial berriak sortzeko erabakia hartzea. Azken urteotan, Espainiako Estatu osorako 70-80 organo judizial sortzea onartu du, eta ohikoena izan da bi EAEri egokitzea; horregatik ezarri du EAEko auzitegiak lehentasuna bi horietan.
Iaz Arabako Probintzia Auzitegiko Lehen Atala eta Bilboko Lehen Auzialdiko 17 zenbakiko Epaitegian plaza bat sortzea babestu zuen Ministerioak. Azken hori oraindik ez da martxan jarri.
Aukeraketa egiteko Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak bere garaian ezarritako irizpideari jarraitu zaio, hots, lan karga jakin bat duten epaitegiak lehenestea. Hala, irizpide horren arabera, hiru urtez jarraian sarrera-moduluaren % 130 gainditu behar da. EAEren kasuan, txostenak dio azken hiru ekitaldietan (2021, 2022 eta 2023) lehen auzialdiko 24 epaitegi esklusiboek (zibilak) gainditu dutela maila hori. Halaber, ehuneko horen gainetik egon dira Bilboko Lan-arloko epaitegiak (sortutako azken epaitegia izan ezik), Bilboko Zigor-arloko 7 zenbakiko Epaitegia, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Bigarren Atala eta Arabako Auzitegiko Lehen Atala. Txostenaren arabera, Donostiako Zigor-arloko 4. zenbakiko epaitegiak ere maila hori gainditu du 2021eko eta 2022ko ekitaldietan, eta oso hurbil geratu da 2023an ( % 126).
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
La Oreja de Van Goghen abestiak ardatz, Donostia ezagutzeko tour turistiko bat sortu dute
Lander Agirreurreta donostiarrarekin batera, pop talde ezagunaren abestietan aipatzen diren txokoak bisitatu ditugu.
Txosnetako kontzertuak bertan behera hiru egunetan: abuztuaren 5ean Gasteizen, 14an Donostian eta 26an Bilbon
Kontzertuak bertan behera geratu dira ikuskizunetako langileek deitutako grebaren ondorioz.
Goizeko auto-ilaren ondoren, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak AP-8an eta A-1ean
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera. Araban, A-1 autobidean, Gasteiz parean eta Madrilerako bidean sortu dira pilaketak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, gazte bati lapurreta egiten eta hiltzen saiatzea egotzita
Atxilotua, 27 urtekoa, 21 urteko mutil baten furgonetan lapurreta egiten saiatu da lagun batekin, eta biktimak aurre egin die.
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.