Kanariak
2024/09/03 - 13:13
Moncloaren gaineko presioa handitu du Kanarietako gobernuak, etorkin adin txikikoak artatzeari uko eginez
Fernando Clavijo Kanarietako presidenteak "herrialde mailako irtenbidea" eskatu dio Gobernu zentralari, eta bere erabakia justifikatu du argudiatuz adingabeak "ez daudela abandonatuta", erreskatatzeaz arduratu diren Estatuko erakundeen zaintzapean baizik.
2024/09/03 - 13:07
Estebanek uste du Estatuak betebeharrak dituela Kanarietan
Horregatik, ulertu egin du bertako Gobernuaren erreakzioa, baina PPri leporatuz ez duela lagundu. EAJren bozeramaileak "Estatu osoan gogoeta egitea" eskatu du, migratzaileen iritsiera antolatzeko.
2024/08/29 - 20:32
Boluntarioek Kanarietako Hierro uhartera iristen diren magiratzaileak artatzen dituzte
Kanarietako Hierro uhartean gaiezka daude migratzaileen etorrera masiboa dela-eta. Azken 24 orduotan, 5 patera iritsi dira. Iaz, 14.500 migratzaile baino gehiago lehorreratu ziren. Urteon, berriz, 157 kaiuko iritsi dira 12.316 pertsonekin: Hierroko biztanleria baino gehigo.
2024/08/28 - 20:36
Migrazioaren dramak hainbat belaunalditan utzi du arrastoa Kanarietan
Hainbat belaunalditan utzi du arrastoa migrazioak Kanariar Uharteetan. Migrante guztien erdiak baino gehiago azken bost urteetan heldu dira Kanarietara. Urteen poderioz, kaiukoek egurrezko txalupak ordezkatu dituzte eta teknologia berriatara ere egokitu dira.
2024/08/28 - 17:35
Kanaria Uharteetara lehendabiziko aldiz itsasoz migranteak heldu ziren eguna oroitu dute, Fuerteventuran
Sinbolismoz beteriko ekitaldia izan da, bizitza arriskuan jarri duten milaka lagunak gogora ekartzeko eta kostaldera bizirik iristen direnei arreta ematen dienei omenaldia egiteko.
2024/08/28 - 09:39
Albiste izango dira: Kanarietako Bideak 30 urte, lehendakaria-UGT bilera eta Joko Paralinpikoak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/27 - 17:17
Kanarietako Bideak 30 urte: ia 230.000 pertsona iritsi dira Europara Atlantikotik barrena
1994ko abuztuaren 28an, bi gazte saharar txalupa batean iritsi ziren Fuerteventurara, eta, jakin gabe, Europara modu irregularrean sartzeko itsas bide nagusietako bat zabaldu zuten. Kanarietako Bidea ez da migratzaile gehien ekartzen dituen bidea, baina bai hilgarrienetako bat.
2024/08/23 - 19:48
Espainiako Gobernuak 50 milioi eskaini dizkio Kanarietakoari adingabe migratzaileak artatzeko
Torres ministroak adierazi du areagotu egingo direla atzerritarren legearen erreforma ixteko negoziazioak talde parlamentarioekin, eta PPri eskatu dio "konponbidearen aldean jartzeko, ez arazoenean".
2024/07/25 - 10:29
165etik gora migratzaile desagertu eta 25 hil dira Kanarietara zihoan ontzi bat hondoratu ostean
Aurtengo lehen seihilekoan ia hirukoiztu egin da bide hori erabilita Kanarietara heldu den pertsona kopurua, iazko epe berarekin alderatuta. Iaz 1.950 pertsona hil ziren Mauritaniatik Kanarietara heldu nahian.
2024/07/19 - 21:37
Bost etorkin egoera kritikoan, Kanaria Handiko turistaz betetako hondartza batera kaiuko batean iritsi ostean
Osasun-langileek 66 migratzaile artatu dituzte, eta horietatik bost helikopteroz eraman dituzte hainbat ospitaletara, egoera kritikoan.
2024/07/11 - 14:55
Bidaiderik gabeko 33 adingabe migratzaile hartuko ditu Hego Euskal Herriak, 18 EAEn eta 15 Nafarroan
Bizkaiara 7 gazte ekarriko dituzte, Gipuzkoara beste hainbeste, eta Arabara 4 adingabe helduko dira.
2024/07/11 - 11:53
Erkidegoek bidaiderik gabeko 400 adingabe migratzaile hartzea adostu dute
Halere, Espainiako Gobernuak dagoeneko ohartarazi du kopuru hori ez dela nahikoa, eta gaiari lege aldaketa batekin heltzeko premia berretsi du.
2024/07/10 - 08:00
Bidaiderik gabeko adingabe atzerritarren banaketa aztertuko dute gaur Espainiako Gobernuak eta erkidegoek
Tenerifen egingo dute bilera, 19:00etan, eta EAEko ordezkariek telematikoki hartuko dute parte. Atzo, Ubarretxenak aurreratu zuen Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru aldundiek kontingentzia plan bat eskatuko dutela.
2024/07/09 - 15:26
EAEko erakundeek kontingentzia plana eskatuko dute bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrak banatzeko orduan
Maria Ubarretxena Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, gobernuak eta aldundiek telematikoki hartuko dute parte biharko bilera sektorialean. "Arazo estruktural" bati aurre egiteko egitasmo "serioa" galdegingo dute, erkidego guztiek eskubide eta betebeharrak dituztela gogorarazita.
2024/07/06 - 21:51
Legez kanpoko immigrazioaren eta pertsonen trafikoaren aurkako protestak Kanaria uharteetan
Etengabe iristen dira migrantez beteriko paterak Kanarietara. Horren aurrean, hainbat manifestazio egin dituzte bertako zenbait tokitan.
2024/06/04 - 09:00
Kanariak, Europar Batasunaren migrazio politikara begira
Migrazioaren gaia berriro sartu da Europako Parlamenturako hauteskundeetako gaien zerrendan. Bide hilkorrenetariko batek Afrikako kontinentea eta Kanariak lotzen ditu.
2024/05/25 - 19:09
Turismo masiboaren aurkako protestak Estatu osora zabaltzen ari dira
Atzo Eivissan egin zuten manifestazioa; apirilean, besteak beste, Kanaria uharteetako kaleak jendez bete ziren, eta bihar Donostian egingo dute protesta.
2024/05/09 - 13:27
Kanarietako Osasun Kontseilaritzaren egoitza miatzen ari dira, "maskaren auzia" delakoaren barruan
2022an maskaren erosketan Kanarietako Osasun Kontseilaritzari ustez egindako lau milioi euroko iruzurra ikertzen ari da Polizia, eta auzi horrekin lotutako dokumentazio topatu nahi dute miaketan.
2024/04/29 - 21:02
51 pertsona desagertuta eta bederatzi baino ez bizirik, Hierrotik gertu ontzi bat hondoratu ondoren
Kaiukoa duela bederatzi egun abiatu zen Senegaldik, eta petrolio-ontzi batek ikusi du goizeko lehen orduan. Paterak bi egun zeramatzan iraulita. Azken orduetan 267 pertsona migratzaile iritsi dira Kanarietara.
2024/04/29 - 11:22
Tenerifeko kostaldean emakume baten gorpua topatu dutela eta, ikerketa abiatu dute
Arico udalerriaren (uhartearen hegoaldea) parean, uretan, aurkitu zuten hilotza. Guardia Zibilaren arabera, emakumeak luze eraman zezakeen hilda, gorpua ustelduta zegoen eta.