Bidaiderik gabeko adingabe atzerritarren banaketa aztertuko dute gaur Espainiako Gobernuak eta erkidegoek
Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru aldundiek kontingentzia plana eskatuko dute Espainiako Estatura, Kanarietara zehazki, gurasorik gabe heltzen diren adingabe atzerritarrak erkidegoen artean banatzeko orduan. Banaketa proportzionala izatea nahi dute eta hori da defendatuko dutena, gaur, Tenerifen (Kanarietan) gaia lantzeko Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoek egingo dute konferentzia sektorialean.
Hala jakinarazi zuen atzo, kazetariek galdetuta erantzunez, gobernu bileraren osteko agerraldian, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Horren hitzetan, Jaurlaritzaren eta foru aldundien ordezkaritza batek —azken horiek dute eskuduntza— telematikoki hartuko du parte batzarrean, "proposamen bateratu eta adostua" mahai gainean jartzeko. Bidaiderik gabeko adingabe atzerritarren auzia "arazo koiuntural" izateari utzi diola azpimarratu zuen eledunak, eta "arazo estrukturala" den heinean, erantzun "serioa" eman behar zaiola erantsi.
Azaldu zuenez, erkidego guztiek ez diote modu bertsuan erantzuten arazoari, eta datuak jarri zituen mahagainean: EAEn 761 adingabe daude artatuta (511, Bizkaian; 180 Gipuzkoan, eta 70, Araban). Errioxan, aldiz, bederatzi.
"Eskuak zabalik eta elkartasunez erantzuteko prest gaude, betiko moduan", adierazi zuen. Dena dela, uste du erkidegoek "eskubideak eta betebeharrak" dituztela auzi honetan.
Gaurko bilera, Angel Victor Torres Lurralde Politikarako eta Funtzio Publikoaren ministroak deitu du. Kanarietan bizi den "egoera jasanezina" dela eta, "berehalako eta legezko" irtenbidea eman behar zaiola adierazi du. Atzerritartasun Legea aldatu nahi du Espainiako Gobernuak, erkidegoen artean banaketa derrigorrezkoa izan dadin.
Momentuz, Kanariar Uharteetan dauden bidaiderik gabeko 6.000 inguru adin txikoko migratzaileetatik 347 erkidegoen artean banatzea proposatuko die Moncloak erkidegoei; horietatik, 18 jasoko lituzke EAEk eta 15 Nafarroak. Kataluniara iritsiko lirateke gehien, 31, eta gutxien, 4, Errioxara.
Egun, Foru Erkidegoko zentroetan 110 adingabe migratzaile daude.
PP-Vox harremana, kolokan
Adingabe migratzaileen banaketak PP-Vox harremana eta bien arteko koalizio gobernuak tenkatu ditu. PPk ez die jaramonik egin, oraingoz, Vox alderdi ultraeskuindarrak koalizio gobernuak hausteko egindako mehatxuei, bidaiderik gabeko adingabe migratzaileen banaketa erkidegoen artean egitea onartzen badu. Atzerritartasun Legea aldatzearen alde egingo duen ala ez argitu ez duen arren, harrera solidarioa defendatu dute popularrek, betiere finantziazio nahikoa baldin badago.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.