Kanariak
2022/09/25 - 19:22
Depresio tropikal batek 165 litro metro karratuko utzi ditu Kanarietan 24 orduan
Tenerife Iparraldetik Loiura 14:40ean iritsi behar zen hegaldi bat bertan behera geratu da eguraldi txarraren ondorioz. Prezipitazio handiak izaten ari dira artxipelago osoan, baina bereziki Kanaria Handian, La Palmako ekialdean eta El Hierron.
2022/09/25 - 16:39
Alerta mailarik gorenean jarraitzen dute Kanariar uharteetan prezipitazio handiengatik
Kanariar artxipielagoa alerta laranjan eta alarma gorrian dago euriagatik. Hermine ekaitz tropikalak indarra galdu eta depresio bilakatu den arren, kalteak utzi ditu, hala nola uholdeak, lur jausiak, eta zenbait errepide moztuta.
2022/08/20 - 22:58
Galdakaoko boluntarioek omenaldia jaso dute La Palmako erupzioaren ostean emandako laguntzagatik
Alvaro Saizek, Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteko presidenteak, hunkituta gogoratzen ditu duela ia urtebete uhartean igaro zituzten egunak. Oraindik ere esker on mezuak jasotzen jarraitzen dute.
2022/08/20 - 19:22
Spanairren biktimen familiek justizia eskatu dute istripuaren 14. urteurrenean
154 hildako eta 18 zauritu izan ziren istripuan. Kaltetuen Elkarteak bere borrokari eusten dio, aireko istripuek kaltetutakoen eskubideak onartzeko asmoarekin.
2022/07/30 - 02:03
Gizon bat atxilotu dute Santa Cruz Tenerifekoan, bikotekide ohia hiltzeagatik
Hala, 26 lirateke aurten genero indarkeriagatik eraildako emakumeak.
2022/07/24 - 16:24
Espainiar Estatuan azken astean sortutako suteek aktibo jarraitzen dute
Tenerifeko sutea bizirik dago oraindik, baina perimetratuta dago. Gau osoan itzaltze lanetan ibili ostean, 2.400 hektarea kaltetuta daudela azpimarratu dute hango autoritateek. Galizian eta Leonen, halaber, azken astean sortutako suteek oraindik aktibo jarraitzen dute.
2022/05/09 - 09:43
Gutxienez 44 pertsona hil dira Mendebaldeko Saharako kostaldean patera bat hondoratuta
12 pertsona bizirik atera dira, baina Marokoko agintariek atxilotu egin dituzte. Ontzia Kanarietara zihoan.
2022/04/26 - 12:38
Pertsona bat hil da eta 26 desagertu, haurrak tartean, Kanarietatik 245 km-ra patera bat hondoratuta
Itsas Salbamenduko ontziak 80 lagun zituen kubiertan aurreko bi erreskateetatik, eta pateran zihoazen 34 bidaiari (22 gizon, hamar emakume eta bi adingabe) salbu jartzea lortu du.
2022/03/19 - 15:21
Fronte Polisarioa: "Sanchezek trukerako erabili du saharar herria"
Kanarietako Fronte Polisarioaren ordezkariak berretsi duenez, Espainiak Marokoren autonomia egitasmoa babestu izanak Saharako gatazka konpontzeko, agerian uzten du Espainiako Gobernuaren "hipokrisia" nazioarteko legezkotasunari buruz ari denean.
2022/01/17 - 13:15
Patera batean zihoazen 43 pertsona hil dira Marokoko uretan
Ontzian 30 gizon, 20 emakume eta hiru haurtxo zihoazen. Horietatik 26 gizon, 14 emakume eta hiru umetxoak hil dira.
2021/12/24 - 17:17
Egun bat falta da La Palmako sumendia ofizialki itzalitzat emateko
Datuek La Palmako sumendiaren erupzio prozesuaren neke zantzuak berresten jarraitzen dute.
2021/12/24 - 16:37
Hauek dira 17 autonomiek Gabonetarako hartu dituzten neurriak
Euskadi eta Nafarroa mugakide diren erkidegoekin aztertzen ari dira murrizketa komunak ezartzeko aukera. Kataluniak etxeratze-agindua ezarri du, eta Madrilek eta Gaztela-Mantxak ez dute murrizketa berezirik ezarri.
2021/12/24 - 13:27
La Palmako sumendiko erupzioa hiru hilabetetan zehar
La Palmako sumendiak bihar beteko ditu hamar egun azken erupzioa gelditu zenetik. Epe hori ezarri dute irailaren 19an piztu zen erupzioa behin betiko amaitutzat jotzeko. Berrikus ditzagun sumendiak piztuta igaro dituen hiru hilabeteak.
2021/11/30 - 10:41
La Palmako sumendiaren kono nagusia, drone batetik ikusita
Irudietan ikus daiteke kono nagusiak jarduera eten duela eta bigarren mailako konoak biltzen duela une honetan jarduera handiena.
2021/11/19 - 15:42
Bizkaiko Gurutze Gorriko Alain Bravok hamar egun egin ditu Palman laguntzen
Anboton, Gorbeian eta Bizkaiko beste mendi askotan makina bat erreskate egin ditu Alain Bravok. Oraingoan, ostera, urrutiko beste mendi batean ibili da laguntzen, La Palmako Cumbre Viejan izan da.
2021/11/10 - 11:57
La Palmako sumendiaren isurketa berri bat itsasoa iritsi da Los Guirres hondartzaren inguruan
Labaren eta itsasoaren arteko talka termikoaren eraginez azido klorhidrikoaren partikulak dituzten lurrun zutabeak sortu dira. Lurrun hau osasunerako arriskutsuak izan daitezke (@involcan-en irudiak).
2021/11/04 - 10:38
Zeinu batzuek La Palmako erupzioaren amaiera gertuago dagoela pentsarazten diete zientzialariei
Dardara seinaleak gutxitu egin dira asteartetik eta sufre-dioxidoak beheranzko joera izan du. Jarduera sismikoa ere eremu eta sakonera berean mantentzen da.
2021/11/02 - 15:43
GBGE Galdakao elkartea La Palmara joan da, sumendiaren kaltedunei laguntzera
Galdakotik joan diren sei pertsonek labak edo errautsek suntsitu ez dituzten etxebizitzak salbatzea da helburua. Horretarako egin behar duten lana ez da makala.
2021/11/02 - 10:49
La Palmako bost udalerritan eskolak bertan behera utzi behar izan dituzte sumendiaren errautsarengatik
Eskolak Internet bidez izango dira El Paso, Los Llanos de Aridane, Tazacorte, Tijarafe eta Puntagorda udalerrietan, La Palmako sumendiak botatzen duen errautsaren ondorioz.
2021/11/01 - 13:15
La Palmako sumendia zazpigarren erupzio astean sartu da
La Palmako sumendiak 975,2 hektarea kaltetu eta 2.574 eraikin suntsitu ditu irailaren 19an erupzioan sartu zenetik.