Kanariak
2022/03/19 - 15:21
Fronte Polisarioa: "Sanchezek trukerako erabili du saharar herria"
Kanarietako Fronte Polisarioaren ordezkariak berretsi duenez, Espainiak Marokoren autonomia egitasmoa babestu izanak Saharako gatazka konpontzeko, agerian uzten du Espainiako Gobernuaren "hipokrisia" nazioarteko legezkotasunari buruz ari denean.
2022/01/17 - 13:15
Patera batean zihoazen 43 pertsona hil dira Marokoko uretan
Ontzian 30 gizon, 20 emakume eta hiru haurtxo zihoazen. Horietatik 26 gizon, 14 emakume eta hiru umetxoak hil dira.
2021/12/24 - 17:17
Egun bat falta da La Palmako sumendia ofizialki itzalitzat emateko
Datuek La Palmako sumendiaren erupzio prozesuaren neke zantzuak berresten jarraitzen dute.
2021/12/24 - 16:37
Hauek dira 17 autonomiek Gabonetarako hartu dituzten neurriak
Euskadi eta Nafarroa mugakide diren erkidegoekin aztertzen ari dira murrizketa komunak ezartzeko aukera. Kataluniak etxeratze-agindua ezarri du, eta Madrilek eta Gaztela-Mantxak ez dute murrizketa berezirik ezarri.
2021/12/24 - 13:27
La Palmako sumendiko erupzioa hiru hilabetetan zehar
La Palmako sumendiak bihar beteko ditu hamar egun azken erupzioa gelditu zenetik. Epe hori ezarri dute irailaren 19an piztu zen erupzioa behin betiko amaitutzat jotzeko. Berrikus ditzagun sumendiak piztuta igaro dituen hiru hilabeteak.
2021/11/30 - 10:41
La Palmako sumendiaren kono nagusia, drone batetik ikusita
Irudietan ikus daiteke kono nagusiak jarduera eten duela eta bigarren mailako konoak biltzen duela une honetan jarduera handiena.
2021/11/19 - 15:42
Bizkaiko Gurutze Gorriko Alain Bravok hamar egun egin ditu Palman laguntzen
Anboton, Gorbeian eta Bizkaiko beste mendi askotan makina bat erreskate egin ditu Alain Bravok. Oraingoan, ostera, urrutiko beste mendi batean ibili da laguntzen, La Palmako Cumbre Viejan izan da.
2021/11/10 - 11:57
La Palmako sumendiaren isurketa berri bat itsasoa iritsi da Los Guirres hondartzaren inguruan
Labaren eta itsasoaren arteko talka termikoaren eraginez azido klorhidrikoaren partikulak dituzten lurrun zutabeak sortu dira. Lurrun hau osasunerako arriskutsuak izan daitezke (@involcan-en irudiak).
2021/11/04 - 10:38
Zeinu batzuek La Palmako erupzioaren amaiera gertuago dagoela pentsarazten diete zientzialariei
Dardara seinaleak gutxitu egin dira asteartetik eta sufre-dioxidoak beheranzko joera izan du. Jarduera sismikoa ere eremu eta sakonera berean mantentzen da.
2021/11/02 - 15:43
GBGE Galdakao elkartea La Palmara joan da, sumendiaren kaltedunei laguntzera
Galdakotik joan diren sei pertsonek labak edo errautsek suntsitu ez dituzten etxebizitzak salbatzea da helburua. Horretarako egin behar duten lana ez da makala.
2021/11/02 - 10:49
La Palmako bost udalerritan eskolak bertan behera utzi behar izan dituzte sumendiaren errautsarengatik
Eskolak Internet bidez izango dira El Paso, Los Llanos de Aridane, Tazacorte, Tijarafe eta Puntagorda udalerrietan, La Palmako sumendiak botatzen duen errautsaren ondorioz.
2021/11/01 - 13:15
La Palmako sumendia zazpigarren erupzio astean sartu da
La Palmako sumendiak 975,2 hektarea kaltetu eta 2.574 eraikin suntsitu ditu irailaren 19an erupzioan sartu zenetik.
2021/10/30 - 22:50
Milaka turista joan dira zubi honetan La Palmara, sumendiaren erupzioa ikusteko
Zubi honetan turismoa berreskuratzen hasi da La Palma. Izan ere, 10.000 turistatik gora bertaratu dira sumendia ikustera, eta hoteletako okupazioa zein garraio publikoa beteta daude. Gainera, bisitari-oldeagatik, lotura-autobusak jarri dituzte behatokira iristeko.
2021/10/29 - 14:43
Bonba bolkaniko bat La Palmako sumendiko hegalean behera
Harri Geiger geokimikariak grabatu ditu irudiak. Irudietan, La Palmako sumendiaren goialdetik abiadura handian jaisten den bonba bolkaniko bat ikus daiteke.
2021/10/28 - 11:51
La Palmako sumendiaren kono nagusia hautsi egin da berriro eta airearen kalitatearekiko kezka areagotu egin da
Azken orduetan, 3,5 gradutik gorako lurrikarak ugaritu egin dira La Palman, sakonera ertainetan eta sakonetan. Horren ondorioz, VI intentsitateko lurrikara gertatzeko aukerak handitu egin dira.
2021/10/27 - 18:17
138 lurrikara baino gehiago izan dira La Palman azken 24 orduotan, 4,6ko indarrekoa handiena
Laba botatzen jarraitzen du sumendiak, eta kolada zaharren gainetik doaz berriak. Irailaren 19tik, 908 hektarea harrapatu ditu labak.
2021/10/27 - 11:48
La Palmako sumendiaren barneko konoa behera etorri da
Joan den irailaren 19an Cumbre Viejan hasi zen erupzioaren ondorioz sortutako konoa etengabe birsortzen ari dela ohartarazi dute adituek, material magmatikoaren pisua dela eta.
2021/10/26 - 12:58
Laba masa handi bat uhartearen mendebalderantz doa, konoa hautsi ostean
Atzo arratsaldean konoa hautsi ostean, labak gainezka egin du eta luiziak izan dira. Dena dela, haustura horiek ohikoak izaten dira halako prozesuetan, zientzialarien arabera.
2021/10/26 - 10:57
Konoan haustura berri bat izan da La Palmako sumendian
Irailaren 19an sumendiaren erupzioa hasi zenetik, konoaren hainbat haustura gertatu dira. Zientzialariek gertakari hau normaltzat jotzen dute prozesu mota honetan.
2021/10/25 - 13:51
La Palmako sumendiaren konoaren kolapsoak laba iturri handi bat utzi du agerian
David Calvo Involcaneko bozeramaileak adierazi duenez, gasen isurketa "izugarria" da, 50.000 tona sufre dioxido isuri baitira, eta sumendiak laba gehiago igortzen ditu joan den asteburutik, konoaren albo batean bi pitzadura eta aho berri bat ireki direnetik.