Kanariak
2021/10/21 - 16:42
Laba errekak indartuta, azken orduetan 500 pertsona etxetik irtenarazi dituzte La Palman
Azken orduotan 229 eraikin irentsi ditu labak eta dagoeneko ia 900 hektarea erre dira. Auzo kaltetuetan bizi diren lagunen kezka nagusia Todoque antzera bukatzea da, herriaren arrastorik gabe.
2021/10/21 - 14:42
Bi koladak bat egin ondoren labak auzoa ez suntsitzea espero dute La Lagunako bizilagunek
Kostaldera hurbiltzen ari den isurketaren ondorioz, Las Martelas (Los Llanos de Aridane), Marina Alta, Marina Baja, La Condesa eta Cuesta Zapata (Tazacorte) auzoetako bizilagunak etxetik irtenarazi dituzte gaur gauean.
2021/10/21 - 13:36
Cumbre Viejako sumendiaren labak 866 hektarea estali eta 2.185 eraikin suntsitu ditu
Laba gertu zegoela ikusita, Las Martelas (Los Llanos de Aridane), Marina Alta, Marina Baja, La Condesa eta Cuesta Zapata (Tazacorte) auzoetako bizilagunak ebakuatzeko agindua eman dute bart.
2021/10/20 - 16:46
La Palmako sumendiaren laba La Lagunako herrigunean sartu da
Gau eta egun La Palamako sumendiaren jarioak ez dauka etenik. Ahuldu beharrean, indarra hartu du eta harritzar izugarriak botatzen ditu.
2021/10/20 - 14:35
Cumbre Viejako sumendiaren laba La Lagunako herrigunera iritsi da
Une honetan gehien kezkatzen duen beste isurketa itsasorantz doana da, kasu honetan Tazacorte udalerri osoa konfinatzera behartuko lukeena.
2021/10/19 - 16:44
Piztu zenetik hilabetera, bizi-bizi jarraitzen du La Palmako sumendiak
Hilabete honetan 2.000 eraikin suntsitu ditu labak eta 50 kilometro errepide etenda daude. Platanondoetan ere kalte handiak eragin ditu. La Palmako aberastasunaren erdia sortzen du platanoak eta 10.000 familiaren sostengua da.
2021/10/19 - 14:14
La Palmako sumendiaren bigarren kolada itsasotik gertu dago, erupzioa gertatu eta hilabetera
Labak 763 hektarea erre eta ia 2.000 eraikin suntsitu ditu. Adituen kalkuluen arabera, sumendiak 75 milioi metro kubiko laba baino gehiago bota ditu jada.
2021/10/18 - 22:38
La Palmako haurrak eskolara itzuli dira, sumendia erupzioan hilabete eman ondoren
Hainbat udalerritako haur askok eskolak bertan behera utzi behar izan zituzten, ikasgeletan egoteak ekar zezakeen arriskuagatik. La Palmako sumendia erupzioan hasi zela hilabete betetzear dela, gaur 4.000 ikasle baino gehiago eskolara itzuli dira.
2021/10/15 - 15:34
Abiadura handiko laba ''tsunamia'' La Palman
La Palmako sumendian jarduera aregotu egin da azken ordu hauetan. Labak atzo sumendiaren kono nagusian gainezka egin ondoren, gaur emari handiko laba isurketa ikusi dugu. Izan ere, adituek abiadura handiko laba tsunamia deitu diote sortu denari.
2021/10/14 - 18:56
Kanarietako presidenteak adierazi du "etsaia" sumendia dela
Indar parlamentario guztiek babestu egin dute Angel Victor Torresen eta Kanarietako Gobernuaren jarduna larrialdiaren aurrean. Agente guztien laguntza eskertu du presidenteak, eta "ahal bezainbeste" egingo duela agindu du.
2021/10/14 - 12:39
La Palmako sumendiaren laba, itsasoaren azpian
Laba itsas ekosistema lurrun eta azidoengatik aldatzen ari da, eta epe luzera aberastasun biologikoa sortuko du. Oraingoz, inguruan arrainak ikusten dira, uraren tenperatura bi gradu igo da eta pH-a jaitsi egin da.
2021/10/13 - 18:44
Labak 656 hektareari eragin die eta La Palmako 1.458 eraikin suntsitu ditu
Irailaren 19tik irekita dauden hiru isurketetatik, kezkagarriena azkena da, aktiboena dagoena. Industrialde bat suntsitu du eta 800 pertsona ebakuatzera behartu ditu.
2021/10/13 - 14:32
Hiru laba-fluxuetatik laba isurtzen jarraitzen du Cumbre Viejako sumendiak
Azken neurketen arabera, labak 656 hektarea eta 1.458 eraikin harrapatu ditu. Halaber, 20 lurrikaratik gora zenbatu dituzte azken orduetan.
2021/10/13 - 13:32
Mapa interaktiboa: Kontsultatu hemen La Palmako sumendiaren bilakaera
Modu grafikoan erakusten dizugu eitb.eus-ek Cumbre Viejako sumendiaren erupzioari egindako jarraipena: albisteak, gakoak, multimedia eta testigantzak.
2021/10/12 - 19:12
Los Llanos de Aridaneko 800 bizilagun ebakuatuko dituzte laba koladaren norabidea dela eta
La Lagunako zenbait gune husteko agindua eman du Pevolcako zuzendaritzak, ipar-mendebaldeko laba koladaren norabidea dela eta.
2021/10/11 - 22:46
Ia 3.000 pertsona konfinatu behar izan dituzte La Palman zementu-fabrika batek su hartu ondoren
Labak Callejon de la Gatako industrialdea hartu eta porlan lantegi batek su hartu du. Isuri diren gasen ondorioz, badaezpada El Pasoko eta Los Llanos de Aridaneko bizilagunei etxean egoteko eskatu diete.
2021/10/11 - 13:38
Cumbre Viejako sumendiak oso aktibo jarraitzen du erupzioan sartu zenetik hiru aste bete direnean
Sumendiaren jarduera etengabeak eta kono nagusia partzialki erortzeak koladak iparralderantz hedatzea ekarri du. Jarduera sismikoak ere handia izaten jarraitzen du, 40 dardara baino gehiago izan baitira azken orduetan, horietako bat 4,3koa, sakonera handian bada ere.
2021/10/10 - 15:20
Arroka zati erraldoiak, La Palmako sumendiko laban zehar
La Palmako sumendiaren zati bat erortzean askatutako kolada berrian hiru pisuko erakinen tamainako arroka zatiak doaz, IGMEk grabatutako irudietan ikusi daitekeenez.
2021/10/09 - 23:07
La Palmako sumendiaren kolada berrien aurrean lasaitasuna eskatu dute
La Palmako Sumendietarako Larrialdi Zerbitzuak lasaitasuna eskatu die goizaldean Cumbre Viejan sortutako kolada berrien inguruan dauden herritarrei. Momentuz arriskurik ez dagoela esan du.
2021/10/09 - 21:08
Lasaitasuna eskatu dute La Palmako sumendiko fajanaren haustura posiblea dela eta
Fenomenoa gertatzekotan, erupzioaren hasieratik hustutako eremuari soilik eragingo lioke, eta sortuko lukeen olatua txikia izango litzateke.