Kazetaritza
2024/08/02 - 09:37
Albiste izango dira: Pablo Gonzalez aske, Gasteizko jaien pregoia, eta ERCren barne galdeketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/17 - 13:18
Sanchezek neurriak adostea eskaini du, hedabideen jabetzan eta finantziazioan gardentasun handiagoa izateko
Espainiako Gobernuko presidenteak azaldu duenez, komunikabideen Europako araudiak eskatzen duena Estatuko legedira eraman behar da. "Estrasburgon bozkatzen dena Espainian ere onartu daiteke", azpimarratu du.
2024/07/10 - 22:37
Balezta batekin hiru emakume hiltzeaz susmagarria den gizona atxilotu du poliziak
Hainbat orduz bila aritu ostean, agintariek 26 urteko Kyle Clifford Londres iparraldean atxilotu dute. Hilerri baten inguruan inguruan aurkitu dute, zaurituta, eta erietxera eraman dute.
2024/07/04 - 00:59
Euskal kazetariaren aurkako epaiketaren data finkatzeko eskatu dio '#FreePabloGonzalez' elkarteak Poloniari
Poloniako espetxean dagoen euskal kazetariaren bikotekideak, Oihana Goirienak, zehaztu duenez, espioitza da leporatzen dioten tipo penala, baina "zehaztu egin behar dute, eta hori da ia bi urte eta erdian egin ez dutena".
2024/07/01 - 12:50
"Irakurlerik ez duten" hedabideen finantzaketa publikoari muga jarriko dio Sanchezek
Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du uztailaren 17an aurkeztuko dituela Diputatuen Kongresuan eraberritze demokratikorako neurriak.
2024/06/26 - 17:16
Pablo Gonzalezen askatasuna eskatu dute Madrilen
Poloniako enbaxadaren aurrean bildu dira hainbat kazetari elkarteetako kideak askatasuna edota epaiketa justu bat eskatzeko. Oihana Goirienak Albares ministroari eskatu dio egoera desblokeatu dezala eta, Assangen kasua ikusita, ez dutela itxaropenik galtzen adierazi du.
2024/06/26 - 15:19
Assange Australiara iritsi da, aske utzi duen akordioa formalizatu ondoren
Wikileaks atariko sortzailea gizon aske gisa iritsi da Camberrako aireportura. Txaloka eta oihuka hartu duten bertan bildu direnek.
2024/05/21 - 14:21
Toni Espadas argazkilari kataluniarra hil dute Etiopiako tribu bati buruzko programa bat grabatzen ari zela
Txileko "Socios por el Mundo" telebista saioko kide zen, eta Etiopian Murci tribua grabatzetik bueltan zeudela eraso egin zieten.
2024/05/20 - 16:03
Erresuma Batuko Justiziak AEBra estraditatzearen aurkako apelazio baimen berri bat eman dio Assangeri
WikiLeaksen sortzaileari 18 espioitza eta pirateria informatikoko karguak leporatzen dizkiote, eta Estatu Batuetan 175 urteko zigorra ezar diezaiokete.
2024/05/17 - 20:32
Gutxienez 147 kazetari eta hedabideetako langile hil ditu Israelek Gazan, zazpi hilabeteko erasoaldian
Israelgo Gobernuak Gazako Zerrendara nazioarteko prentsa sartzea galarazten du urriaren 7tik, eta maiatzaren hasieran Al Jazeera kateari Israelen jardutea debekatu zion, Gazari buruzko informazioa kontrolatzeko helburuz.
2024/05/14 - 18:55
Pablo Gonzalezek senideen bisita jaso du, eta akusazioa "behingoz zehazteko" eskatu diote Poloniari
Euskal kazetariaren emazteak azaldu duenez, semearekin batera, bi orduz bisitatu ahal izan zuen Gonzalez Poloniako zerbitzu sekretuetako kideen aurrean, bi urte eta hiru hilabeteetako kartzelaldian jaso duen hirugarren bisitan.

2024/05/06 - 17:39
Italiako telebista eta irrati publikoetako kazetariak, "zentsura saiakeren" aurka greban
"Nahiago dugu egun bateko edo gehiagoko soldata galdu, gure askatasuna galdu baino, zerbitzu publikoaren askatasuna eta autonomia guztion balioa dela sinetsita. Eta RAI guztiona da ", esan dute langileek.
2024/05/03 - 23:50
'#FreePabloGonzalez' plataformak gogorarazi duenez, "ez dago prentsa askatasunik kazetari askerik gabe"
Euskal kazetariak 796 egun daramatza behin-behineko espetxealdian, eta isolatuta. Joan den otsailean bi urte egin zituen atxilotuta Polonian. Hilabete bereko 15ean, Lublingo Apelazio Auzitegiak kartzelaldia beste hiru hilabetez luzatzea erabaki zuen.
2024/05/03 - 12:06
Grafiko interaktiboa: prentsa askatasunaren egoera munduan
Mugarik Gabeko Kazetariak (RSF) gobernuz kanpoko erakundeak urtero kaleratzen duen munduko herrialdeen zerrenda eguneratuta argitaratu du gaur, prentsa askatasunaren mundu egunean.
2024/05/03 - 10:03
Albiste izango dira: Legebiltzarkideen akreditazioa, antxoa eta berdel kostera eta Prentsa Askatasunaren Eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/03 - 10:01
Erakunde politikoak bilakatu dira prentsa askatasunaren kontrako mehatxu nagusia, RSFren arabera
Herrialde eskandinaviarrak dira, Norvegia, Danimarka eta Suedia tartean, kazetaritza askatasunez egiteko onenak. Zerrendaren azken postuetan ageri dira, ordea, Siria, Afganistan eta Txina. Espainiak eta Frantziak euren postuak hobetu dituzte.
2024/05/01 - 13:24
Victoria Prego kazetaria hil da 75 urterekin
Trantsizioa "erretratatu" zuen kazetaria gaur goizaldean hil da Madrilen. Bere ibilbidean zehar, Espainiako bizitza politiko, ekonomiko, sozial eta kulturaleko pertsonaia garrantzitsuak elkarrizketatu zituen, hainbat argitalpenetan kolaboratzaile izateaz gain.
2024/04/28 - 19:02
Atxilotu eta bi urtera Pablo Gonzalezen epaiketak datarik ez duela salatu dute lagun eta senideek
Aldarrikapen eguna izan dute gaur Nabarnizen. Oihana Goiriena Pabloren bikotekideak eskatu du epaiketa egin arte aske utz dezatela edo gertuko kartzela batera ekar dezatela.
2024/04/18 - 15:37
''Emakume palestinar bat ilobaren gorpua besarkatzen'' argazkiak irabazi du 2024ko World Press Photo saria
Epaimahaia "erabat hunkituta geratu da irudi honek ikusleengan eragiten duen gogoeta emozionalarekin". Irudian 36 urteko Inas Abu Maamar agertzen da, 5 urteko Saly ilobaren gorpua besarkatzen.
2024/04/18 - 14:07
Palestinako biktima zibilen mina, urteko argazki onena World Press Photon
Mohammed Salem argazki-kazetari palestinarrak "une boteretsu eta tristea, Gazan gertatzen ari zenaren sentsazio orokorra laburbiltzen duena", definitzen du argazkia.