Kontsumoa
2021/10/06 - 09:58
Argindarraren prezioak goia joko du gaur: 228 euro megawatt-orduak
Ordurik garestiena 21:00etatik 22:00etara bitartekoa izango da. Ordu tarte horretan, 260 euro balioko du megawatt-orduak. Horren aurrean, argindarraren prezioa finkatzerakoan gasarena kanpoan uzteko aukera aipatu du Europako Batzordeak.
2021/10/01 - 19:59
FACUAk Bilboko Balicana jatetxea salatu du adingabeei sartzea eragozteagatik
FACUAk Balicana jatetxearen webgunean egiaztatu ahal izan duenez, lokala "helduentzat esklusiboki erreserbaturik" dago, eta mezu berdina agertzen da erreserbak egiteko eta harremanetan jartzeko ataletan.
2021/09/29 - 22:50
Argiaren eta erregaiaren prezioaren igoerak eragina du erosketa-saskian
Argindarraren eta erregaiaren prezio igoerak bultzatuta, Kontsumorako Prezioen Indizea azken 13 urteetako tasarik altuenean kokatu da. Urtebetean % 4 igo da, herritarren poltsikoari zuzenean eraginez.
2021/09/29 - 21:00
Iraila, historiako hilerik garestiena, argindarraren prezioak zortzi marka hautsi baititu
Alberto Garzon Kontsumo ministroak onartu duenez, elektrizitatearen fakturan igoera etengabeak eragiten ari den merkatuko "tentsioa datorren urteko udaberrira arte luzatuko da erraz, edo gehiago".
2021/09/29 - 16:41
Getxo da erosketak egiteko Espainiako Estatuko bigarren herririk garestiena
Halaber, EAE erosketa-saskia betetzeko lurralderik garestienen artean dago, Balearrekin, Kanariekin eta Kataluniarekin batera. Valentzia eta Murtzia dira merkeenak.
2021/09/29 - 14:50
Abuztuan baino % 0,8 altuagoak dira prezioak irailean
KPIa, gainera, % 4 igo da iazko datuekin alderatuta. Batez ere, argindarrak garestitzeak eragin du igoera hori. INEk aurreratu dituen datuen arabera, abuztuko igoera (% 3,3) baino zazpi hamarren handiagoa izango litzateke hil honetakoa.
2021/09/24 - 22:29
Merkataritza Bonuen kanpaina berri bat iragarri du Hurtadok, 4,7 milioi eurokoa
Adierazi duenez, Turismo Bonua "ez da espero bezala funtzionatzen ari", eta indarraldia amaitzen denean "eraginkortasun falta" zergaitik eman den aztertuko dute.
2021/09/21 - 12:37
Butano bonbonaren prezioa % 4,88 garestitu eta 16,12 eurora iritsi da
Duela astebete Espainiako Gobernuak ezarritako arintze-mekanismorik gabe, % 7,16 igoko litzateke botilaren prezioa, zergarik gabe. OCUk bonu sozial elektrikorako eskubiderik duten egiaztatzea gomendatzen die familiei.
2021/09/14 - 22:39
Hauek dira Espainiako Gobernuak onartutako neurriak argindarra merkatzeko
Espainiako Gobernuaren ustez, fakturaren zati arautua % 47,2ra jaitsiko dute etxebizitzetan, eta % 24,5era industrian.
2021/09/14 - 12:35
Prezioak % 0,5 igo dira Euskadin eta % 0,2 Nafarroan abuztuan
Batez ere, elektrizitatearen garestitzeak eragin du prezioen gorakada, handizkako merkatuan markak hausten ari baita.
2021/09/12 - 23:16
Argindarrak marka berria ezarriko du astelehen honetan: 154,16 euro/MWh
Ordutegia kontuan izanda, astelehen honetako ordurik merkeena 05:00etatik 06:00etara bitartekoa izango da (125 euro ordainduko baita megawatt-ordua). Garestiena, berriz, 20:00etatik 21:00etara bitartekoa izango da (170 eurora igoko baita).
2021/09/08 - 21:00
Argindarrak inoizko preziorik handiena izango du ostegun honetan, 141,7 euro ordainduko baita, % 4 gehiago
Ostegun honetan iazko egun berean baino hiru aldiz garestiago ordainduko da, orain urtebete 46,08 euro ordaindu baitzen megawatt-ordua.
2021/08/24 - 16:27
EAEko familiek batez beste 232 euro gastatuko dituzte aurten eskola materiala erosten
Iazkoa urte oso berezia izan zen eta Cetelem Behatokiak aurkeztutako ikerketaren arabera, aurten gastua % 29 haziko da.
2021/08/21 - 20:45
Argindarraren prezioa berriro garestituko da ostiral honetan: 117,14 euro megawatt orduko (MWh)
Gauzak horrela, energia elektrikoaren prezioa joan den asteko zifretara itzuliko da, bost errekor erdietsi baitziren, azkena ostiralean (117,29 euro/MWh).
2021/08/16 - 14:24
Argindarraren prezioa 100 euro/MWh-tik jaitsiko da gaur, baina duela urtebeteko prezioa hirukoiztuko du halere
Hirugarren egunez jarraian egingo du behera argindarraren prezioak, gaur 88,92 euro/MWh-ra arte. Joan den astean bost errekor hautsi zituen, ostiralean maximo historikora arte, 117 euro/kWh-ko prezioarekin.
2021/08/13 - 19:25
OCUren gomendioak argindarraren prezioaren gorakadaren harira: Nola aurreztu daiteke abuztuko fakturan?
Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak (OCU, gaztelaniazko sigletan) azaldu duenez, kontsumo bererako % 30eko aldea dago tarifa garestienen eta merkeenen artean. Hori dela eta, oso gomendagarria da konpainia elektrikoarekin kontratatutako tarifak berraztertzea.
2021/08/09 - 12:00
Argindarraren prezioak beste maximo bat erdietsiko du gaur, 106,74 euro/MWh
Duela urtebeteko salneurria (38 euro megawatt-ordua) halako hiru da.
2021/08/08 - 18:33
Bezeroak irabazi dituzte aurten bidaia agentziek, Interneten euren kabuz erosteko ohitura zutenak bereganatuz
Covidak eragindako ziurgabetasun egoeran, jendeak nahiago du agentzia bidez hartzea bidaiak, badaezpada ere. Segurtasuna irabazten dutela diote bezeroek.
2021/08/02 - 16:27
Argindarraren prezioak gora egin du berriro, eta maximo historikoetara hurbiltzen ari da
Kontsumitzaile arrunt batentzako historiako hirugarren faktura garestiena izan da uztailekoa. Gas naturalaren garestitzeak eta isurtzeko eskubideen salneurri altuek igoera eragin dutela diote oraingoan.
2021/07/21 - 22:55
Etenik gabe gora egiten ari da argindarraren faktura
Argiak prezio historikoa du gaur, inoizko altuena: 106,57 euro megawatt ordua. Argindarraren faktura etenik gabe gora egiten ari da azken aldian.