Getxo da erosketak egiteko Espainiako Estatuko bigarren herririk garestiena
Getxo da erosketak egiteko Espainiako Estatuko bigarren herririk garestiena Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak (OCU) egindako ikerketa baten arabera. Lehen postuan Las Palmas dago.
Erkidegoei begiratuz gero, Euskal Automia Erkidegoa ere erosketa-saskia betetzeko lurralderik garestienen artean dago, Balearrekin, Kanariekin eta Kataluniarekin batera. Valentzia eta Murtzia dira merkeenak.
Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak urtero egiten duen erosketa-otarreari buruzko ikerketan 160.976 salneurri baino gehiago aztertu dituzte Espainiako Estatuko 65 hiritan dauden 1.103 saltokitan, baita Interneten ere.
Ikerketaren arabera, batez beste etxe batek elikadurara bideratzen duen aurrekontuaren % 19,5 aurreztu da azken urtean, baina hirien arteko aldeak oso esanguratsuak direla ohartarazi du; izan ere, gehienezko aurrezkia 325 eta 3.532 euro artekoa da.
Kanaria Handiko Las Palmas da erosketak egiteko tokirik garestiena, eta atzetik daude Getxo, Palma, Bartzelona eta Madrilgo Alcobendas , hurrenez hurren.
Supermerkatu kateei erreparatuz gero, Dani da, beste behin, katerik merkeena, eta Mas Ahorro eta Family Cash ditu atzetik. Espainiako Estatuko supermerkatuen artean, Alcampo da merkeena, eta Suma, berriz, garestiena.
Bestalde, OCUk nabarmendu du salneurriak batez beste % 0,4 igo direla, eta energiaren prezioaren garestitzeak erosketa-saskiko oinarrizko produktu batzuei eragin diela, hala nola esneari, arrautzei edo oilasko eta untxi haragiari.
OCUk dio erosketa-saskiko produktuen % 55 garestitu egin direla, eta % 45 merketu. Markako produktuek batez beste % 1,1 egin dute gora, ia marka zurikoek bezala ( % 1).
Zure interesekoa izan daiteke
Brent upelaren prezioa apaldu egin da 108 dolarreraino
Hala ere, merkatuak beldur dira petrolioaren prezioak gora egiten jarraituko duela Ekialde Hurbileko tentsioen eta Ekidalde-Mendebaldeko oliobidearen itxieraren ondorioz.
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.