Butano bonbonaren prezioa % 4,88 garestitu eta 16,12 eurora iritsi da
Ohiko (12,5 kg) butano bonbonaren gehienezko prezioa % 4,88 garestiagoa izango da gaurtik, eta 16,12 euro kostatuko da, atzo Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratutako ebazpen baten arabera. Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak argitu duenez, azken sei urteetako preziorik altuena da.
Berrikuspen honetako igoera lehengaia % 19,96 garestitu delako gertatu da.
Butano bonbonaren gehienezko prezioa ez dago liberalizatuta, eta bi hilean behin berrikusten da; prezioak ezartzeko, nazioarteko merkatuetan lehengaien (propanoa eta butanoa) kostuari, garraioaren kostuari eta euroaren eta dolarraren arteko truke-tasari begiratzen zaio.
Igoera hori are handiagoa litzateke, Espainiako Gobernuak berriki ezarritako arintze-mekanismoagatik ez balitz. Gasaren gehienezko aldaera % 5era mugatu du Gobernuak; muga hori gabe % 7,16 garestituko zen bonbonaren prezioa, zergak alde batera utzita.
Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak (OCU) ohar baten bidez azaldu duenez, baimendutako gehiengotik oso gertu dagoen berrikuspen honen ostean, udan ohikoa izaten den beheranzko joera hautsi da, udan, normalean, jaitsi egiten baita prezioa.
Hala, butano bonbona % 29 garestitu da urtebetean, eta % 33 joan den azarotik hona, orduan 12,09 euroko prezioa baitzen.
Elkarteak adierazi duenez, datorren prezio berrikuspenean, urrian, prezioak gora egingo du, azaroan igo egin ohi baita.
OCUk familiei gomendatu die egiazta dezatela bonu sozial elektrikorako eskubiderik baduten ala ez. Bonu horrek urtean 124 eurorainoko laguntzak eskaintzen ditu, energia-iturria dena delakoa izanda ere. 1,2 milioi etxebizitzatan ez dute bonu hori baliatzen, horretarako baldintzak betetzen dituzten arren.
Zure interesekoa izan daiteke
Apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean EAEn, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.