Kontxako hondartza
2019/07/01 - 12:01
'Hondartzarako trena' gaurtik aurrera izango da martxan Gasteiz eta Donostia artean
Trena, egunero ibiliko da bi norabideetan, gaurtik hasita irailaren 1era arte.
2019/05/24 - 10:04
Sorosleen mobilizazioekin has daiteke hondartza denboraldia Donostian
ELAk salatu duenez, Udalak ez du errespetatu iazko sorosleen mobilizazioei amaiera eman zien akordioa.
2019/04/14 - 21:17
Ballet erakusketa, urtero bezala, Donostiako Kontxako barandan
1.500 dantzari baino gehiagok parte hartu dute dantza sustatzea helburu duen erakusketa horretan.
2019/03/22 - 21:57
Pablo Casado Euskadira etortzen den bigarren aldia da, hamar egunean
Gaur Pablo Casado PPren buruzagia Donostiako Kontxan egon da, Bilboko Guggenheim museoaren atarian, Getxon, Itsas Armadaren ontzian eta Getarian.
2019/03/15 - 22:11
SOS Deiak: 'Euskal kostalderako ez dago arriskurik'
Eusko Jaurlaritza, Euskalmet eta Azti Bizkaiko Golkoan urperatu den 'Grande America' itsasontziaren jarraipena egiten ari dira.
2019/03/03 - 12:39
eitb.eus-en 2015eko bideo bat bolo-bolo sarean, Kontxako hidrohegazkina delakoan
2015ean grabatu zuten bideoan, Hondarribiko arraunlariak ageri dira. Entrenatzen ari direla, ondo-ondotik igarotzen zaie hidrohegazkin bat, baina ez da ostiral honetakoa, hala "saldu" bada ere.
2019/03/02 - 15:25
Kontxan ura hartzen atzo ikusitako hegazkinak ikusmin handia eragin du Donostian
Nafarroako sute bat itzaltzeko ura hartu zuen hegazkinak. Jendearen ahotan dabil oraindik gaur auzia.
2019/03/01 - 21:25
Hidrohegazkin bat Kontxako hondartzan, Berako sutea itzaltzeko ur bila
Nafarroatik Donostiara, joan etorriak egiten ibili da. Hiri erditik pasatu eta Kontxako badian ura hartzen zuen. Irudi ikusgarria behintzat.
2019/02/26 - 12:27
Kontxa hondartza Europako onena eta munduko laugarrena izendatu dute
Donostiako hondartzak bi postu egin du gora TripAdvisor atariak banatzen dituen Travellers' Choice Beaches sarien munduko zerrendan. Hirugarren urtez jarraian, Europako onena da.
2019/02/16 - 15:15
Hondartzan eta eguzkipean, otsail erdian
Beti dago bainua hartzera animatzen den ausarten bat, baina gehienek gaur paseatzea nahiago.
2019/01/27 - 10:44
Easo kalea moztuko dute astelehenean Donostian, Arrasate eta San Martzial artean
Astelehenetik aurrera, topoaren Mirakontxa-Easo tartean egingo den Erdialdea-Kontxa geltokiaren etorkizuneko sarrera eraikitzen hasiko dira. Easo kalea itxita egongo da 10 hilabetez.
2018/11/23 - 15:36
Carlos Peñak hiru orduz igeri egingo du Kontxan, Pablo Ibarren alde
Euskal jatorriko presoak hamabost urte baino gehiago heriotza zigorrean eman izana salatuko du Tolosako igerilariak.
2018/09/12 - 13:33
Kontxako badian kutsadura fekala izan dela salatu du Eguzkik
Ondarretako eta Kontxako hondartzetan bainua debekatu zuten asteartean. Talde ekologistaren arabera, herritarrei ez zieten zergatia 'garaiz eta argi' jakinarazi.
2018/09/02 - 21:47
Kontxako Bandera, airetik
Arraun lehiaketak Kontxako Badiaren irudi paregabeak utzi ditu. ETBk zuzenean emititu du, eta gure helikopteroak honako irudi ederrak hartu ditu. Youtube Audio Library musika (Albis, 'New Land').
2018/08/15 - 15:34
Bertan behera gelditu da Gipuzkoako sorosleen greba hitzarmena onartu ostean
Akordioari men eginez, aurreneko urtean sorosle bakoitzak 200 euro gehiago kobratuko ditu, eta bigarrenetik aurrera, 400 euro gehiago. Hortaz, %13 eta %33-ko igoera adostu dute.
2018/08/10 - 18:47
Greba abuztuaren 15era arte atzeratu dute Gipuzkoako hondartzetako sorosleek
Udalek gatazka aztertzeko konpromisoa hartu dute, eta ELA sindikatuak abuztuaren 14ra arte itxarotea erabaki du, erantzun baten zain.
2018/08/03 - 20:20
Adineko gizon bat hil da Kontxako hondartzan
67 urteko donostiar bat hil da ostiral arratsalde honetan Kontxako hondartzan, uretatik erreskatatu ostean. Sorosleak gizona suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin.
2018/08/03 - 14:10
Gipuzkoako hondartzetako sorosleek greba mugagabea deitu dute hilaren 14tik aurrera
Gurutze Gorriak Gipuzkoako hondartzetan aritzeko kontratatutako sorosleek igerilekuetako sorosleen soldata eta ordutegi malgutasuna eskatzen dituzte.
2018/07/31 - 19:55
Zerbitzu minimoek greba eraginkortasunik gabe utzi dutela salatu dute sorosleek
Grebak izan duen erantzuna aztertzeko bilera egingo dute asteazken honetan, baina Eusko Jaurlaritzak ezarri dituen zerbitzu minimoak "lotsagarritzat" hartu dituzte.
2018/07/29 - 11:28
Gipuzkoako sorosleek grebari ekin diote, haien 'egoera ezegonkorra' salatzeko
Haleber, Eusko Jaurlaritzak ezarritako % 80ko zerbitzu minimoak mantentzeko konpromisoa hartu dute, 'gehiegizkoak' iruditu arren.