Kontxako hondartza
2018/08/15 - 15:34
Bertan behera gelditu da Gipuzkoako sorosleen greba hitzarmena onartu ostean
Akordioari men eginez, aurreneko urtean sorosle bakoitzak 200 euro gehiago kobratuko ditu, eta bigarrenetik aurrera, 400 euro gehiago. Hortaz, %13 eta %33-ko igoera adostu dute.
2018/08/10 - 18:47
Greba abuztuaren 15era arte atzeratu dute Gipuzkoako hondartzetako sorosleek
Udalek gatazka aztertzeko konpromisoa hartu dute, eta ELA sindikatuak abuztuaren 14ra arte itxarotea erabaki du, erantzun baten zain.
2018/08/03 - 20:20
Adineko gizon bat hil da Kontxako hondartzan
67 urteko donostiar bat hil da ostiral arratsalde honetan Kontxako hondartzan, uretatik erreskatatu ostean. Sorosleak gizona suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin.
2018/08/03 - 14:10
Gipuzkoako hondartzetako sorosleek greba mugagabea deitu dute hilaren 14tik aurrera
Gurutze Gorriak Gipuzkoako hondartzetan aritzeko kontratatutako sorosleek igerilekuetako sorosleen soldata eta ordutegi malgutasuna eskatzen dituzte.
2018/07/31 - 19:55
Zerbitzu minimoek greba eraginkortasunik gabe utzi dutela salatu dute sorosleek
Grebak izan duen erantzuna aztertzeko bilera egingo dute asteazken honetan, baina Eusko Jaurlaritzak ezarri dituen zerbitzu minimoak "lotsagarritzat" hartu dituzte.
2018/07/29 - 11:28
Gipuzkoako sorosleek grebari ekin diote, haien 'egoera ezegonkorra' salatzeko
Haleber, Eusko Jaurlaritzak ezarritako % 80ko zerbitzu minimoak mantentzeko konpromisoa hartu dute, 'gehiegizkoak' iruditu arren.
2018/07/16 - 15:14
Donostiako badia, airetik ikusita
ETBko kamerek Gipuzkoako hiriburuaren irudi hauek hartu dituzte Bandera Donostiarraren emankizunean
2018/06/20 - 14:50
Hondartza denboraldia estreinatu dute donostiarrek
Azken asteetako eguraldi txarraren ostean, eguzkia etorri da gurera. Donostiarrek eguzkia hartzeko aukera ez dute galdu nahi izan eta jende ugari gerturatu da hondartzetara.
2018/05/20 - 16:01
Donostiako metroko pasabidearen aurka protesta egin dute Kontxan
12:30ean ekin diote protestari. 'Metroa Kontxa azpian, erokeria!' leloa euskaraz eta gaztelaniaz idatzita zuten hainbat pankarta jarri dituzte hondartzan.
2017/12/25 - 15:27
Kontxapuzoi solidarioa egin dute, Eguberri egunean, 200 bat lagunek
Errenteriako "Juneren Hegoak" elkarteak jasoko du gaur bildutako dirua. Ura hotz-hotz bazegoen ere, Fortuna Taldeak antolatutako bainuan umore ona nagusitu da.
2017/11/06 - 21:32
Istripu ikusgarria izan da Kontxako Pasealekuan
Gidariaren hutsegite baten ondorioz, auto bat bidetik irten da, barandaren kontra jo du, itzulipurdia eman du eta bidegorrian sartu da. Ez da zauriturik egon. Gidaria bera onik atera da ibilgailutik.
2017/09/10 - 14:48
Zubietako erraustegiaren aurkako giza katea egin dute Kontxako hondartzan
Dozenaka pertsonak hartu dute parte erraustegiaren kontrako mugimenduak antolatutako mobilizazioan.
2017/06/24 - 16:43
Protesta batek errefuxiatuen helduera irudikatu du Kontxako hondartzan
'Busti zaitez harreragatik' ekimenak Europar Batasunaren migrazio politikak salatu nahi izan ditu aipatu ekintzarekin.
2017/06/21 - 20:52
Yoga eginez eman diote ongi etorria udari Donostiako Kontxa hondartzan
Yogaren nazioarteko eguna da gaur, eta horrela, yoga eginez eman diote ongietorria udari Donostiako Kontxa hondartzan. Egunaren lehen orduak aprobetxatu dituzte.
2016/12/25 - 21:28
'Gabon Kontxapuzoia', errefuxiatuei laguntzeko ekimena
Donostiako Fortuna kirol elkarteak "Gabon Kontxapuzoia" antolatu du. Hainbat lagun Kontxako uretan murgildu dira Zaporeak elkarteari laguntzeko asmoz. Urtarrilaren 9ra arte egin daitezke ekarpenak.
2016/10/22 - 20:21
Marrazo txiki bat begiztatu dute Kontxako badian
Adituek diotenez, jazotakoa ez da batere arraroa, Euskadin "mila tona arrainzuri hartzen dituztelako urtero arrantzaleek".
2016/10/18 - 20:38
Donostiak 1,7 milioi euroko aurrekontua du Kontxako baranda aldatzeko
Udalak Kontxako baranda berrituko du Cervantes plazatik La Perlaraino. Itsasoaren eraginak "beharrezkoa" egin dute baranda berritzea eta material hobeagoekin egindakoa jartzea.
2015/12/14 - 12:24
Donostiako portutik Kontxako hondartzara, Star Warsen espazio-ontzian
Google Mapsek Star Wars Street View erreminta berria jarri du martxan. Aplikazio honi esker Donostiako portutik Kontxako hondartzara bidaia egin dugu.
2015/11/21 - 14:26
Haize-ufadek hainbat zuhaitz bota dituzte Kontxako Pasealekuan
Termometroak behera egin du nabarmen azken orduetan, eta haizea eguneko protagonista bilakatu da, izan ere, hainbat jazoera eragin ditu kaleetan.
2015/09/13 - 15:15
Erraustegiaren aurkako giza katea egin dute Kontxako hondartzan
Halaber, Erraustearen Aurkako Gipuzkoako Koordinakundeak iragarri duenez, erraustegiaren inguruko herri-galdeketa sustatuko dute.