Easo kalea moztuko dute astelehenean Donostian, Arrasate eta San Martzial artean
Easo kalea moztuko dute astelehenean Donostian, Arrasate eta San Martzial kaleen artean, Euskotrenen 'Topo' aren saihesbidearen eraikuntza obren fase berria dela eta.
ETS Eusko Trenbide Sareak azaldu duenez, astelehenetik aurrera, topoaren Mirakontxa-Easo tartean egingo den Erdialdea-Kontxa geltokiaren etorkizuneko sarrera edo Xabier Zubiri kanoia eraikitzen hasiko dira.
Obra hau dela eta, Easo kaleko zirkulazioa etengo da Arrasate eta San Martzial artean, 10 hilabetez. Bi fasetan egingo dira lanak.
Martxora arte, sakonean dagoen saneamendua berrituko da. Handik aurrera, eta zortzi bat hilabetez, Xabier Zubiriko kanoiaren pilote, ateburu eta lauzaren exekuzioa gauzatuko da.
Oinezkoek etxebizitzetara eta dendetara sartzeko arazorik ez da izango, eta ibilgailuek garajeetara sartu ahal izango dute eta karga zein deskarga funtzioak egin. Horretarako, Urbieta, San Martzial eta Easo kaleetatik sartu ahal izango da. Xabier Zubiriko autobus geralekua, berriz, Zubietara pasatuko dute, Zaragoza plazaren parera.