Kontzertuak
2024/12/02 - 14:38
''Izaro Gabonetan'' Gabonetako disko berria aurkeztu du IZAROk
Mallabiko abeslariak berak idatzitako zortzi abestiz osatutako diskoa aurkeztu du, eta abenduaren 22an eta 23an Donostiako Kursaalen zuzenean entzuteko aukera izango dugu.
2024/12/01 - 19:52
Bryan Adamsek Nafarroa Arenan joko du 2025eko ekainaren 6an
Iruñeko kontzerturako sarrerak abenduaren 3an, asteartean, jarriko dira salgai, 11:00etan, entradas.com eta doctormusic.com webguneetan.
2024/11/30 - 18:55
Igande honetan hasiko dira Bilboko 17 abesbatzek eskainiko dituzten Gabonetako emanaldiak
Gabonetako kontzertu horiek abenduaren 28ra bitartean izango dira, hiriko eliza, parrokia eta ermitetan. Konposizio klasikoen errepertorioa eskainiko dute, abesti herrikoiak eta musika sakratua uztartuz, eta arreta berezia eskainiko diete gabon kantei.
2024/11/25 - 18:51
Black Fridayren aurrean, Fair Saturday itzuliko da asteburu honetan
100 kultur ekitaldi baino gehiago antolatu ditu Fair Saturday jaialdiak Bizkaian, 30 gizarte-ekimen babesteko.
2024/11/18 - 11:12
Chill Mafiak hamar orduko jaia egingo du BECen, martxoaren 28an, agur esateko
Nafar kolektiboak Barakaldoko erakustazokan emango du bere ibilbideko azken kontzertua, lagunez inguratuta. Sarrerak azaroaren 21ean jarriko dituzte salgai.
2024/11/14 - 11:04
Manic Street Preachers, The Flaming Lips, The Hellacopters eta Lucinda Williams, Azkena Rock Festivalen
Ekainaren 19tik 21era, Melissa Etheridge, P.I.L., Lucinda Williams, Richard Hawley, Buzzcocks, Quique Gonzalez, Turbonegro, Kaotiko, Dead Kennedys, Masters of Reality eta Ezezez ere egongo dira Gasteizko jaialdian.
2024/11/11 - 15:12
Sol musika talde gazatarrak bakearen aldeko bira hasiko du urtarrilean Euskal Herrian
Apirilean, gerrak bete-betean harrapatuta, Gazatik ateratzea lortu zuten bi palestinar dira Rahaf eta Said. Sol band musika taldeko kideak dira eta euren asmoa da musikaren bidez Palestinaren egoerari ahotsa jartzea.
2024/10/29 - 13:05
Juanjo Menak zuzenduko du Euskadiko Orkestra 'Mozart / Schubert' programan
Denboraldiko bigarren programan, urriaren 31tik azaroaren 6ra, Mozarten "Klarineterako Kontzertua" eta Schuberten "9. Sinfonia" joko dituzte elkarrekin Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
2024/10/23 - 16:17
Dena prest BECen, Ura Bere Bidean kontzertuetarako
Artistek eta BOS orkestrak entseguak abiatu dituzte, Fernando Velazquezen zuzendaritzapean. Esti eta Mikel Markezekin, Tom Lizarazurekin (Bulego) eta IZAROrekin hitz egin dugu ostiral-larunbatetako emanaldiez. Osteguneko entsegu orokorrerako sarrerak ere badaude salgai.
2024/10/11 - 10:05
Alcalá Norte: "Ez gara erretzeko beldur; aurrera egiten ez badugu, errudunak garelako da"
Madrildar seikotearen 'La Gira Cañón' bira Bilbora helduko da ostiralean; taldearen oihartzuna, zarata barik, post punkeko hamaika kantu baliotsuren durundi neurritsua dela zaleekin ospatu eta eszeptikoei frogatu nahi diete.
2024/10/08 - 12:24
Bruce Springsteenek bigarren kontzertu bat eskainiko du Donostian
Anoetan eskainiko duen lehen kontzerturako sarreren eskari handiaren aurrean, Bossek eta E Street Bandek bigarren kontzertu bat iragarri dute, ekainaren 24rako. Sarrerak salgai daude dagoeneko.
2024/10/04 - 22:09
Gatibuk hirugarren kontzertu bat eskainiko du 2025eko abenduaren 6an 25 urteko ibilbideari amaiera emateko
Sarrerak astelehenean jarriko dira salgai, 12:00etan. Agurreko lehen kontzerturako sarrerak bi ordu eta erdian agortu ziren, eta bigarren kontzerturakoak ere bi ordu baino gutxiagoan saldu ziren.
2024/10/01 - 12:13
Bruce Springsteen Donostian arituko da ekainaren 21ean
Boss-a eta E Street Band Gipuzkoako hiriburuan izango dira, Reale Arena estadioan, Europako biraren barruan.
2024/09/15 - 22:33
Jane's Addiction taldeko kideek kolpeka amaitu dute euren itzulera kontzertua, Bostonen
Perry Farrell abeslariak Dave Navarro gitarra kolpatu du, arrazoirik gabe, itzulera kontzertuan. Taldekideek heldu eta aldageletara eraman dute, eta hortxe amaitu da kontzertua. Barkamen mezua zabaldu du taldeak sareetan, eta biharko iragarrita zuten kontzertua ere bertan behera utzi dute.
2024/09/14 - 11:03
Otsailaren 1ean esango du agur Esne Beltzak, Bilbon
Fermin Muguruza, La Pegatina, Chambao eta El Canijo de Jerez ere izango dira Bilbao Arenan eskainiko den emanaldian. Sarrerak irailaren 17an jarriko dituzte salgai.
2024/09/09 - 12:40
Jamie Cullum abeslari eta pianistak Donostiako Jazzaldian joko du
Ingeles musikariak bi kontzertu egingo ditu uztailaren 22 eta 23an, bi agertokitan eta bi talderekin.
2024/08/27 - 12:11
2025ean Erresuma Batuan eta Irlandan 14 kontzertu eskainiko dituela iragarri du Oasis taldeak
Noel eta Liam Gallagher anaiek Oasis taldearen itzulera iragarri dute. 15 urte banatuta egon ondoren, Britainia Handiko bandak 14 kontzertu emango ditu 2025eko udan. Sarrerak larunbatean jarriko dira salgai Erresuma Batuan eta Irlandan, sare sozialetan iragarri dutenez.
2024/08/27 - 11:17
Oasis bueltan da
Britainia Handiko bandak 14 kontzertu emango ditu Cardiff, Manchester, Londres, Edinburgo eta Dublinen.
2024/08/25 - 14:52
Eneko Urrestarazu: "Nil Molinerrekin bira egitea zoragarria da baina norberaren musika jotzea are gehiago"
Nil Moliner musikari katalanarekin biran aritu da udan Eneko Urrestarazu tronboi-jotzaile nafarra. Baina jazzlari ere bada eta lehen diskoa argitaratu berri du.
2024/08/08 - 15:34
Taylor Swiftek Vienako hiru kontzertuak bertan behera utzi ditu eraso terrorista baten mehatxuagatik
Poliziak hiru pertsona susmagarri atxilotu ditu, 19, 17 eta 15 urtekoak. Susmagarri nagusiak ikuskizuna egingo zen estadioaren aurrean immolatzeko asmoa zuen.