Musika-Música Bilboko jaialdiak 70 kontzertu eta sei orkestra sinfonikoren emanaldiak programatu ditu
Musika-Música Bilboko jaialdiaren hurrengo edizioa martxoaren 7tik 9ra egingo dute, "emozioak" izango ditu ardatz eta 70 emanaldi izango dira, besteak beste Euskadiko, Bilboko, Nafarroako, Gaztela eta Leongo, Galiziako eta Tenerifeko orkestra sinfonikoenak.
Jaialdian, 1.500 musikarik baino gehiagok joko dute, eta, lehenengoz, dantza emanaldi bat ere izango da, Kukai konpainiaren Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eskutik.
Arriaga antzokian abiatuko dute jaialdia, BOS Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral Elkarteak Erik Nielsenen zuzendaritzapean emango duten kontzertuaren bidez; "Holandar erraria"ren obertura, Txaikovskiren "Beltxargen aintzira"ren suitea eta Borodiren "Polovtsiar Dantzak" joko dituzte.
Gainerako kontzertuak ere ostiralean bertan hasiko dira, Euskalduna jauregiko hainbat aretotan.
Kontzertu sinfoniko, ganbera kontzertu eta gainerako emanaldietarako sarrerek prezio "herrikoiak" izango dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko