Azkena Rock Festival jaialdiak Trashville rock zikinaren agertokiko programazioa aurkeztu du
Manic Street Preachers eta John Fogerty buru dituen programazioa aurkeztu eta gero, Azkena Rock Festival jaialdiak Trashville garagea, rockabillya, surfa, psychobillya eta punka uztartzen dituen agertokiko programazioa iragarri du.
Ekainaren 19, 20 eta 21ean, karpako agertokia hartuko dute Wau y los Arrrghs!!! valentziarrek, The Neanderthalsek, Los Straijacketsek, The Devils italiar bikoak, Escape-ismek, Fléau frantsesek, Gogoponiesek, Las Jennys de Arroyoculebro taldearen punk poligoneroak, Mambo Rambok, Thee Scarecrows Akak, The Sex Organsek eta Wallaroosek.
Horiez guztiez, Fogertyz eta Manic Street Preachersez gain, The Flaming Lips, Lucinda Williams, The Hellacopters, Richard Hawley, Margo Price eta beste artista asko arituko dira Azkena Rock Festival jaialdiaren 23. edizioan, besteak beste.
Zure interesekoa izan daiteke
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko