Süne, Dupla, Joselu Anaiak, Kai Nakai eta Ingot, Zeidfest Gaztea jaialdian
Süne, Dupla, Joselu Anaiak, Kai Nakai, Akerbeltz eta Ingot ere Zeidfest Gaztea jaialdian izango dira apirilaren 5ean, Bilbao Exhibition Centre Barakaldoko espazioan. Ateak 11:00etan irekiko dituzte, eta ordubete geroago hasiko dira kontzertuak.
Aurretik iragarrita zeuden artista eta taldeei gehituko zaizkie horiek guztiak: Zea Mays, Iseo & Dodosound, Isabel Aaiún, Crystal Fighters, Zilibito Records, Gregotechno, Betagarri eta Sorotan Bele Gogoan kontzertua (Mutrikuko Musika Bandaren eskutik).
Bestelako ekimenak ere izango dira musikaz gain, hala nola Ana Goitiaren eta Eleder Magoaren emanaldiak.
Sarrerak salgai daude, eta autobus zerbitzua izango da herri hauetatik: Irun, Errenteria, Donostia, Zarautz, Tolosa, Beasain, Ordizia, Arrasate, Bergara, Azpeitia, Azkoitia, Eibar, Ermua, Durango, Iruñea, Altsasu eta Gasteiz.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko