Covid-19aren aldaera berriak

2022/10/03 - 13:38
Hasi da gripearen eta covidaren aurkako txertaketa kanpaina 65 urtetik gorakoentzat eta arrisku taldeentzat
Orain arte, Osakidetzak 63.200 hitzordu eman ditu gripearen eta covid-19aren txertoak jartzeko. Arrisku taldeetako kideek hitzordua eskatu dezakete Osakidetzaren webgunearen bidez edo osasun zentrora deituz.
2022/10/03 - 09:44
Albiste izango dira: Arrisku taldeen txertaketa, Hezkuntzako lan eskaintza eta Brasilgo hauteskundeak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/09/26 - 16:46
Martxan da gripearen eta covid-19aren txertaketa kanpaina EAEn
Txertoa jasotzen lehenak egoitzetako egoiliarrak izango dira, gaurtik hasita. Ondoren, arrisku-kolektiboetako pertsonei emango zaie lehentasuna urriaren 3tik aurrera. Gainerako biztanleek azaroaren 1etik aurrera egin ahal izango dute.
2022/09/26 - 16:22
Hasi da txertaketa bikoitza EAEko adineko zentroetan
Covid-19ari eta aldi berean gripeari aurre egiteko txertaketa gaur hasi da adinekoen egoitzetan. Covid-19aren aurkako laugarren txertoa da gaur jartzen hasi direna. 65 urtetik gorako edonork ere txanda eskatu dezake dagoeneko.
2022/09/26 - 15:35
11 pertsona hil dira covid-19ak jota, aurreko astean baino bi gehiago, eta erietxeetako presioa egonkor dago
109 pertsona daude ospitaleetako gela arruntetan, aurrekoan baino lau gehiago, eta ZIUetan ingresatutakoen kopuruak behera egin du (7tik 5era). R0a 1etik gora dago oraindik.

2022/09/26 - 09:42
Albiste izango dira: Sansoheta auziko epaiketa, txertaketa kanpainaren hasiera eta Italiako hauteskundeak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/09/23 - 23:53
Nola eskatu hitzordua gripearen eta covid-19aren aurkako txertoa jasotzeko?
Hitzordua eskuratzeko bide bi prestatu dira: Osakidetzaren webgunearen bidez edo osasun zentrora deituz. Biak urriaren 3tik aurrera egin ahal izango dira. Txertoa hartu nahi duten gainerako herritarrek azaroaren 1etik aurrera hartu ahal izango dute.

2022/09/23 - 22:24
Itziar Ubillos: 'Aurten gripea indartsuago etor daiteke, geneukan immunitatearen zati bat galdu dugulako'
Gripea espero baino goizago heldu da gurera, eta, gainera, adituek iragartzen dute ohi baino gehiago hedatuko dela. Gainera, ezjakintasuna da nagusi Covid19ak gure immunitate sisteman eta gainontzeko birusen bilakaeran izan dituen ondorioak ez direlako ezagutzen.
2022/09/23 - 16:16
Astelehenean hasiko da EAEn gripearen eta covidaren txertaketa adinekoen egoitzetan
Aurten gripeak kezka handia eragiten du, azken bi urteetan gripe kasu gutxi izan ondoren. Hego hemisferioan aurten gertatutakoa ikusita, adituek uste dute ohiko gripeak indartsuago joko duela.
2022/09/23 - 10:42
Albiste izango dira: Txertaketa kanpaina EAEn, erreferendumak Ukrainan eta balizko itunak aztergai
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/09/21 - 15:46
Garraio publikoan maskara kentzearen aldekoa da Nafarroa
Nafarroako Gobernua garraio publikoan maskara kentzearen alde agertuko da gaurko Lurralde arteko Osasun Batzordean. "Estatuaren eskumena da, eta garraioan maskara kentzea erabakitzen bada, Nafarroan aplikatuko da", adierazi du Jose Maria Aierdik.
2022/09/21 - 14:24
Urkullu lehendakariak pandemiaren harira "itxaropena" izateko deia egin du, biktimak ahaztu gabe
Korononabirusak utzitako biktimak omentzeko urteroko ekitaldian, lehendakariak nabarmendu du oraindik pandemian gaudela, mundu osoko osasun arduradunek krisiaren "tunel luzeko" amaiera gertuago dagoela esan badute ere.

2022/09/21 - 13:36
Urkulluk itxaropenerako deia egin du, pandemiaren biktimak ahaztu gabe
Iñigo Urkullu covid-19aren biktimen omenezko ekitaldiaren buru izan da Gasteizen. Lehendakariak 2020ko martxoan pandemia piztu zenetik EAEn hil diren 7.937 herritarrak gogoratu nahi izan ditu.

2022/09/21 - 11:09
Albiste izango dira: EITB DATA, Putinen deia erreserbistak mobilizatzeko eta Unai Rementeria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/09/19 - 14:52
Zortzi lagun hil dira EAEn azken astean covid-19aren ondorioz
Aurreko astean baino hiru gehiago dira. Halaber, 105 lagun daude ospitaleratuta koronabirusarekin eta 7 lagun daude ZIU oheetan, aurreko astean baino bat gehiago. R0 indizeak ere maila onargarria gainditu du berriro.

2022/09/19 - 11:37
Osasun Ministerioak osasun kontrolak murriztu ditu itsasoz nahiz airez Espainiara sartzen direnentzat
Munduan eta espainiar Estatuan pandemiaren egoera kontutan hartuta, Osasun Publikoaren Zuzendaritza Orokorrak egoki ikusi du apirilaren 1eko erresoluzioan jasotako hainbat zehaztapen eguneratzea.
2022/09/19 - 10:43
Albiste izango dira: Zinemaldia, Gipuzkoako serie-bortxatzailea eta Elizabeth II.aren estatu hileta
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.