Albiste izango dira: Sansoheta auziko epaiketa, txertaketa kanpainaren hasiera eta Italiako hauteskundeak
Ondorengo gaiek hartuko dituzte gaur, irailak 26, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Sansoheta auziko epaiketa: Gaur hasiko da Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean, Sansohetako zentroan, zeuden adingabeak abusatzea leporatu dieten 10 pertsonen aurkako epaiketa.
- Txertaketa kanpainaren hasiera: Gripearen eta covid-19aren aldi bereko txertaketa kanpaina gaur, irailaren 26an, abiatuko da EAEn adinekoen egoitzetan, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak joan den astean jakinarazi zuenez.
- Italiako hauteskundeen balantzea: Botoen % 90 zenbatuta dagoela, Georgia Melonik zuzentzen duen Fratelli d'Italia alderdiak botoen % 26,5 eskuratu ditu, Alderdi Demokratikoa atzean utzita (% 19,5). Inoizko parte hartzerik txikiena ( % 63,91) izan da bozetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean