Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Behera egin du EAEn covid-19ak jota hildakoen kopuruak, baina gainerako adierazleek gora egin dute

Bost pertsona zendu dira, joan den astean baino sei gutxiago. Erietxeetan, 139 gaixo daude gela arruntetan, 32 gehiago, eta 7, ZIUetan, iragan astean baino bi gehiago. R0ak 1,10a gainditu du.
Hainbat lagun paseoan, Bilbon.
Pandemiaren adierazle nagusiek okerrera egin dute asteon. EITB Media

Azken astean, bost pertsona hil dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) koronabirusaren ondorioz, joan den astean baino 6 gutxiago. Heriotza kopuruan beherakada izan da, beraz, baina gainerako adierazleek gora egin dute. Hala, hazi egin dira ospitaleratutakoen eta antzemandako positiboen kopurua, baita R0 indizea ere (positibo batek zenbat lagun kutsatzen dituen adierazten du).

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eguerdian kaleratu ditu asteko buletin epidemiologikoaren datuak, irailaren 26tik urriaren 2ra doan asteari dagozkionak.

Buletinaren arabera, igo egin dira pandemiaren adierazle nagusienak, eta, asteon, erietxeetako presioan ere igarri da. Guztira, 146 pertsona daude Osakidetzako ospitale sarean ingresatuta, duela astebete, 112 ziren bitartean. Gela arruntetan 139 daude (+32) eta ZIUetan, 7 (+2).

Antzemandako positibo kopuruak ere gora egin du, eta 1.000ko langa gainditu du (zehazki, 1.067 izan dira). Joandako astean, 884 ziren.

Azkenik, oinarrizko birsorkuntza tasak, R0 delakoak, hazten jarraitzen du. Epidemiologoek onargarria jotzen duten mugatik gora (1) dago aspaldi indizea, baina asteon 1,10a  ere gainditu du (1,11). Lurraldeka, Gipuzkoan eta Araban batez bestekoaren gainetik dago, hurrenez hurren, 1,17 eta 1,15ean. Bizkaian, aldiz, 1,08an dago.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Palestinarekin Elkartasuna elkarteak gogorarazi du Palestinako erasoek "ez dutela etenik" eta beste mobilizazio bat deitu du urrirako

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko. Manifestariek salatu dutenez, su-etena hasi zenetik palestinarren aurkako sarraskia ez eteteaz gain, Israelgo Gobernuak Libanora eta Iranera zabaldu ditu erasoak. Urriaren 3an beste manifestazio bat egingo dute, Bilbon.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala

12 urtez alkate izateak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik bada zer hobetu eta kontuan hartzeko moduko kezkak eta erronkak. Horren harian, konpartsekin gorabeherak izan arren, gaur egun harremana errespetuzkoa dela esan du. Jaia lehertzeko egun bakarra falta denean, alkateak ere urduri eta emozio handiz bizi ditu ordu hauek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X