Covid-19aren aldaera berriak
2022/09/16 - 16:42
Idoya Oteguik ezintasun absolutua lortu du covid iraunkorragatik
Covid iraunkorra sufritzen duelako lanerako ezintasun absolutua onartu dio Gizarte Segurantzak. Euskadin ematen den lehen kasua da. Aurrekari honek beste kasu batzuei zabaldu diezaieko orain atea.
2022/09/16 - 15:26
Pandemia hasi zenetik, lehen aldiz ez dago covid-19a duen gaixorik Nafarroako ZIUetan
Carlos Artundo Nafarroako Osasun Publikoko zuzendariak datua nabarmendu du, baina, halaber, esan du zuhurtziari eutsi behar zaiola, birusak ondorengo hilabeteotan nolako bilakaera izango duen jakin arte (jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2022/09/16 - 14:44
Euskadi irailaren amaieran hasiko da covid-19aren txertoaren laugarren dosia ematen
Txertoak daudela baieztatzen denean, txertaketaren prozedurak eta kudeaketa zeintzuk izango diren jakinaraziko dela adierazi du Gotzone Sagarduik, gripearen kanpainarekin beste batzuetan egin den bezala.
2022/09/16 - 14:31
Euskadi irailaren amaieratik aurrera hasiko da covid-19aren aurkako txertoaren laugarren dosia jartzen
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak baieztatu du txertaketa baterakoa izango dela, iaz bezala: "Prozedura prestatzen ari gara, eta ondorengo egunetan esango dugu noiz eta nora joan beharko garen".
2022/09/16 - 13:07
Larizgoitia: "Azken asteotan gripe kasu asko ikusi dugu, eta horrek harritu egiten gaitu"
Radio Vitorian egindako elkarrizketan, Itziar Larizgoitiak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak, baieztatu du gripeak goia jo duela udan, ospitaleratze batzuekin. Oraingoz, ez dakite zergatik, baina ez dute baztertzen covid-19arekin zerikusia izatea.
2022/09/16 - 09:47
Albiste izango dira: Zinemaldia, Biarritzeko aireportuko greba eta covid-19aren laugarren dosia Nafarroan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/09/15 - 09:34
"Pandemiaren amaiera begi bistan dago", Munduko Osasun Erakundearen arabera
Erakundeko zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, "azken txanpa" honetan arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar dira.
2022/09/13 - 13:54
Basaras: "Pandemiak zientzialarion lana ezagutarazi du eta gizartearentzat beharrezkoa dela erakutsi du"
Lasaiago bizi da egun Miren Basaras, covid-19aren pandemiaren datuek hobera egin eta neurri guztiak arindu ostean. Hedabideetan ia ez da ageri egun pandemia hitza, eta "psikologikoki behar genuen" hori, mikrobiologoaren hitzetan. Edonola ere, adi egon behar dugula azpimarratu du.
2022/09/12 - 19:48
Autodiagnosirako proba bateratuak: covida ala gripea?
Udazkeneko kanpainarako prestatzen hasi dira farmaziak; A gripea, B gripea eta koronabirusa hautemateko test konbinatuekin. Hala, gizabanakoek bereizi ahal izango dituzte patologia horiek eragindako sintomak eta ohiko hotzeritik eratorritakoak.
2022/09/12 - 15:16
Pandemiako adierazleak gutxienekoetan dituela abiatuko du EAEk udazkena
Ospitaleratzeen eta ZIUetan dauden gaixoen kopuruak nabarmen egin du behera azken bi hilabeteetan, eta pasaden astearekin alderatuta, egonkor daude. Bost pertsona zendu dira covid-19ak jota, iazko azarotik izandako kopuru txikiena.
2022/09/05 - 18:22
Darias: "Zuhurtzia osoarekin, Espainia tximino-baztangaren transmisioko beherakada-fasean dago"
Espainiako Gobernuko Osasun ministroak, halaber, iragarri du irailean, aste honetatik aurrera, covid-19aren aurkako txerto berrietako 10 milioi dosi helduko direla, Omikronen kontra egokituta.
2022/09/05 - 14:54
Positibo kopuruak gora egin du Euskadin, baina gainerako adierazle guztiek, behera
Guztira 838 positibo erregistratu dira, aurreko astean baino 127 gehiago. 5 pertsona daude zaintza intentsiboko unitatean, lau gutxiago, eta 8 pertsona hil dira (aurreko astean, 15 izan ziren).
2022/09/05 - 12:31
Txinak 21 milioi biztanleko hiria konfinatu du, 150 covid-19 kasu atzeman ondoren
Chengduko 21 milioi biztanleak ostegunetik konfinatuta daude "egoera pandemiko oso konplexua eta larria" eteteko. Gainera, biztanle guztiek PCR bat egin beharko dute.
2022/09/01 - 20:08
Modernak eta Pfizerrek egokitutako txertoak erabiltzea gomendatu du Sendagaien Europako Agentziak
Modernak eta Pfizerrek euren txertoak moldatu dituzte, covid-19aren aldaera berriei aurre egiteko eraginkorrak izan daitezen, eta Sendagaien Europako Agentziak ontzat eman ditu.
2022/08/30 - 16:46
Klima aldaketak eta ingurumenak gure osasunean duten eragina aztertuko dute 800 epidemiologok Donostian
Covid-19 pandemiaren garai honetan epidemiologoak aski ezagunak egin dira, baina gaixotasun guztiak aztertzen dituzte, ez soilik kutsakorrak. Gaurtik aurrera Donostian urteko kongresua dute eta 800 bat elkartuko dira.
2022/08/30 - 14:52
Ikasturte berria covid-19aren kontrako neurririk gabe hasiko da EAEn
Lehendakariak Gobernu Kontseiluko bileraren ondotik adierazi duenez, ez da koronabirusaren protokolorik egongo Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan.
2022/08/29 - 14:40
15 pertsonaraino jaitsi da koronabirusak eragindako hildakoen kopurua
Koronabirusaren adierazleek behera egiten jarraitzen dute Euskadin. 711 positibo izan dira, aurreko astean baino ia 100 pertsona gutxiago.
2022/08/26 - 18:29
Modernak Pfizer eta BioNtech salatu ditu ARNm patentea "hausteagatik"
Enpresa farmazeutikoak azpimarratu du ez duela "Cominarty", Pfizerrek eta BioNTechek koronabirusaren aurka garatutako txertoaren izen komertziala, kentzea bilatzen, ezta COVAX programak txertoaren banaketan laguntzeko konpromisoa hartu duen 92 herrialdeetako salmenten konpentsaziorik jaso ere.
2022/08/25 - 14:43
Musukoak derrigorrezkoak dira oraindik hegazkinetan
Osasun Ministerioak Garraio ministro Raquel Sanchezen hitzak zuzendu ditu, eta hegazkinetan derrigorrezkoa izateari utziko ez diola esan du.
2022/08/25 - 13:33
Ikasturtea "normaltasun osoz" hasiko da Nafarroan, murrizketarik gabe covid-19agatik
Nafarroako Hezkuntza kontseilariak baieztatu duenez, "ez da prebentzio-, higiene- eta segurtasun-neurririk egongo" koronabirusagatik eskola-hasieran. Are gehiago, eskola-garraioan maskara nahitaez erabili beharra kentzea erabaki dute 3 eta 6 urte bitarteko adingabeen artean.