Positibo kopuruak gora egin du Euskadin, baina gainerako adierazle guztiek, behera
Adierazle guztietan hobera egiten jarraitzen du Euskadin koronabirusaren intzidentziak, azken astean positiboen kopuruak gora egin duen arren, gaur argitaratutako azken buletin epidemiologikoak jasotzen duenez.
Osasun Sailak jakinarazi du 8 pertsona hil direla covid-19aren ondorioz, aurreko astean baino 7 gutxiago. Ospitaleetan, berriz, 97 pertsona daude ingresaturik (joan den astean, 103 ziren), eta 5 gaixo daude zainketa intentsiboetako unitatean, aurreko astelehenean baino lau gutxiago.
Guztira 838 positibo erregistratu dira, duela astebete baino 127 gehiago. Horietatik 507 60 urte edo gehiagoko biztanleriari dagozkio, duela astebete baino 53 gehiago, nahiz eta kolektibo horretako 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 100.000 biztanleko zertxobait jaitsi, eta 146,72koa izan den (-0,87 puntu).
Biztanleria orokorrean, 70,63koa da 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 100.000 biztanleko, duela aste bateko 69,3ko tasaren gainetik.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda