Covid-19aren aldaera berriak
2024/01/03 - 19:28
Gripearen eta covid-19aren kasuek gorantz egiten jarraitzen dute
EAEko eta Nafarroako zaintza epidemiologikoari buruzko datuek erakusten dute kasu kopuruak gora egiten jarraitzen duela. Osasun-erakundeek higiene-neurriak hartzea eta musukoa erabiltzea gomendatzen dute.
2024/01/03 - 12:22
Carlos Egea, pneumologoa, gripeari buruz: "Malda handia da eta iazkoa gainditzen ari da"
Arabako ESIko zerbitzuburuak Radio Euskadin azpimarratu duenez, "ez dago formula magikorik" gripeak eragindako kutsatzeak prebenitzeko, azken asteetan ugari izan baitira, baina horiek behar bezala tratatzeko gakoak eman ditu.
2023/12/28 - 13:48
Osakidetzaren bikaintasuna berreskuratzeko lanean diharduelarik, Sagarduiren ustez, ratioak ''oso onak'' dira
Gotzone Sagarduik nabarmendu du euskal osasun sistema "oso ona" dela. Halaber, pandemian zehar egindako ahalegin guztiek "ondorio batzuk" izan dituztela adierazi du, besteak beste, "berehalako eta premiazko kasuak lehenestea eta atzeragarria dena atzeratzea".
2023/12/27 - 20:01
Gripe eta covid-19 kasuek gora egin dute urteko azken astean
Bronkiolitisaren diagnostikoak eta arnas birus sinzitialaren (VRS) detekzioak, berriz, jaitsi egin dira.
2023/10/24 - 17:11
Alarma egoeran jarritako 117 isunen zenbatekoa itzuliko du Nafarroak
Nafarroako Gobernuak ebatzi du isunetatik kobratutako dirua itzultzea, guztira 37.402 euro.
2023/10/16 - 16:18
Ekin diote Nafarroan gripearen eta covid-19aren aurkako txertaketari, 60 urtetik gorakoekin
Berrikuntza gisa, 6 hilabete eta 5 urte arteko umeei ere emango diete aurten gripearen kontrako txertoa. Bi urtetik gorakoei sudurretik emango diete dosia.
2023/10/16 - 10:46
Albiste izango dira: Israel-Hamas gerra, Euskadi Literatura sariak eta txertaketa kanpaina Nafarroan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/10/09 - 16:22
Gripearen eta covidaren aurkako txertaketa gaur hasi da eta 80.000 hitzordu eman dituzte dagoeneko
Arrisku-taldeekin eta 70 urtetik gorakoekin hasi du Osakidetzak txertaketa kanpaina. Txertoa hartu nahi duten gainerako biztanleek urriaren 30etik aurrera eskatu ahal izango dute hitzordua, azaroaren 6tik aurrera txertatzeko.
2023/10/09 - 14:42
Osakidetza hasi da arrisku taldeetako pertsonak txertatzen
6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrei ere ari zaie gripearen kontrako prestakina ematen. Osasun Sailak emandako datuen arabera, joan den astean 80.000 hitzordu eman zituzten eta horietatik 1.500 umeentzat izan ziren.
2023/10/09 - 10:13
Albiste izango dira: Israel eta Palestinaren arteko gatazka, txertaketa kanpaina EAEn eta anbulantzien greba
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/10/03 - 12:18
Sagarduik "irabazi-asmorik gabeko erakundeekin lankidetza" defendatu du itxaron-zerrendak murrizteko
Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan Osakidetzaren txosten bati buruz galdetu diote, horren arabera, 2.716 paziente bideratu baitituzte zentro pribatuetara itxaron-zerrendak murrizteko, 5,5 milioi euroko kostuarekin. Sailburuak esan du ez dela "ezohiko neurria" Euskadin.
2023/10/02 - 13:49
Kariko eta Weissman, Medikuntzako Nobel saria, covid-19aren aurkako txertoen harian egindako aurkikuntzengatik
Bi ikertzaileek jaso dute 2023ko Medikuntzako edo Fisiologiako Nobel saria, covid-19aren aurkako mRNA txertoak garatzea ahalbidetu zuten nukleosidoen baseen aldaketen inguruan egindako aurkikuntzengatik.
2023/09/22 - 15:53
Urriaren 16an abiatuko dute Nafarroan gripearen eta covid-19aren aurkako txertaketa, 60 urtetik gorakoekin
Berrikuntza gisa, 6 hilabete eta 5 urte arteko umeei emango diete aurten gripearen kontrako txertoa. Bi urtetik gorakoei sudurretik emango diete dosia.
2023/09/21 - 13:44
Covid-19aren ondorioz EAEn hil diren 8.800 pertsonak gogoratu ditu Urkullu lehendakariak Gasteizen
Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan da, laugarren urtez jarraian, covid-19aren biktimen omenez euskal erakundeek Gasteizko Sempervirens parkean egin duten ekitaldian.
2023/09/21 - 10:19
Albiste izango dira: Euskara Kongresuan, covid-aren biktimei omenaldia eta Primeran plataformaren aurkezpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2023/09/18 - 14:35
Pandemia osteko hazkundea iragarritakoa baino handiagoa izan zen: % 6,4koa 2021ean, eta % 5,8koa, 2022an
Azken bi urteotako BPGren datuak berrikusi ditu Espainiako Estatistika Institutuak, eta kalkulu berrien arabera, 2022an gainditu zuen Espainiako ekonomiak pandemiak eragindako zuloa.

2023/09/18 - 13:52
Covid-19ak eragindako heriotzen kopuruak % 90,5 egin du behera Euskadin
Konkretuki, 74 pertsona hil dira EAEn koronabirusaren ondorioz urteko lehen hiruhilekoan. Bestalde, guztira 6.207 pertsona hil ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko urteko aldi berean baino % 3,6 gutxiago.
2023/09/09 - 20:19
Biloba batek bere aitonari pandemian ateratako argazkia horma-irudi bihurtu da Nafarroan
93 urteko Miguelen argazkia Uharteko horma batean margotu dute. Gainera, covidagatik hildako pertsonei omenaldia ere da.

2023/09/01 - 12:17
Gorenak irailetik aurrera ebatziko ditu enpresariek aurkeztutako helegiteak pandemiako murrizketengatik
Administrazioarekiko Auzien Salak 7.000 errekurtso ditu mahai gainean, baina 9.000 ere izan daitezke. Oro har, helegiteak oso antzekoak dira, eta horregatik, Auzitegi Gorenak sei edo zazpi aztertuko ditu jurisprudentzia ezartzeko.
2023/08/14 - 22:37
Covid kasuak biderkatzen doaz, baina adituek ez dute espero izugarrizko leherketarik
Udako mugikortasunarekin eta elkarreraginarekin, covid kasuek gora egin dute eta nabariagoa da jaien ostean. Aldaera berriak "Eris" du izena eta, aurrekoak baino kutsagorragoa den arren, leunagoa da.