IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Israel-Hamas gerra, Euskadi Literatura sariak eta txertaketa kanpaina Nafarroan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Israel-Hamas gerra
Israel-Hamas gerra. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 13, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Israel-Hamas gerra: Israelek ukatu egin du Gaza hegoaldean su-etena adostu dutela. Egiptoko segurtasun indarren arabera, baina, Egiptok, AEBk eta Israelek su-etena adostu dute, eta Egiptok Rafahko pasabidea zabalduko du.

-Euskadi Literatura sariak: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak zazpi Euskadi Literatura sari banatzen ditu. Falta diren laurak Literatura Gaztelaniaz, Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz eta Saiakera Gaztelaniaz dira, eta gaur iragarriko dira horien irabazleak. 

-Txertaketa kanpaina Nafarroan: Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak gaur abiatuko du gripearen eta covid-19aren kontrako txertaketa-kanpaina. 60 urtetik gorakoak (160.000 pertsona inguru) eta gaixo zaurgarriak (7.500etik gora) izan dira dosia jasotzen lehenak. Osasun langileek eta arlo soziosanitarioan lanean daudenek hilaren 23tik aurrera jasoko dute txertoa. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X