Ekin diote Nafarroan gripearen eta covid-19aren aurkako txertaketari, 60 urtetik gorakoekin
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak astelehen honetan abiatu du gripearen eta covid-19aren kontrako txertaketa-kanpaina. 60 urtetik gorakoak (160.000 pertsona inguru) eta gaixo zaurgarriak (7.500etik gora) dira dosia jasotzen lehenak. Osasun langileek eta arlo soziosanitarioan lanean daudenek hilaren 23tik aurrera jasoko dute txertoa.
Taldeontzat ez ezik, beste hauentzat ere gomendagarria da biak batera hartzea: haurdunak, adineko zentroetako egoiliarrak edota desgaitasunen bat duten pertsonentzako zentroetan daudenak. Erretzaileei gripearen aurkako txertoa jartzeko gomendatu diete, baita nekazaritza-ustiategietan lan egiten dutenei ere.
Koronabirusaren kontrako prestakina hartzeko, hiru hilabete igaro behar izango dira azken dositik edo azken kutsatzetik. Inokulatuko diren dosiak RNA mezulari motakoak dira eta XBB azpi-aldaeren arabera prestatutakoak, hots, gaur egun dabilen birusaren kontra eraginkorrak.
Lehen aldiz, gripearen kontrako txertoa sei hilabeteko haurtxoekin hasi, eta 5 urterainoko haurrei emango zaie. 24 hilabetetik aurrerakoei, dosia sudurretik emango diete.
Zita Internet bidez har daiteke (citasalud.navarra.es webgunean), telefono bidez (948 370 130 zenbakian, Iruñean eta Lizarran, eta 948 370 140 zenbakian, Tuteran), edota osasun zentroan bertan.
Osasun Departamentuak gogorarazi duenez, egoki txertatutako pertsonek % 80ko probabilitate gutxiago dute erietxean bukatzeko, gaixotuz gero. Dena dela, bestelako babes-neurriak hartzeko dei egin diete pertsona zaurgarriei; maskara erabiltzeko edo eskuak sarri garbitzeko, besteak beste.
EAEn eta Ipar Euskal Herrian hasita dago txertaketa kanpaina.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxera itzul daitezke jada Rigloseko sutearen ondorioz hustutako zazpi herritako 500 bizilagun inguru
Sutearen bilakaera ona den arren, eta ezker hegaleko sektorean perimetroa egonkortzeko bidean aurrera egin den arren, Santa Cruz de la Seros eta San Juan de la Peña inguruetan "puntu bero asko daude oraindik, erre gabe, zuhaitz-eremuetan", eta lanean jarraitzen dute hor Infoarreko brigadek eta Larrialdietarako Unitate Militarra (UME).
Iruñeko gizon batenak dira Esako urtegian aurkitutako gorpuzkiak, eta homizidio gisa ikertzen ari dira
Ikerketa Zaragozako Guardia Zibilak hartu du bere gain, Foruzaingoarekin eta Iruñeko Udaltzaingoarekin elkarlanean. Gorpuzkiak urtegiaren ertz batean agertu ziren abuztuaren 4an, lehortearen ondorioz uraren maila jaisten hasi zenean.
Gidarien % 35ek positibo eman dute EAEko errepideetako droga kontroletan
Ertzaintzak urteko lehen bost hilabeteetan egindako 2.809 probetan 982 gidarik droga kontsumitzeagatik positibo eman dute, hau da, iazko epe berarekin alderatuta positibo-tasa 0,7 puntu jaitsi da.
Alhambrak kalte arinak ditu, Alcazaban batez ere, baina ez egiturazkoak
Astearte arratsaldetik itxita egon ostean, monumentu-multzoa berriro ireki dute asteazken honetan, ohiko ibilbide guztiarekin, Alcazabako pasabidea izan ezik. Gainera, bisitarien segurtasuna bermatzeko, Nazaretar Jauregietatik eta Generalifetik igarotzen diren ibilbideak egokitu egin dituzte.
20 urteko motorzale bat larri zauritu da Burlatan semaforo baten aurka talka eginda
Gaueko 21:00ak pasata izan da ezbeharra, eta gaztea Zainketa Berezien Unitatean dago, buruan kolpe handia hartuta. Foruzaingoa gertaturikoa ikertzen ari da.
N-121-A errepidea itxi dute Belateko eta Almandozko tuneletan, bikoizketa lanak direla eta
Errepidea itxita dago bi noranzkoetan, eta zirkulazioa NA-1210 errepidetik desbideratzen ari da, Belateko mendatetik.
Lurrak dar-dar egiten jarraitzen du Granadan
Bart gauean intentsitate desberdineko sei astindu izan dira Granadan eta inguruko metropoli eremuan.
Amaia Galindez, portugaletetarra Granadan: "Urduritasuna eta beldurra nagusitu da hemen"
Granadako bizilagunen artean urduritasuna pil-pilean dago lurrikarak direla eta. Horixe kontatu digu Amaia Galindez portugaletetarrak, bertan bidaian dagoenak.
Eusko Jaurlaritzak ez ditu trafiko kontrolak egingo Oiartzunen, Irunek eskatu duen arren
Cristina Laborda Irungo alkateak "salbuespenezko neurriak" eskatu ditu, oporretatik itzuleran auto-ilarak errepikatuko direla aurreikusita. Hala ere, Ertzaintzak uste du kontrolak jartzeak auto-ilara gehiago eragin eta agenteak eta erabiltzaileak arriskuan jarriko lituzkeela.
Portu Zaharreko jaietan gutxienez hiru sexu-eraso salatu direla jakinarazi du Algortako Mugimendu Feministak
Uztailaren amaieran ospatu ziren San Inazio jaietan ere beste eraso bat izan zela gogoratu dute Getxoko feministek ohar batean.