Urriaren 16an abiatuko dute Nafarroan gripearen eta covid-19aren aurkako txertaketa, 60 urtetik gorakoekin
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak urriaren 16an abiatu du gripearen eta covid-19aren kontrako txertaketa-kanpaina. 60 urtetik gorakoak (160.000 pertsona inguru) eta gaixo zaurgarriak (7.500etik gora) izan dira dosia jasotzen lehenak. Osasun langileek eta arlo soziosanitarioan lanean daudenek hilaren 23tik aurrera jasoko dute txertoa.
Taldeontzat ez ezik, beste hauentzat ere da gomendagarria biak batera hartzea: haurdunak, adineko zentroetako egoiliarrak edota desgaitasunen bat duten pertsonentzako zentroetan daudenak. Erretzaileei gripearen aurkako txertoa jartzeko gomendatu diete, baita nekazaritza-ustiategietan lan egiten dutenei ere.
Koronabirusaren kontrako prestakina hartzeko azken dositik edo azken kutsatzetik hiru hilabete igaro beharko dira. Inokulatuko diren dosiak RNA mezulari motakoak dira eta XBB azpi-aldaeren arabera prestatutakoak, hots, gaur egun dabilen birusaren kontra eraginkorrak.
Lehen aldiz, gripearen kontrako txertaketa sei hilabeteko haurtxoekin hasi, eta 5 urterainoko haurrei emango zaie. 24 hilabetetik aurrera, dosia sudurretik emango diete.
80 urte baino gehiagoko adinekoek urriaren hasieran jasoko dute hitzordua hartzeko SMS mezua, eta, ondoren, adinaren hurrenkeran bidaliko dute. Zita Internet bidez har daiteke (citasalud.navarra.es webgunean), telefono bidez (948 370 130 zenbakian, Iruñean eta Lizarran, eta 948 370 140 zenbakian, Tuteran), edota osasun zentroan bertan.
Osasun Departamentuak gogorarazi duenez, gaixotzen diren egoki txertatutako pertsonak % 80ko probabilitate gutxiago dute erietxean bukatzeko. Dena dela, bestelako babes-neurriak hartzeko dei egin diete pertsona zaurgarriei; maskara erabiltzeko edo eskuak sarri garbitzeko, besteak beste.
Zure interesekoa izan daiteke
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da hiriarentzat", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea bihar irekiko dute berriro
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.
Zisterna-kamioiak ura Karrantzara eramaten hasi dira, hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, egunero, 250 metro kubiko eramango ditu foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
Migratzaileak Ceutan sartzea ekintza antolatua izan zen ala ez ikertzen ari da Auzitegi Nazionala
Maria Tardon epaileak aurretiazko eginbideak abiatu ditu, eta Polizia Nazionalari txostena egin dezala eskatu dio, uztailaren 30ean eta 31n Ceutara iritsitako migratzaile kopuru handiak erakunde kriminal batek hitzartutako edo zuzendutako jarduera izan ote zen argitzeko.
Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu
Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.