Gripe eta covid-19 kasuek gora egin dute urteko azken astean
Urtea amaitzear den honetan, badirudi etxe askotan gaixotasun birikoen konpainian esango diotela agur 2023ari; izan ere, gripearen birusak gora egiten jarraitzen du. Covid-19aren intzidentziak ere gora egin du aste honetan, bronkiolitisaren diagnostikoak eta arnas birus sinzitialaren (VRS) detekzioak jaitsi diren bitartean, Osakidetzak ohar batean jakinarazi duenez.
Lehen arretan arnas infekzioaren tasa 578,2 kasukoa izan da 100.000 biztanleko (602,8/100.000 aurreko astean). Lurralde historikoen arabera, tasak hauek izan dira: 489,9/100.000 Araban, 585,4/100.000 Bizkaian eta 607,4/100.000 Gipuzkoan.
Gripearen tasak gora egiten jarraitzen du, eta bronkiolitis-tasak, berriz, nabarmen egin du behera. Horrela, gripe-sindromearen tasak gora egin du berriro, eta 36,7 kasu izan dira 100.000 biztanleko (30,4/100.000 aurreko astean). Bronkiolitis-tasak (bi urtetik beherakoetan) behera egin du aste honetan, eta 100.000 biztanleko 596,2 kasutan kokatu da (1.164,6/100.000 aurreko astean).
Bestalde, mikrobiologiako laborategira bidalitako 85 laginen % 67,1 baieztatu dira. Horrela, sei SARS-CoV-2 kasu, gripearen 30 eta zortzi VRS kasu atzeman dira. 16 rinobirus kasu ere antzeman dituzte.
Horrela, covid-19aren positibotasunak gora egin du, eta % 7,1ean kokatu da (% 1,1 aurreko astean). Gripearen birusaren positibotasunak gora egin du berriro, % 35,3ra iritsiz (aurreko astean % 30,0), eta VRS birusarenak gora egin du pixka bat, % 9,4ra arte (aurreko astean % 7,8). Rinobirusaren positibotasuna % 18,8koa izan da (% 18,9 aurreko astean).
Arnas infekzio larrien tasa Osakidetzako ospitale sarean 20,8 kasukoa izan da 100.000 biztanleko (20,6/100.000 aurreko astean).
Zure interesekoa izan daiteke
Lukas Aguirreren hilketagatik zigor handiena duenak helegitea aurkeztu du, homizidio delitu gisa epaitu dadin
Defentsak Auzitegiari eskatu dio 20 urteko zigorra murriztu dezala, argudiatuz hilketa borrokaldi baten testuinguruan jazo zela eta akusatuak politoxikomaniaren muturreko koadro bat zuela. Donostiako erdiguneko diskoteka baten kanpoaldean gertatu zen, 2022ko abenduaren 25eko goizaldean
Pisako emaitzak hobetzeko autoexijentzia eta Hezkuntza Sistemarekiko konfiantzaren alde egin du Pedrosak
Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, ikasleen irakurketa gaitasuna hobetzeko neurriak ezartzen ari dira ikastetxeetan, PISA txostenaren emaitza txarren ondorioz.
Nafarroako bizilagun bat identifikatu dute Internet bidez debekatutako armak saltzeagatik
Guardia Zibilak webgunea behin-behinean blokeatu du, eta titularra administrazio-zehapena jartzeko proposatu du.
Bonelli arranoa itzuli da: bi kume jaio dira eta itxaropena berpiztu da Nafarroan
Urteetan, Bonelli arranoa desagertzeko zorian egon da Araban eta Nafarroan. Ale berriak ekarri dituzte eta bertakoekin ugaldu dira. Kumeak izan dituzte, bi, Nafarroan: Ida eta Ondallu.
Eusko Jaurlaritzak euskara babes bereziko kultura ondasun immaterial izendatzeko prozesuari ekin dio
Ekimen horren bidez, euskarari "prestigio handiagoa eta aitortza juridiko eta administratibo sendoagoa" eman nahi dio.
Berriro itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, berpiztu zen sutea
Sua astelehenean piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren, sua berriro piztu zen eta lanean jardun dira goizaldera arte.
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.