Covid-19aren aldaera berriak
2023/02/06 - 13:12
Covid iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu diote
Osasun egoitza batean lan egiten zuen zeladore honek “lan errendimenduarekin bateraezinak diren” hainbat sintoma ditu. ELA sindikatuak eraman zuen kasua epaitegietara. Ebazpenak kalte-ordainak eskatzeko aukera ematen dio.
2023/02/06 - 00:21
Azken proposamenari buruz hitz egiteko batzartu dira Osasun Saila eta Nafarroako Medikuen Sindikatua
Alberto Perez Nafarroako Medikuen Sindikatuko idazkari nagusiak adierazi duenez, "negoziazioak irekita dauden bitartean, pozik gaude. Ikus beharko da aurrera egiteko aukerarik ote dagoen". Nafarroako medikuak joan den astetik dabiltza greba mugagabean.
2023/02/03 - 11:46
Eusko Jaurlaritzak 1.730 milioi euro gehigarri gastatu zituen covid-19ari aurre egiteko
Iñigo Urkulluk adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak 1.730 milioi euro gehigarri bideratu ditu 2020tik 2022ra pandemiak Euskadin dituen ondorioei aurre egiteko, gehienak osasun publikoan (905 milioi euro) eta hezkuntzan (261 milioi euro).
2023/02/03 - 08:52
Garraiobideetan ez ezik, optika eta ortopedia zentroetan ere derrigorrezko izateari utziko dio maskarak
Osasun ministroak beste zentro horiek erantsi ditu maskara nahitaezkoa izango ez den lekuen zerrendan. Janzten jarraitu beharko dugu farmazietan, osasun zentroetan, ospitaleetan eta adinekoen egoitzetan.
2023/02/02 - 11:48
80 urtetik gorakoei banan-banan deituko die Osakidetzak, txertoa jar dezaten
Bestalde, 70 eta 79 urte bitartekoei SMS bidez ohartaraziko diete laugarren dosia jasotzeko aukera dutela oraindik.
2023/01/30 - 13:16
Lau pertsona hil dira covid-19aren ondorioz EAEn, duela astebete baino bat gutxiago
2023ko urtarrilaren 23tik 29ra arteko astean, behera egin dute adierazle guztiek, ZIUn ospitaleratutako pertsonen kopuruak izan ezik. Hala, 14 egunetan metatutako intzidentzia 24,03 kasukoa da 100.000 biztanleko; zifrarik txikiena, 2021eko urriaren erdialdetik.
2023/01/29 - 12:33
Felix Zubia: "Larrialdi publikoaren garaia bukatu da"
Donostia Ospitaleko medikuak jakinarazi du abuztutik abendura ez dela koronabirusarekin lotutako gaixorik izan ZIUetan, eta gaitz horrek jota, eta gaur egun bi besterik ez daudela.
2023/01/27 - 15:19
Nazioarteko larrialdi egoera bertan behera uztea ikertzen ari da Munduko Osasun Erakundea
Hiru urte egon gara covid-19agatik alarma egoera ezarrita mundu osoan eta beharbada Txinako egoera aintzat harturik, oraindik, hala jarraitu behako dugu. Munduko Osasun Erakundea hori eztabaidatzen ari da.
2023/01/27 - 13:48
Covid-19ak eragindako larrialdi globala amaitutzat ematea aztertzen ari da OME
Covid-19aren Larrialdi Batzordeak gaur eztabaidatuko du egungo egoerak "larrialdi globala izaten jarraitzen duen". Batzordearen hamalaugarren bilera izango da 2020ko urtarrilean eratu zenetik. Gaurko bileraren emaitzak egun bat edo bi barru egingo dira publiko.
2023/01/27 - 08:50
Albiste izango dira: Aresen hil beila, pandemiaren balizko amaiera eta Espainiako BPGa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/01/26 - 15:37
Non jarraitu beharko da maskara nahitaez erabiltzen?
Maskara nahitaezkoa izango da osasun-zentroetan, adinekoen egoitzetan eta farmazietan.
2023/01/26 - 14:14
Espainiako Gobernuak otsailaren 7an altxatuko du musukoaren derrigortasuna garraio publikoan
Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak egun horretan sinatuko du agindua. Osasun-zentroetako derrigortasuna, ordea, mantendu egingo du.
2023/01/26 - 12:08
Musukoa ez da beharrezkoa izango garraio publikoan "oso laster", Espainiako Gobernuaren arabera
Isabel Rodriguez bozeramaileak zehaztu duenez, Txinako bidaiarien sarreraren harira hartu ziren neurriek izandakon eragina aztertzen amaitzen dutenean hartuko da erabakia.
2023/01/25 - 22:52
Fernando Simonek aurreratu du "datorren astean edo hurrengoan" helduko dela musukoen amaiera
Nolanahi ere, ohartarazi du erabakia ez duela berak bakarrik hartu behar: "proposamenak teknikariek, adituek eta erkidegoek egiten dituzte".
2023/01/23 - 15:39
Hiru urte dira Wuhan erabat itxi zutela, lehen covid kasuak agertu ostean
2019ko abenduaren 31n, Txinak neumonia mota ezezagun baten berri eman zion Munduko Osasun Erakundeari. 23 egun geroago, urtarrilaren 23an, agintariek Wuhan hiria itxi zuten eta 11 milioi pertsona etxetik irten ezinda geratu ziren.
2023/01/23 - 15:08
Covid-19aren aurkako txertoaren dosi kopurua ia bikoiztu egin da azken astean
Azken astean 16.614 pertsonak jaso dute bigarren indartze-injekzioa. Adin nagusiko herritarren immunizazio-tasa % 92,8koa da.
2023/01/23 - 13:49
Bost pertsona hil dira covid-19aren ondorioz EAEn, eta adierazle guztiek behera egin dute
Azken astean baino bost hildako gutxiago izan dira. Gainera, ospitaleratutako pertsonen kopurua 76ra jaitsi da eta ZIUetan zazpi pertsona daude ospitaleratuta. Intzidentzia metatua 100.000 biztanleko 34 kasura jaitsi da.
2023/01/20 - 14:52
Urte berri txinatarra dela eta, 2.000 milioi pertsonak senideekin elkartzeko bidaiatuko dutela aurreikusten da
Txinan zero kutsapenen estrategia kendu bazuten kendu, biztanleriaren % 64 kutsatu omen da. Datozen egunetan, gainera, areagotu egin daitezke kutsadurak, urte berri ospakizunak tarteko milioika joan etorri izan dira eta.
2023/01/16 - 15:39
EAEko biztanleriaren ia herenak covid-19aren aurkako bigarren errefortzu-dosia du
Azken astean 8.974 pertsonak jaso dute bigarren errefortzu-ziztada. Bestalde, adin nagusiko herritarren immunizazio-tasa % 92,8koa da.
2023/01/16 - 14:24
10 pertsona hil dira covidak jota, duela astebete baino bat gehiago; gainerako adierazleek behera egin dute
Azken astean, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 47,19 kasutan kokatu da Euskadin, nabarmen jaitsi delarik urtarrilaren 9an jasotakoa.