Albiste izango dira: Aresen hil beila, pandemiaren balizko amaiera eta Espainiako BPGa
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urtarrilak 27, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Rodolfo Aresen hil beila: Rodolfo Ares sozialistari azken agurra emango diote gaur senitartekoek, lagunek, alderdikideek eta euskal politikariek Bilboko tanatorioan. Hil beila 12:30ean zabalduko dute Zumalakarregi etorbidean dagoen tanatorioan.
- Pandemiaren amaiera?: Munduko Osasun Erakundeak (MOE) bilera garrantzitsua du gaur, covid-19aren Larrialdi Batzordearen 14. batzarra baitu. Baliteke pandemiaren larrialdi maila jaistea.
- Espainiako BPIa: Espainiako Estatistika Institutuak 2022ko laugarren hiruhilekoko eta urte guztiko Barne Produktu Gordinaren (BPG) datu aurreratua jakinaraziko du gaur. 2021eko hazkunde bertsua espero da 2022rako, % 5,5 ingurukoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak elektrifikazioa eta eskualdeen arteko lankidetza defendatu ditu COP31n
90 urte bete dira Agirre lehendakariak ikurrinari ofizialtasuna eman zionetik
ETAri aurre egin zioten enpresariei omenaldia: "Zuek gabe, ez ginateke gaur gauden lekuan egongo"
Biloben legearen bidez nazionalizatutakoen seme-alabei botoa ematen utziko die Auzitegi Gorenak