KPIa
2022/03/31 - 15:53
Azpiazuk soldaten igoerak inflazio handiagoa eragiteko arriskuaz ohartarazi du
Ekonomia eta Ogasun sailburuak uste du soldatak inflaziora egokitu behar direla, baina ohartarazi du horrek inflazioa handiagoa eragin dezakeela, eta zuhurtzia eskatu du.
2022/03/31 - 14:13
Soldatak KPIaren arabera modu "lasai eta moderatuan" egokitzea eskatu du Azpiazuk
Eusko Jaurlaritzak % 97,8ko aurrekontu-exekuzioa eta 605 milioi euroko superabita lortu ditu 2021ean.
2022/03/30 - 17:39
Inflazioa % 10etik gertu kokatu da martxoan, 1985etik izan den tasarik altuena
Martxoko KPI aurreratuaren datua % 9,8 da, otsailekoa baino bi puntu handiagoa. Batez ere, elektrizitatearen, erregaien eta elikagaien eta alkoholik gabeko edarien prezioen gorakada nabarmentzen dira.
2022/03/30 - 16:29
Argindarra, erregaiak eta elikagaiak, gehien garestitu direnak
Inflazioaren gorakadak, denon poltsikoean du eragina ezbairik gabe. Familia gastuan, asko nabaritu da azken hilabeteetako prezioen igoera.
2022/03/30 - 16:24
Prezioak % 9,8 garestitu dira martxoan
38 urte ziren horrelakorik gertatzen ez zela. 1985az geroztik izan den garestitzerik handiena izan da. Prezioak iaz hasi ziren igotzen, hasieran poliki, baina azken hilabeteotan gorakadak oso azkar eman dira.
2022/03/26 - 23:11
Nafarroako Garraiolarien Elkarteak greba mugagabearekin jarraitzea erabaki du
TRADISNAren iritziz, proposatu diren neurriak "ez dira nahikoa eta ez diote irtenbide errealik ematen sektoreak dituen arazoei". Halere, zatiketa nabari da Nafarroako garraiolarien artean. Hiru sindikatuak ezohiko asanblada egingo du igandean afiliatuekin, erabaki bat hartzeko.
2022/03/25 - 20:27
Ministerioak eta Garraio Batzordeak akordioa itxi duten arren, lanuztearen deitzaileek grebari eutsi diote
"Zoritxarrez, lanuztearekin jarraituko dugu", adierazi du Manuel Hernandez Errepideko Garraioaren Defentsarako Plataformako presidenteak. Hiru Euskal Herriko Garraiolarien sindikatuak ezohiko batzar orokorrera deitu ditu bere afiliatuak datorren igandean.
2022/03/25 - 07:25
Erregai litroko 20 zentimoko beherapena aplikatzea adostu dute Espainiako Gobernuak eta garraiolariek
14 orduko bileraren ostean, akordioa lortu dute Espainiako Gobernuak eta Errepideko Garraioaren Batzorde Nazionalak. Dena den, greba deitu duen Garraioaren Defentsarako Plataforma Nazionalak ez du bileran parte hartu.
2022/03/21 - 15:22
Fruta eta barazki zehatz batzuk baino ez dira falta, baina prezioak etengabe garestitzen ari dira
Produktu gehienak gaur-gaurkoz bermatuta daudela berretsi dute agintariek. Egoera noiz konponduko zain, lasaitasunez eta zentzuz erosteko aholkatzen digute aste honetan ere.
2022/03/21 - 14:54
Sestaoko ACBk asteazken honetan berrekingo dio jardunari, prezioen igoeragatik ekoizpena gelditu ostean
Sei lanegun egingo dituzte jarraian, eta lau eguneko atsedenaldia izango dute, hilean 45.000 tona ekoitzi, eta, pixkanaka, ekoizpena handituz joateko.
2022/03/16 - 23:52
Zertan datza murrizflazioa?
Inflazioa asko igotzen denean, enpresek bi aukera dituzte: eurek ere prezioak igotzea edo produktuaren tamaina aldatzea. Lehenengo aukerak, normalean ez du harrera onik erosleen artean, eta beraz, bigarrena hartzen dute. Salneurria berdina da, baina produktua ez, kantitatea behintzat ez.
2022/03/16 - 20:25
Argindarraren prezioak % 17 egin du behera, Errusiak Ukrainan erasoaldia hasi zuenetik merkeena
Iragan ostegunean (megawatt orduko 369,75 euro) baino % 41 merkeagoa izango da bihar, eta megawatt orduko 300 euroko langaren azpitik zazpi egun jarraian egingo ditu.
2022/03/16 - 13:57
Martxoaren 29an argindarraren, gasaren eta gasolinaren prezioak jaitsiko ditu Espainiako Gobernuak
Felix Bolaños Presidentetzako ministroak aurreratu du berria. Haren esanetan, "aukera" ezberdinak ari da aztertzen Gobernua, prezioak merkatu ahal izateko.
2022/03/16 - 00:49
Confebask: "Prezioen etengabeko garestitzeak beste krisi ekonomiko bat eragin dezake aurten"
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidenteak azpimarratu du Ukrainako gerrarekin energiaren prezioaren gorakada areagotu egin dela eta "egoera muturrekoa" izango dela, premiazko neurriak hartzen ez badira.
2022/03/13 - 10:48
Erregai litroa 15 zentimo merkatuko da Iparraldean, apirilaren 1etik aurrera
Frantziako lehen ministroak iragarri duenez, lau hilabete iraungo du hobariak. Neurriaren helburua Ukrainako gerrak eragin duen prezio igoera arintzea da.
2022/03/11 - 14:11
Egungo krisi sozioekonomikoari "bidezko irteera" emateko neurriak eskatu ditu ELAK
Mitxel Lakuntza buru duen sindikatuak produktu energetikoen prezioak mugatzea, energiaren kontrol publikoa eta ekoizpen eredua eraldatzeko neurriak proposatu ditu, besteak beste.
2022/03/11 - 11:11
Prezioak % 7,4 igo dira otsailean Euskadin
Batez ere etxebizitza garestitu zen, elektrizitatearen eta gasolinaren prezioen gorakadak eraginda. Espainian, inflazioa % 7,6koa da, 1986tik ikusi gabeko mailak.
2022/03/07 - 09:47
Argindarraren prezioak 500 euro/MWh harrapatuko du 19:00etatik 20:00etarako tartean
Batezbesteko prezioak ere markak hautsiko ditu, 442,54 euro/MWh, hain justu. Ukrainako gerrak gas naturala garestitu du, eta horrek, ondorioz, argindarra.
2022/03/03 - 15:58
Autoaren depositua betetzeak duela urtebete baino 18 euro gehiago balio du
Ostiral honetan argindarraren prezioa 2021eko martxoaren lehen ostiralean erregistratutakoa baino sei aldiz handiagoa izango da, orduan 52,35 euro/MWh izan baitzen. Europako beste merkatu batzuetan elektrizitatearen batez besteko prezioa are handiagoa izango da.
2022/03/02 - 17:50
Urteko prezio altuena izango du argindarrak ostegunean, % 35 garestituta: 341 euro/MWh
Soilik birritan egon da garestiago argindarraren prezioa. Ordu tarteak kontuan izanda, 08:00etatik 09:00etara goia joko du: 400 euro megawatt orduko.