Inflazioa % 10etik gertu kokatu da martxoan, 1985etik izan den tasarik altuena
Espainiako Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) % 9,8an kokatu da martxoan, 1985eko maiatzetik azken 37 urteetan izandako urte arteko tasarik altuenean. Aurreko hileko urte arteko KPIarekin alderatuta, 2 puntu egin du gora, eta % 3, otsaileko prezioekin alderatuta.
Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako datu aurreratuen arabera, martxoko urte arteko KPIaren igoera (% 9,8raino) osagai gehienen igoera "orokortuaren" ondorioa da. Batez ere, elektrizitatearen, erregaien eta elikagaien eta alkoholik gabeko edarien prezioen gorakada nabarmentzen dira. 2021eko hil berean baino gehiago igo dira martxoan.
KPIaren datuen aurrerapenean, azpiko inflazioaren estimazio bat sartu du Estatistika Institutuak, prestatu gabeko elikagairik eta produktu energetikorik gabekoa, eta martxoan 4 hamarren igo da, % 3,4raino, 2008ko irailetik izan duen baliorik altuenera.
Azken hilabeteko aldaketari dagokionez, KPIak % 3ko igoera izan du martxoan otsailekoarekin alderatuta, 2002tik hilabete batean izandako gorakadarik handiena. Urte horretan aldatu zuten estatistika horren metodologia, merkatuaren bilakaera hobeto jasotzeko.
Gaur argitaratutako datua KPI aurreratua da. Espainiako Estatistikako Institutuak apirilaren 13an argitaratuko ditu martxoko behin betiko datuak.
Datua "txarra" dela aitortu du Sanchezek, baina onartutako neurriekin "egonkortuko" delakoan dago
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak aitortu duenez, martxoko KPI aurreratuaren datua "txarra" da. Dena dela, espero du exekutiboak Ukrainako gerraren ondorio ekonomikoei aurre egiteko planari eta, batez ere, gasaren prezioari muga jartzeko akordioari esker, "bilakaerari buelta eman eta egonkortzea".
Kongresuan egindako adierazpenetan, Sanchezek esan du igoeraren % 73 energiaren eta elikagaien garestitze nabarmenagatik izan dela. "Igoera areagotu egin da Ukrainako gerragatik", erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.