KPIa
2023/03/16 - 15:16
Interes tasak puntu erdi igo ditu EBZk, inflazioaren aurkako borroka lehenetsita
Credit Suisse bankuak hondoa jo ostean finantza krisiaren izua zabaldu bada ere, Europako Banku Zentralak uste du euroguneko bankuek erresistentziarako gaitasuna eta likidezia badutela. Hala ere, finantza-sistemari likidezia emateko tresna guztiak prest dituela gaineratu du.
2023/03/16 - 09:07
Albiste izango dira: Europako Banku Zentralaren bilera, pentsioen erreformak eta animalien ongizaterako legea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/03/16 - 08:45
Europako Banku Zentrala, ataka estuan: banketxeen izuari aurre egin ala iragarritako tasen igoera gauzatu
Bi aukeren artean zirt edo zart egin erabaki beharko du Lagardek. Batetik, iragarri bezala eta inflazioari galga jartzeko, diruaren prezioa % 0,50 igo, ala, bestetik, merkatuetako mamuak uxatu eta hazkundea apur bat apaldu (% 0,25 bakarrik igota) ebatzi beharko du.
2023/03/15 - 09:45
Albiste izango dira: SVBren porrota, Haizea Winden zabaltzea eta pentsioen erreforma Espainian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/03/14 - 12:34
Olioa, esnea eta arrautzak dira azken urtean gehien garestitu diren erosketa saskiko produktuak
Azken urtean, oliba olioa % 33,5 garestitu da; esne osoa, % 33,2; esne gaingabetua (% 33,1) eta arrautzak, % 28.
2023/03/14 - 11:27
Elikagaien prezioak % 15,5 igo dira EAEn eta % 16,1 Nafarroan, otsailean
Urtarriletik otsailera elikagaien prezioak % 1,5 eta % 1 garestitu dira EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren. Espainiako Estatuan, elikagaien prezioak % 16,6 igo dira urte arteko tasan.
2023/03/14 - 10:38
Hego Euskal Herrian daude Estatuko soldata altuenetakoak, erosahalmen gehien galdu duenetako bat den arren
Adecco taldeak 2022ko laugarren hiruhilekoan bildutako datuen arabera, Madrilen atzetik, EAE eta Nafarroa dira batez besteko hileko soldata altuenak dituzten erkidegoak: 2.103 eta 1.969 euro, hurrenez hurren. Dena dela, inflazioak nabarmen jaitsiari du euren erosahalmena, bereziki Nafarroan.
2023/03/14 - 10:01
Albiste izango dira: Silicon Valley Bank, otsaileko inflazioa eta 'Review: Ukraina'
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/03/10 - 22:09
Hainbat eraikuntzatan etxegileak diru gehiago eskatzen ari dira, materialen kostuen garestitzeagatik
Batez beste % 30 igo dira materialen prezioak iaztik; metalarena are gehiago, % 70-80. Horri energia kostuak gehitu behar zaizkio.
2023/03/06 - 21:41
Konparaketa, supermerkatu kate berdinetan Hego eta Ipar Euskal Herrian aldea zenbatekoa den jakiteko
Orokorrean, oinarrizko erosketa egitea hegoaldean merkeagoa da. Aldea ez da bereziki handia, baina kontuan izan behar da, Frantziako Estatuko bataz besteko soldata Espainiakoa baino % 30 altuagoa dela.
2023/03/06 - 21:33
Oinarrizko produktuei BEZa murrizteko neurria ez da guztiz eraginkorra izan Espainiako Estatuan
Facua kontsumitzaileen elkarteak egindako azterketaren arabera, BEZ murriztua duten produktuen % 20 garestitu egin dira otsailean.
2023/03/06 - 19:45
Frantziako "inflazioaren aurkako saskiaren" ezaugarri nagusiak
Konpainia bakoitzak autonomia izango du bere zerrenda osatu eta prezioak finkatzeko. Produktuek etiketa bera izango dute, Frantziako banderaren koloreekin eta "inflazioaren aurkako hiruhilekoa" testuarekin.
2023/03/06 - 17:41
Inflazioari aurre egiteko akordioa lortu du Frantziako Gobernuak banatzaile-kate nagusienekin
Akordioaren arabera, "inflazioaren aurkako hiruhilekoa" jarriko dute abian. Banatzaileek eurek erabakiko dute oinarrizko zein produkturi murriztuko dioten inflazioa, eta erosleek argi adierazita ikusiko dute hori saltokian.
2023/02/28 - 10:03
KPIak % 6,1eraino egin du gora otsailean eta azpiko inflazioa % 7,7raino igo da
Espainiako Estatuan urte arteko tasa urtarrilean baino bi hamarren handiagoa izan zen otsailean, energiaren eta elikagaien garestitzeagatik. Halaber, hilabetean prezioak puntu bat garestitu dira.
2023/02/20 - 15:32
Ekoizpen kostuen eragina murrizteko "ahalegina" eskatu dio Planasek elikadura kate osoari
Espainiako Nekazaritza ministroa elikadura kateko eragile guztiei zuzendu zaie. Bilakaera positiboa aurreikusten den arren, hori kontsumitzaileek ordaintzen dituzten prezioetan ere islatu dadila eskatu du.
2023/02/19 - 18:31
Espainiako Nekazaritza ministroak jaki ekoizle, banatzaile eta saltzaileekin aztertuko du prezioen gorakada
Urtebetean % 15 baino gehiago garestitu dira oinarrizko elikagaiak, eta horri irtenbidea bilatzeko asmoz batzartuko dira astelehen honetan.
2023/02/16 - 15:13
Oinarrizko erosketa saskiari % 14ko hobaria ezartzea proposatu du Unidas Podemosek
Maria Jesus Montero Espainiako Ogasun ministroaren arabera, proposamena ez da bideragarria. Nadia Calviño presidenteordeak, bere aldetik, Gobernua hainbat neurri martxan jartzen ari dela eta atzotik 200 euroko txekea eska daitekeela azpimarratu du.
2023/02/16 - 14:58
EAEko etxebizitzen prezioa % 2,5 igo zen iaz, metro koadroko 2.932 euroraino
Nafarroan, ordea, zertxobait merkatu dira etxebizitzak, eta metro koadroko 1.750 euroan dago batezbestekoa. Balearren eta Madrilen atzetik, EAEn daude etxebizitza garestienak.
2023/02/15 - 15:23
Erosketa saskia % 15 garestitu da Euskadin azken urtean, eta % 0,8 azken hilabetean
Elikagaien BEZaren murrizketak prezioak merkatu ditu, baina ez espero zen bezain beste. % 4ko BEZa kendu dieten oinarrizko produktuen kasuan, behar baino gutxiago merkatu dira.
2023/02/15 - 10:03
Urte arteko KPIa % 5,6ra igo da EAEn eta % 6,4an mantendu da Nafarroan, urtarrilean
Espainiako Estatuan urtarrilean urte arteko tasa % 5,9koa izan zen, abenduan baino bi hamarren gehiago. Azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontutan hartzen ez dituena, % 7,5eraino igo da urtarrilean.