Elikagaien prezioak % 15,5 igo dira EAEn eta % 16,1 Nafarroan, otsailean
Bost hilabetez behera egin ostean, urte arteko KPIak berriro ere gora egin zuen urtarrilean eta joera hori berretsi da otsailean. Urte arteko inflazioa % 5,8ra igo da Euskal Autonomia Erkidegoan eta % 6,3ra jaitsi da Nafarroan, otsailean, Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako behin betiko datuen arabera.
Urtarrilean, urte arteko tasa % 5,6koa izan zen Euskadin eta % 6,4koa, Nafarroan. Hortaz, urte arteko tasari dagokionez, bi hamarren igo da EAEn eta hamarren bat jaitsi, Nafarroan.
Azken hilabetean, ostera, urtarriletik otsailera, prezioak puntu bat garestitu dira Euskadin eta zortzi hamarren, Nafarroan.
Inflazioaren igoera elikagaien garestitzeak eragin du, batez ere, izan ere, elikagaien prezioak % 15,5 igo dira EAEn eta % 16,1 Nafarroan, otsailean, urte arteko tasan.
Urtarriletik otsailera elikagaien prezioak % 1,5 eta % 1 garestitu dira EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren.
Urte arteko KPIa % 6ra igo da otsailean eta elikagaien prezioak % 16,6 garestitu dira Espainiako Estatuan
Kontsumoko Prezioen Indizearen urte arteko tasa % 6raino igo da otsailean, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta. Urtarrilean urte arteko tasa % 5,9koa izan zen eta, beraz, hamarren bat egin du gora. Azken hilabetean, KPI orokorra % 0,9 hazi da Espainiako Estatuan.
Elektrizitatearen eta elikagaien garestitzeak eragin du, batez ere, prezioen igoera. Espainiako Estatuan, elikagaien prezioak % 16,6 igo dira urte arteko tasan.
Azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena, % 7,6raino igo da otsailean, aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuta. 1986tik izan den altuena da.
2022ko otsailetik aurtengo otsailera gehien garestitu diren elikagaiak hauek dira: azukrea (% 52,6); gurina (% 39,1); saltsak eta ongarriak (% 33,8); oliba olioa (% 33,5); esne osoa (% 33,2); olioak eta koipeak (% 32,9), arrautzak (% 28); lekaleak eta barazkiak (% 23,6); zerealak (% 23,2); esnekiak (% 21,4) eta patatak (% 21,2) daude.
Inflazioak erosahalmen galeran duen eragina nabarmena da, eta Adecco taldeak egindako txosten baten arabera, EAE eta Nafarroa daude erosahalmen gehien galdu duten erkidegoen artean, nahiz eta Estatuko soldata altuenetakoak izan.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.