KPIaren igoera % 3,3an geratu zen martxoan EAEn, eta % 3,5ean Nafarroan
Inflazio tasa % 3,3ra jaitsi zen martxoan EAEn, otsailean baino 2,5 puntu beherago, eta Nafarroan % 3,5ean geratu zen, Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak argitaratu dituen martxoko behin betiko datuen arabera.
2022ko martxoan Ukrainako gerragatik erregaiek izan zuten gorakadagatik nabari da orain alde hori. Izan ere, 2021eko abuztutik inflazio tasak izan duen maila baxuena da.
Nafarroan, Etxebizitza eta Garraioa % 15 eta % 3,5 merkatu dira urtebetean, baina elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak % 16,5 garestitu dira.
Espainiako Estatua
Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) % 0,4 egin zuen gora martxoan Espainiako Estatuan aurreko hilekoaren aldean, baina atzera egin zuen % 2,7 iazko hilabete berekoarekin alderatuz gero, eta % 3,3an geratu zen, argindarraren eta erregaien prezioen egonkortzeagatik bereziki. Besteak beste, horiek ageri dira Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak argitaratu dituen martxoko behin betiko datuen txostenean.
Inflazioa 2021eko abuztutik izan duen maila baxuenean geratu da horrela, eta aurreko bi hilabeteetako gorakada eten da. Urtearteko KPIak 1977ko maiatzetik izan duen beherakada handiena izan du (% 2,6).
Bestalde, azpiko inflazioa (energiarik eta landu gabeko elikagairik barik) hamarren bat murriztu zen, % 7,5eraino, KPI orokorra baino 4,2 puntu gorago, eta azken 40 urteetako maila altuenean geratu zen.
Azpiko inflazioaren eta orokorraren arteko arrakala 1986ko abuztutik izan den handiena da, hau da, INE datua kalkulatzen hasi zenetik izan den handiena.
Dena den, Ekonomia Ministerioak azpimarratu du azpiko inflazioak behera egin zuela martxoan, iragan irailetik lehen aldiz, eta Espainiako Estatuak Europar Batasunean inflazio "baxuenetakoa" duten herrialdeen artean jarraitzen duela.
Elikagaien garestitzea
INEren arabera, elikagaiak % 16,5 garestitu dira urtebetean, otsailean baino hamarren bat gutxiago. Orduan % 16,6koa izan zen tasa, 1994tik izandako altuena.
Arrainaren, mariskoaren, esnearen, gaztaren, arrautzen, olioen eta gantzen garestitzea iazko martxoan baino apalagoa izan zen. Hala ere, lekaleen eta barazkien prezioen gorakada 2022ko martxokoa baino handiagoa izan zen.
Nadia Calviño buru duen ministerioak goraipatu egin du elikagaien prezioen gorakada mantsotu izana, eta argindarraren prezioaren "jarrera ona", eta "salbuespen iberikoari" egotzi dio.
Hilabeteko datuari dagokionez, KPIaren gorakada % 0,4koa izan zen martxoan, otsailean baino % 0,5 txikiagoa, eta 2022ko hilabete berean baino 2,6 puntu murritzagoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.